Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-ko emaginak, aintzindariak larrialdi obstetrikoen arretan haurdunaldiaren 37. astetik aurrera

05.05.2021

IMQ-ko emaginak, aintzindariak larrialdi obstetrikoen arretan haurdunaldiaren 37. astetik aurrera

 

Mundu guztian Emaginen Nazioarteko Eguna –maitzaren 5ean– ospatzen denez, IMQ Zorrotzaurre Klinikak, Euskadiko zentro pribatu nagusiak, osasun-profesional horiek Klinikan modu aitzindarian egiten duten zereginetako bat ezagutarazi du. Anabel Guevarak azaldu duenez, «IMQ Zorrotzaurre Klinikako emaginok gai gara haurdunaldiaren amaieran, hots, 37. asteko edo hortik gorako haurdunaldian dauden emakumeak, patologiarik gabekoak edo amaren patologia kontrolatuta dutenak, baloratu eta artatzeko eta horiei alta eta osasun-aholkuak emateko. Lan hori IMQ-ko Ginekologia eta Obstetriziako mediku espezialistekin adostutako lan-protokoloen arabera egiten dugu, bi lanbide horien arteko etengabeko elkarlan eta lanaren eskutik. 36. astetik behera, arreta hori Ginekologia eta Obstetriziako mediku espezialistari bakarrik dagokio, fetuaren helduaurrekotasuna dela eta».

Hauek dira, besteak beste, IMQ Zorrotzaurreko emaginek gehien artatzen dituzten larrialdi obstetrikoetako batzuk: prodromoak (erditze lan faltsuak), erditze-fase sorrak eta aktiboak eta zorro amniotikoak hautsita daudelako susmoak.

Euskadiko ospitaleko emaginak azaldu duenez, «gehien artatzen ditugun larrialdi obstetrikoak prodromoak dira, hots, erditze lan faltsuak, lehenerdienak edo multiparoenak; emakume horiek etxean daude, dinamika mingarri batean, ez dakite berehala erdituko diren ala ez  eta Larrialdietara joaten dira».

IMQ Zorrotzaurre Klinikan erditzeko prestakuntza egiten da, «ama-hezkuntza horretan, hainbat alderdi jorratzen dugu, hala nola, prodromoak, larrialdietan ohikoak direnak, emakumeak lasai egon daitezen, eta are gehiago egungo egoeran. Erditzeko prestatzeko eskoletan azpimarratu egiten dugu zalantzak agertzen badira ez daitezela kezka horrekin geratu eta hurbildu daitezela larrialdietara, profesionalek balora ditzaten».

Emakumearen eta fetuaren osasun-egoeraren balorazio horretan «arrazoia edozein dela ere (egiten ari garen azterketa ginekologo batek baloratu behar duelako, edo ekografia bat behar delako edo sor daitekeen edozein zalantzarik izanez gero), ginekologoari abisatu behar zaiola uste badugu, medikuntza-espezialista batek esku har dezan eskatuko dugu, eta kasu gehienetan, haurdunaldiaz arduratzen den ginekologo berak egin ohi du».

IMQ-ko emaginak, Ginekologian eta Obstetrizian espezialista den erizainak, «Multzo Obstetrikoko asistentzia-taldearen baterako lan koordinatua, elkarrekin adostutako protokoloen arabera eta etengabe elkarrekin harremanetan jarrita egiten dena» azpimarratu du.

Beste larrialdi obstetriko batzuk jaioberriaren amagandiko edoskitzean arazoak daudelako gertatzen dira. «Pandemia baino lehen, gehiagotan ikusten genituen bularreko kongestioak, hots, amagandiko edoskitzearen patologia, batez ere erditu ondorengo lehen egunetan gertatzen dena. Horrelakoetan, patologiko bihurtu den prozesu fisiologikoa denez, berariazko arreta, behar bezala zehaztuta, behar da. Askotan, emaginok konpontzen ditugu bularreko kongestioen gertakariak, eta horietan denbora behar izaten da bular horiek husteko, mina arintzeko, aholkua eta prestakuntza emateko», azaldu du Anabel Guevara emaginak.

Amagandiko edoskitzean hau ere zehaztu beharra dago: «haurrak bularrari behar bezala heltzen dion ala ez zehaztu behar da, haurra bularrean ondo jarrita dagoen eta hurrupaketa eta irensketa egiaztatu behar dira, besteak beste. Zalantzarik badago edo arazoak sortzen badira, Larrialdietara joatea gomendatzen dugu beti».

Zorro amniotikoa hautsita dagoelako susmoa da larrialdi obstetrikoetara joateko beste arrazoi bat. Haurduna IMQ Zorrotzaurre Klinikako Larrialdietara iristen denean, «Multzo Obstetrikora bideratzen da. Bertan proba bat egiten dugu zorro amniotikoa hautsita dagoen ala ez egiaztatzeko. Guk egiten dugu proba hori, baloratu egiten dugu eta erabakitzen dugu alta emango diogun edo ginekologo batek esku hartzea beharrezkoa den».

Halaber, larrialdi obstetrikoetara kasu hauetan joan ohi da: «amak zalantzak dituelako berehala erdituko den, haurtxoaren mugimenduak nabaritzen ez dituelako, odola dariolako, muki-tapoia bota duelako edo 37. astetik aurreko haurdunaldiaren aldi horrekin loturiko zalantzaren bat duelako».

Beste osasun-arlo batzuetan hartutako arreta ez-presentzialari dagokionez, «larrialdi obstetrikoetan ez da telefono bidezko kontsultarik egiten, oso zaila delako. Esate baterako, hainbat haurdunek hauek adierazteko deitzen dute: “odol pixka bat atera zait”, “odol-galera dut”, “ez dakit uzkurdurak diren”, “ez dakit Larrialdietara joan behar dudan ala ez” eta antzeko zalantzak. Eta horiek telefonoz artatzea ezinezkoa da. Odol-galera baloratu behar dugu; bagina miatu, erditzeko susmoa dagoenean; aurrez aurre zehaztu zorro amniotikoa hautsi den; haurtxoa in situ monitorizatu, eta beste alderdi asko. Emakumeek deitzen digutenean, gehienetan Larrialdietara etor daitezen aholkatzen diegu».

Azkenik, IMQ Zorrotzaurre Klinikako emaginak «larrialdi obstetriko gehienak, beren erditze-prozesua dela eta, ospitaleratu egin behar izaten dira» adierazi du.