Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Nork bere kabuz antibiotikoak hartzeak albo-ondorio larriak eragin ditzake, baita heriotza ere

17.11.2020

Nork bere kabuz antibiotikoak hartzeak albo-ondorio larriak eragin ditzake, baita heriotza ere

 

“Geure kabuz antibiotikoak hartzen ditugunean, benetan behar dugun ez dakigun botika bat hartzen ari gara, eta, ondorioz, haren berezko edo ondoriozko ondorio kaltegarriak jasateko arriskua badago. Antibiotikoen albo-ondorioen artean, hauek aipa daitezke: beherakoa, alergiak, hepatitisa edo giltzurrun-gutxiegitasuna, tendoi-hausturak edo balbula-gutxiegitasunak, mikosi orofaringeoak edo genitalak, edo kolitis pseudomenbranosoa (Clostridium difficileren toxinarengatik, gehiegi hazten baita kolonean). Adibide horiek, batzuetan, konplikazio larriak dakartzate, eta heriotza ere eragin dezakete”. Bilboko IMQ Zorrotzaurre Klinikako Barne-medikuntzako espezialista Iban Cachorro sendagileak adierazi du aurrekoa, Antibiotikoak zentzuz erabiltzeko Europako Eguna dela eta.

Adierazi duenez, hortaz, “beste batzuetan, bakterioen benetako infekzioren bat gertatuz gero (hasieran infekzio arina izan daiteke), geure kabuz antibiotikoak hartzen baditugu, gerta daiteke infekzio jakin horretarako desegokia den botika hartzea, eta aurrekoari infekzio-prozesua bera konplikatzeko arriskua gehitzen zaio, eta horrek ospitaleratzea ere ekar dezake batzuetan, zainketa intentsiboetan, septizemiagatik, eta hiltzeko arriskua ager daiteke”.

Barne-medikuntzako medikuaren aburuz, antibiotikoak gaizki erabiltzearen beste kausa bat hirugarren egoera-mota batean gertatu ohi da, hain zuzen, “prozesu infekzioso bat gertatuz gero, zentzuz jokatuta sendagilearengana jotzen dugunean eta horrek erabakitzen duenean bakterio-infekzioa dela eta antibiotiko bat errezetatzen digunean, nola eta zenbat denboran hartu behar dugun adierazten digu, eta alderdi horiek oso garrantzitsuak dira nahi dugun efektua betetzeko: sendatzea. Baina, batzuetan, norbera hobeto sentitzen denean, edo ondo sentitzen denean ere, ezarritako denbora amaitu baino lehen gertatu ohi dena, tratamendua bertan behera uzten da. Hala, infekzioa ez da behin betiko sendatzen eta, batzuetan, gainera, modu latzagoan ager daiteke. Beste batzuetan, ez dira hartualdien tarteak betetzen (egunean behin, 12 ordutik behin edo 8 ordutik behin, adibidez); beraz, antibiotikoak eraginkortasuna galtzen du, eta emaitza bera geratzen da: tratamenduak huts egiten du”.

Iban Cachorro medikuak azaldu duenez, egoera horietan —nork bere kabuz antibiotikoak hartzea, infekzio-prozesu jakin baterako desegokiak diren antibiotikoak hartzea, tratamendua osorik ez hartzea edo dagozkion maiztasun-tarteak ez betetzea—, “bakterioetan beraietan erresistentziak sortzen laguntzen da. Hau da, bakterioek beraiek egiten dituzte antibiotikoen aurkako erresistentzia-sistemak edo beste bakterioengandik hartzen dituzte (hots, antibiotikoetatik 'defendatu' egiten dira, 'eutsi egiten zaie'), eta infekzio jakin bat tratatzeko balio ohi duten antibiotikoek eraginkortasuna galtzen dute, eta beste antibiotiko batzuetara jo behar izaten da, batzuetan ez hain eraginkorrak eta, batzuetan, zain barruan soilik ematen direnak (horrek hauek dakartza: ospitaleratzea, benazko sarbide baten kanalizazioa, horrek dakartzan konplikazioekin…). Eta bakterioek metatzen dituzten erresistentzia berriak sortzen direnean, bakterio multirresistenteak agertzen dira (antibiotiko gutxi batzuen bidez tratatzeko aukera dutenak) edo panerresistenteak (eskuragarri dauden antibiotiko guztiekiko erresistenteak direnak), horrek dakarren guztiarekin”.

IMQ-ko barne-medikuntzako sendagileak gogorarazi du mikrobianoen aurkako botikak bakterioek, onddoek, parasitoek edo birusek eragindako infekzioak tratatzeko erabiltzen diren farmakoak direla. Talde horren barruan, antibiotikoak bakterio-infekzioen aurka erabiltzen dira, eta, beraz, ez dute eraginkortasunik beste agente patogeno batzuen aurka, hala nola birusen aurka.

“Zoritxarrez, gaur egun bizi dugun pandemiarekin, badakigu zer esan nahi duen agente infekzioso bati aurre egiteak (kasu honetan, birus bat, SARS-CoV-2), ez baitugu tratamendu espezifikorik: birus-kontrakoren bat. Horrek ulertarazi behar digu oso garrantzitsua dela antibiotikoak behar bezala erabiltzea, hilgarriak izan daitezkeen bakterio-infekzio ugari modu arrakastatsuan tratatzeko erabiltzen baitugu, baina bakterio multirresistenteak edo panerresistenteak ugaritzen badira gaizki erabiltzen direlako, etorkizun zalantzagarri bati egin beharko diogu aurre, non bakterio mota horrek eragindako infekzioak gero eta ohikoagoak izango diren, tratatzeko aukerarik gabe”, azpimarratu du adituak.

IMQ Zorrotzaurre Klinikako Barne-medikuntzako espezialistak ideia honen alde agertzen da: “guztion artean antibiotikoak behar bezala erabiltzeko ahalegina egin behar dugu, eta nork bere kabuz botikak hartzea saihestea, medikuarengana jotzea eta hark adierazitako tratamenduari buruz emandako jarraibideak betetzea. Eta tratamendua hartzean zalantza edo gorabeherarik gertatzen bada, tratamendua eten edo norberaren kontura aldatu aurretik, medikuarekin kontsultatu beharko da berriro, antibiotikoa aldatu behar izanez gero, modu egokian egin dadin”.