Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Zorrotzaurre Klinikak ateak zabaldu dizkie Batxilergoko ikasleei etorkizuneko lanbidea aukeratzen laguntzeko

17.11.2017

IMQ Zorrotzaurre Klinikak ateak zabaldu dizkie Batxilergoko ikasleei etorkizuneko lanbidea aukeratzen laguntzeko

 

Geroko osasun-profesionalak dira, baina orain 14 eta 16 urte arteko neska-mutikoak baino ez dira; hala ere, hemendik gutxira, oso erabaki zailari egin beharko diote aurre: geroko lanbide-karrera aukeratzeko egokiena den prestakuntza-ibilbidea hautatzea. Ikasle batzuek oso argi dute, bokaziozkoa edo tradizio familiarra delako; beste batzuk zalantzatan daude, hainbat aukeraren artean, eta beste batzuek batez besteko nota jakin arte itxaroten dute karrera aukeratzeko: "Oso zaila da osasun-karrera baten sartzea, ez dakit batez besteko nota nahikoa lortuko dudan", adierazi du ikasle  horietako batek.

“Nagusi izango direnean garatuko duten lanbidea alde batera utzita, ospitale bateko barne-funtzionamendua zertan datzan lekuan bertan ezagutzeko aukera ematen diegu Klinikan dihardugunok, baita ospitalean lan egiten duten profesionalen eta espezialisten lana ezagutzekoa; azken finean, eguneroko lanean murgiltzeko aukera da, agian horietako batzuek egingo dituztenak, informazio eta irizpide hobeaz egin ditzaten”, adierazi du Nicolás Guerra IMQ Kliniketako zuzendariak.

Ateak zabaltzeko ekimena, 2015. urteaz geroztik egiten da IMQ Zorrotzaurre Klinikan, Novia Salcedo Fundazioarekin eta Txorierriko Zerbitzu Mankomunitateko Gazteria Sailarekin eta Bizkaiko ikastetxe batzuekin elkarlanean. Ekimen horren jasotzaileak Batxilergoko lehen mailetako ikasleak dira, oraingo honetan, ikastetxe honetakoak: Esclavas SC,  Colegio Sagrado Corazón eta American School of Bilbao. Esperientzia hasi zenetik, 100 ikasle inguruk izan dute aukera hori.

“Bisitaldia 09:30ean hasi da, ikasleei harrera eginez. Mantal zuri eta identifikazio-txartel bana eman zaie, esperientzia gogoz bizi dezaten. 10:30ean ibilbidea hasi dugu osasun-zentroan barrena, hainbat arlotatik: Ospitaleratzea; Larrialdiak (pediatrikoak, orokorrak eta obstetrikoak); Irudi bidezko diagnostikoa; Onkologia (erradioterapia eta kimioterapia (Klinikako azeleragailu lineala ikusi dute bertan, Estatuko aurreratuena); Kontsultak eta Neonatologia Unitatea, besteak beste”, azaldu du Isabel Urrutiak, IMQ Kliniketako Pazientearen Kalitate eta Segurtasunaren koordinatzaileak.

Ikasleek galderak egin dizkiote osasun-profesionalei eta horiekin mintzatu dira, esaterako, larrialdietako zerbitzuburuarekin, erradiologiako koordinatzailearekin, pediatra batekin, Ospitaleratzeko erizain batekin eta kirurgia-ikuskatzailearekin.

"IMQ-k programa horretan parte hartzen du, gure instalazioetan Euskadiko ikasleentzat aukera izango diren prestakuntza-ekimenak hartu nahi ditugulako. Hainbat fundazio, sail eta ikastetxerekiko elkarlanari esker, ikasleek lehen eskutik ezagutzen dituzte ospitale batean egiten den lana eta osasun-profesional ona izateko bereganatu eta landu beharreko baloreak. Medikuntza edo erizaintza bezalako lanbideek, bokaziozko eta zerbitzurako osagai handia behar izaten dute. Arlo horietako profesionalekin mintzatzea oso argigarria izan daiteke lan-orientabidea aukeratzear dauden ikasleentzat, inolako zalantzarik gabe, hautaketa horrek funtsezko zeregina izango baitu beren bizitzetan", adierazi du Isabel Urrutiak.