Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Zer gehiago eskaintzen dit aseguru honek?

IMQ Errenta duzu, istripu edo gaixotasun bat izan eta ospitaleratu behar bazaituzte, ezertaz arduratu beharrik ez izateko. Aseguruak honakoak hartzen ditu barne:

  • Eguneko errenta bat, ospitaleratzearen 5. egunetik aurrera. Eta gainprima duen aukera hautatzen baduzu, lehenengo egunetik kobratuko dituzu eguneko kuotak.

  • Ebakuntza kirurgikoagatiko kalte-ordaina jasotzeko aukera: Urtean 1.803 €, 3.606 € edo 7.212 € jasoko dituzu gehienez. Kuota zeuk aukeratzen duzu.

  • IMQ Errenta kontratatzeko ez da beharrezkoa gurekin aseguru medikoa edukitzea.

  • IMQ Acunsa aseguruak aukera ematen dizu Nafarroako Unibertsitatea Klinikako tratamenduak eskuratzeko, baita IMQ Errentaren onura guztiak ere.

Abantaila hauek zuretzat dira

Kontratatu aurretik xehetasun gehiago behar badituzu, zuretzat da atal hau.

Ospitaleratzen banaute, noiz hasiko naiz eguneroko errenta kobratzen?

Ospitaleratzeagatiko kalte-ordaina ospitaleratutako 5. egunetik aurrera hasten da zenbatzen, eta gehienez 180 egun hartzen ditu urtean.

Baina gainprimarekin kontratatzen baduzu, ospitaleko lehen gautik aurrera hasiko zara eguneko errenta kobratzen.

Zer gertatzen da ebakuntza bat baino gehiago egin behar badidate?

Ebakuntza kirurgiko bat baduzu, eta 24 orduren buruan beste bat egin behar badizute, kalte-ordainetarako beste ebakuntza bat izango da, arrazoia berbera izan arren.

Asegurua kontratatzeko adina mugatua da?

Bai, aseguratutako pertsonak gutxienez 14 urte izan behar ditu, eta kontratazioa 64 urtera arte egin daiteke.

Ordaintzeko modu desberdinak daude?

Bai, kontratuaren prezioa urtekoa da, baina ordainketa era hauta dezakezu: hilean, hiru hilean behin edo sei hilean behin.

Kontratatu ondoren, bertan behera utz dezaket asegurua?

Urrutiko asegurua kontratatu baduzu (telefonoz edo Internetez), lehen 14 egunen barruan baliogabetu ahal izango duzu, inolako arrazoirik edo zigorrik adierazi gabe, betiere estaldura-zerbitzuak erabili ez badira.

Nola kalkulatzen da ebakuntza kirurgikoagatiko kalte-ordaina?

Ebakuntza kirurgikoaren kasuan jasoko duzun kopurua hautatutako kapitalaren (1.803 €, 3.606 € edo 7.212 €) eta ebakuntza motaren araberakoa izango da. Jaso beharreko kalte-ordainaren ehunekoak aseguruaren baldintza orokorretan jasota daude.

Noiz hasi ahalko naiz aseguruaren zerbitzuak erabiltzen?

Istripua izanez gero, ez dago gabealdirik; beraz, kontratua sinatu ondoren, istripuagatiko ospitaleratzea baduzu, asegurua eskuragarri izango duzu lehen egunetik.

Gaixotasuna izanez gero, 3 hilabete baino ez dira igaro beharko kontratua sinatzen denetik asegurua erabili ahal izan arte. Erditze distozikoaren edo edoskitzaroaren kasuan, gabealdia 12 hilabetekoa izango da.

Aseguruak badu iraute-mugarik?

Bai, aseguruak 70 urtera arteko pertsonak estaltzen ditu.

Baja eman nahi badut, nola egin dezaket?

Aseguruak urtebeteko iraupena du, eta kontratuan amaiera-data jasotzen da. Berritu nahi ez baduzu, epea amaitu baino hilabete lehenago jakinarazi beharko duzu. Kontrakorik adierazten ez baduzu, asegurua automatikoki berrituko da hurrengo 12 hilabeteetarako.