Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Gobernantza sistema

Portaera etikoa eta erregulazioa betetzea funtsezko lokarriak dira gure negozio-estrategian eta konpainia gisa jarduteko orduan. Horregatik, bada, IMQ Taldeak gardentasun-, erantzukizun-, lankidetza-, etika- eta konfiantza-irizpideetan oinarritzen du bere kudeaketa- eta gobernantza-eredua.

Irizpide horiek betetzeko, erregela, prozesu eta printzipio multzo bat du, eta horietan oinarritzen dira gobernu-organoen jokabide eta prozedurak.

Gobernu-sistemak zuzendaritza eta kudeaketa eraginkorrerako funtzioak batetik eta gainbegiratze eta kontrol lanak bestetik bereizten ditu, sistema horren bidez Taldearen jardueraren kudeaketa osasuntsua eta zuhurra bermatzeko. 

Grupo Igualmequisa S.A. Taldeko holding operatiboak, Akziodunen Batzar Orokorra eta Administrazio Kontseilua ditu. Azken horretan, Taldearen dibisioei zerbitzuak ematen dizkieten hainbat batzorde daude (IMQ Aseguruak izan ezik, erregulazio-eskakizunak direla eta bere gobernu erakunde propioak dituelako: Auditoretza eta Kontrol Batzordea, eta Izendapenen, Ordainsarien eta Gobernu Korporatiboaren Batzordea). Dibisioetan (IMQ Aseguruak dibisioan izan ezik) zerbitzuak ematen dituzten Batzorde hauek ere baditu: l Inbertsio Batzordea, l Arauak Betetzeko Batzordea, eta l Zuzendaritza Taldea eta, haren barruan, Zuzendaritza Batzordea.

Horrez gain, IMQ Aseguruek hainbat politika korporatibo ditu, eta Etika-kode eta jardunbide egokien kode bat.

politicas-corpoativas.jpg

Politika korporatiboak

IMQ Taldeak Gizarte Erantzukizun Korporatiboko Politika du, eta horren bidez garapen sozioekonomiko, giza garapen eta ingurumen-garapen jasangarriarekin duen konpromisoa islatzen du. Gizarte Erantzukizun Korporatiboko Politika horrek IMQ Taldeko Gizarte Erantzukizuneko jardunbideen kudeaketa gidatzen duten oinarrizko printzipioak eta jarduketarako esparru orokorra formalizatzen ditu, eta konpainiaren negozio-estrategian eta negozio-ereduan erantzukizun soziala are gehiago integratzeko eta interes taldeei epe luzeko balioa emateko oinarria izateko ere balio du. IMQ Taldeko Administrazio Kontseilua da Politika hori betearazteko organo nagusia, eta Politika horren garapenean bete beharreko printzipioak eta konpromisoak beteko direla bermatzen duena.

Sektore arautu batean kokatzen denez, IMQ Aseguruak-ek beste politika korporatibo batzuk ere baditu, erakundea zuzentzen dutenak. Politika horiek Administrazio Kontseiluak onartzen ditu eta urtero berrikusten dira.

Etica-normas.jpg

Etika eta portaera arauak

IMQ taldeak printzipio sendoetan oinarritzen du bere jarduera. Printzipio horiek dira, beraz, erakundearen funtzionamendu-sistemaren eta beren interes-taldeekiko harremanen ezaugarri eta bereizgarri, bereziki, erakundea osatzen duten pertsonekin, hornitzaileekin, akziodunekin eta, orokorrean, bere ingurunearekin dituen harremanen bereizgarri. Horri dagokionez, Etika da taldearen estrategia gidatzen duen balio nagusia, taldea osatzen duten sozietate eta pertsona guztiei aplikatzekoa.

IMQ Aseguruak-ek bere gobernu-sistema korporatiboaren giltzarri den Kode Etikoa du, eta aseguru-erakundean administratzen dutenek, zuzentzen dutenek eta lan egiten dutenek jarraitu beharreko printzipio eta arauak definitzen ditu. Jokabide zintzo eta zuzena izatera eta gardentasuna, konfidentzialtasuna, bikaintasuna eta profesionaltasuna betetzera behartzen du, baita erantzukizun sozialarekiko konpromisoa, ingurumenarekiko errespetua, delituaren eta iruzurraren prebentzioa, laneko segurtasuna eta osasuna, giza eskubideen eta askatasun publikoen sustapena, diskriminaziorik eza, aukera-berdintasuna, garapen profesionala, bateragarritasuna eta intimitaterako eskubidea sustatzera ere.

