Iradokizunak
Aholkularitza aditua eta pertsonalizatua
Larrialdietako zerbitzua
Abangoardiako teknologia
diagnostiko erradiologikoa gutxieneko erradiazioarekin
Hortz klinika propioak
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan
Egiaztatutako kalitatea
Odontologia kontserbatzailea: • txantxarra, hortzaren ehun gogorren traumatismoak, higadurak eta abar konpontzea, hortzak ahalik eta egoera onenean mantentzen laguntzeko. Betiere, hortz-mamian eta nerbioan, ahalik eta gutxien eragiteko. Endodontzia behar-beharrezkoa denean baino ez da egingo, mina eta sor daitezkeen infekzioak kentzeko helburuarekin.
Ortodontzia: patologia oklusalak zuzentzea (hozkada), hortzen posizio desegokia zuzentzeko konponbide estetikoak eta haurrentzako eta helduentzako ortodontzia-tratamenduak.
Ohiko tratamenduak bracket metaliko eta estetikoekin, baita teknika ikusezinekin ere, hala nola mihi-ortodontziarekin edo invisaling-ekin.
Bruxismoa: kontrolik gabe hortzak estutzeko ohitura da masailezurraren artikulazioan mina eragiten duen arrazoi nagusietako bat. Gure tekniken bidez, mina edo ezintasun funtzionala konpontzen saiatuko gara, baita horiek agertzea prebenitzen ere. Nagusiki ferulak erabiltzen dira, pazienteak denbora-tarte jakin batzuetan eramango dituenak.
Prebentzioa eta profilaxia: odontologia minimoki inbaditzailea, hasierako fasean hortz-patologiei aurre egiteko, eta, horrela, hortz-egitura osasuntsua mantendu ahal izateko. Prebentziorik onena ahoko aldizkako azterketekin lortzen da.
Protesiak: paziente bakoitzari egokituak. Kendu eta jartzeko protesiak, egitura metalikoarekin eta gabe, kakoekin eta kakorik gabe; hortzetako protesi finkoak (zubiak), etab. Helburua da ahalik eta hortz-egitura gehiena osorik mantentzea, koroa tradizionalen (hortz-zorroen) ordezko alternatibekin eta onlay inkrustazioen erabilerarekin, hortzaren ehunen antzera jokatzen duten materialetan eginak. Baita inplanteen gaineko protesiak ere.
Sedazio kontzientea: pazientearen beldur edo antsietate sentsazio oro minimizatzen du, tratamendua lasai eta esna dagoela jaso dezan. Tratamendu odontologikoari lotutako esku hartzeak jasateko zailtasunak dituzten pazienteentzat da. Oso segurua da eta beti mediku anestesistaren kontrolpean.
Inplantologia: protesi tradizionalaren alternatiba gisa, inplanteen bidez hortzak ordezkatzeko teknikak ditugu. Titaniozko finkapenak dira, azalean tratamendu espezifikoa dutenak, eta hezurrean sartu ondoren, sustrai artifizial gisa jokatzen dutenak. Horien gainean, ondoren, protesi egokiena jartzen da.
Odontopediatria: txantxarraren tratamendua aldi baterako piezetan, behar bezala gara daitezen. Masailezurren garapeneko asaldurak garaiz diagnostikatzea. Adin horietan zuzenduz gero, nagusiagoak direnean ortodontzia-tratamendu luzeak egin behar izatea saihesten du.
Periodontzia: hortzetan plaka bakterianorik dagoen kontrolatzen dugu, desagerrarazteko eta gaixotasun periodontalik (piorrea) ager ez dadin. Gaixotasuna badago, zabaltzea saihestuko dugu. Horretarako, tratamendu ez hain inbaditzailea, garbiketa eta arraspatze erradikularrak, teknika kirurgikok eta birsortze periodontal konplexuak egingo ditugu.
Ezagutu gure hortz klinikak.
IMQ Areeta
Hortz Klinika
Paulino Mendivil 7
48930 Getxo
IMQ Avenida
Hortz Klinika
Gasteiz etorbidea 39
Vitoria-Gasteiz
IMQ Barakaldo
Hortz Klinika
Herriko Plaza, 16
48901 Barakaldo
IMQ Deustu Hortz-klinika
Madariaga etorbidea, 13 48014 Bilbo
IMQ Doña Casilda
Hortz Klinika
Teófilo Guiard, 2
48011 Bilbo
IMQ Garellano Hortz Klinika
General Eguia, 47
48013 Bilbao
IMQ Henao
Hortz Klinika
Henao, 4
48009 Bilbao
IMQ Santutxu Hortz Klinika
Santutxu, 20
48004 Bilbao
IMQ Zurriola
Hortz Klinika
Ramon Mª Lili pasealekua, 1
20002 Donostia