Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Zer eskaintzen dit aseguru honek?

  • Mediku- eta ospitale-gastuen itzulketa

    IMQren laguntza-saretik kanpo izan ditzakezun osasun-gastuen % 90erainoko itzulketa.

  • 24 orduko larrialdiak eta anbulantzia

    Ohiko bizilekutik aukeratu duzun zentrora.

  • Azterketa eta diagnostiko-teknika bereziak.

    Erradiodiagnostikoa, PET onkologikoa, koronariografiak, ekokardiografiak, TAC onkologikoa, erresonantzia magnetikoa, eskanerra…

  • Odontologia

    Erauzketak, ahoaren garbiketa, arraspatzeak, lisatze erradikularrak, sendaketa estomatologikoak eta erradiografiak

  • Tratamendu bereziak

    Fisioterapia, zoru pelbikoa birgaitzea, erradioterapia eta kimioterapia, bihotz-errehabilitazioa…

  • Familia-plangintza

    DIUa, basektomia eta tronpen lokailua.

  • Laguntza bidezko ugalketa eta familia-plangintza

    Intseminazio artifiziala eta in vitro ernalketa.

  • Mugarik gabeko ospitalizazioa

    Ez dago mugarik ospitaleratze mediko, pediatriko, unitate koronario, intentsibo eta kirurgikoetarako, eta urtean 60 eguneko muga ospitaleratze psikiatrikoetarako.

  • Goi mailako kirurgia espezializatua

    Kardiobaskularra, plastikoa, neurokirurgia, kornearen transplantea, hezur-muinaren transplantea…

Abantaila hauek zuretzat dira.

Kontratatu aurretik xehetasun gehiago behar badituzu, zuretzat da atal hau.

Baja eman nahi badut, nola egin dezaket?

Aseguruak urtebeteko iraupena izango du, eta kontratuan agertuko da amaiera-data. Berritu nahi ez baduzu, epea amaitu baino hilabete lehenago jakinarazi beharko duzu. Besterik adierazi ezean, asegurua automatikoki berrituko da 12 hilabeterako.

IMQ Urrea Plus asegurua ordaintzeko modu bat baino gehiago dago?

Bai, kontratuaren prezioa urtekoa da, baina nola ordaindu hauta dezakezu: hilean, hiru hilean behin edo sei hilean behin

Zer egin behar dut beste mediku batengana joan eta diru-itzultzea eskatu nahi badut?

IMQ saretik kanpoko ospitale, klinika edo profesional mediko batera joatea aukeratu baduzu, dokumentu hauek bidali beharko dizkiguzu zure gastu medikoak itzuli ahal izateko:

- Itzulketa eskatzeko inprimakia beteta.

- Osasun-gastuen eta ordainagirien jatorrizko fakturak.

- Mediku-agindu originalak eta, ospitaleratuz gero, txosten klinikoa.

Dokumentu horiek jaso ondoren, gastuen % 90 itzuliko dizugu gehienez 15 eguneko epean.

Zer da gabealdia?

Aseguruari alta ematen zaionetik polizaren sartutako osasun-zerbitzu jakin batzuk erabil daitezkeen arte igaro behar den epea da. Epe hori argi eta garbi adieraziko da aseguruaren Baldintza Orokorretan. Gabealdia 6, 8 edo 12 hilabetekoa izan daiteke.

Asegurua ezeztatu dezaket kontratatu ondoren?

Urrutiko asegurua kontratatu baduzu (telefonoz edo Internet bidez), kontratua sinatu ondoren, lehen 14 egunen barruan baliogabetu ahal izango duzu, inolako arrazoirik edo zigorrik gabe, betiere estaldura-zerbitzuak erabili ez badira.

Zer da IMQ Urrea Plus aseguruak barne hartzen duen bidaiako laguntza-asegurua?

IMQ Urrea Plus asegurua kontratatzen baduzu, atzerrira bidaiatzeko larrialdi-asegurua ere izango duzu. Aseguru honek larrialdiko laguntza-gastuak estaltzen ditu Espainiatik kanpo zaudenean, gehienez 12.000 €.

Zer esan nahi du errenboltso-aseguru batek?

Errenboltso-asegurua IMQren laguntza-saretik kanpo izan ditzakezun osasun-gastuak estaltzen dituen aseguru-mota da. Horrek esan nahi du IMQkoa edo gure itunpeko zentroetakoa ez den mediku, zentro edo ospitale batera joaten bazara, gastuen % 90eraino itzuliko dizugula, urtean 250.000 euroko mugarekin.