Gainera, IMQ taldeak “Postontzi Etiko”a izeneko tresna bat dauka, erakundeko edozein pertsonari printzipio hori urratzen duten portaerak edo jarrerak direla eta edozein proposamen, kexa edo salaketa egiteko aukera ematen diona. Postontzia da, halaber, eremu korporatiboan hautematen den giza eskubideen edozein urraketari buruzko informazioa emateko bidea, eta, hala badagokio, konpainiak behar diren mekanismoak definitu ahal izango ditu salatutako jarduera horiek ez betetzetik erator daitezkeen arriskuak murrizteko.

gestion-riesgos.jpg

Arriskuen kudeaketa

IMQ Aseguruak-ek arriskuak kudeatzeko sistema finkatua du eta, horri esker, edozein arrisku-motaren ondoriozko eragina gutxienekora murrizteko modua du.

Arriskuen Kudeaketa, Aktuariala, Araudia Betetzea eta Barne Auditoretza funtzioak integratuta daude erakundean, Defentsa-lerro hirukoitzaren ereduak ezarritako jarraibideen arabera integratuta.

Lehen lerroa. Erakundeko prozesuez eta azpi -prozesuez arduratzen direnek osatzen dute. Haien funtzioa da Konpainiak eguneroko jardunean zer arrisku dituen zehaztea eta arrisku horiek arintzeko beharrezkoak diren kontrolak ezartzea. Eragiketa izaerako arlo eta sailak barne hartzen ditu, bai eta zenbait funtzio espezifiko ere: negozioa, kontabilitatea, finantzak, sistemak eta langileak.

Bigarren lerroa. Arriskuak Kudeatzea, Arauak Betetzea eta Aktuariotza funtzioek osatzen dute. Lerro honek arriskuak egoki kudeatzen direla zaintzen du eta kontrolerako ezarritako politika eta estandarrak betetzea ziurtatzen du.

Hirugarren lerroa. Barne-Ikuskapenari dagokio, eta ikuskapena eta aseguramendua objektiboak izateko ardura eta erantzukizuna du, eta gobernu onari eta erakundearen prozesuei buruzko gaietan aholkuak emateko eginkizuna.

 

debida-diligencia.jpg

Behar den arreta eta ardura

IMQ Taldearen arrakasta eta dituen emaitzak lortzea, neurri handi batean, berarekin lankidetzan eta elkarreraginean aritzen den hornitzaile-sarearen baitan dago. Bi kategoria nagusi bereizten dira sare horretan:

  • Batetik, laguntza-hornitzaileak, horiek baitira erakundearen interes talde garrantzitsu eta estrategikoak. Multzo honetan sartzen dira medikuntzako gure profesionalen taldea, itunpeko klinikak eta zentroak, espezialitate jakin batzuei atxikitako sozietateak, protesi-enpresak, osasun-garraioa eta abar.
  • Bestetik, gainerako hornitzaileak, helburu komunak lortzeko egunean eguneko jardunean IMQ Taldearekin lan egiten dutenak, eta horiekin erantzunkidetasuna eta konfiantza oinarri dituen harremana sortuta.

IMQk bere balioak, jardunbide egokiak eta kudeaketa etiko eta arduratsua bere balio-kate eta hornikuntza-kate osora zabaltzen ditu, hornitzaileekin lankidetza estuan, arriskuak behar bezala zaindu eta baloratzeko politika egoki baten bidez eta jarraipen- eta kontrol-jarduerak ezarrita.

trasparencia.jpg

Gardentasuna

IMQ Taldeak konpromiso sendoa du gardentasunaren kulturarekin, eta, horretarako, urtero argitaratzen ditu bere webgune korporatiboan Iraunkortasunari buruzko memoria, Informazio Ez-finantzarioaren eta Aniztasunaren txostena, bai eta memoria Ekonomiko-Finantzarioak ere. Kanal horretan bertan ematen du halaber bere jarduera, estrategia eta emaitzei buruzko informazioa ere, modu publikoan eta unean-unean.

Erlazionatua