Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Lehen aldiz, hainbat bakteriori aurre egiteko antibiotiko eraginkorrik gabeko etorkizuna du munduak aurrean

17.11.2021

Lehen aldiz, hainbat bakteriori aurre egiteko antibiotiko eraginkorrik gabeko etorkizuna du munduak aurrean
  • Urtero, Europar Batasunean 33.000 pertsona inguru (3.000 inguru, Espainian) hiltzen dira bakterio multirresisteteek eragindako infekzioen ondorioz.
  • Pertsonengan nahiz animaliengan antibiotikoak desegokiro (tratamenduen posologia eta iraupen desegokiak) eta neurriz gain erabiltzeak (jarraibiderik gabe) bizkortzen ditu antibiotikoekiko multirresistentziak.
  • Hauek dira erabilera desegoki horrek ospitaleratutako pazienteei eragiten dizkien ondorioak: antibiotiko egokia berandu ematea, pronostiko okerragoa, ospitaleratzea luzatzea, osasun-gainkostuak, emaitza kliniko okerragoak eta heriotza.

Antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioak agertu eta barreiatzea dira, gaur egun,  munduko osasun publikoaren arazo nagusienetako bat. Gaixotasunak Prebenitu eta Kontrolatzeko Europako Zentroaren (ECDC) aburuz, urtero, 33.000 pertsona hiltzen dira Europan (3.000 inguru, Espainian) bakterio erresistenteek eragindako ospitaleko infekzioen eraginez. Halaber, infekzio horiek 1.500 milioi euro inguruko osasun-gainkostuak dakartzate urtero Europan. Antibiotikoak desegokiro edo neurriz gain erabiltzea da, hain zuzen, erresistentzia horiek agertu izanaren kausa nagusienetako bat.

Azaroaren 18a Antibiotikoak zuhurtziaz erabiltzeko Europako Eguna dela eta, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Cristina Garay farmazialariak hau gogorarazi du: «bakterio multierresistenteek eragindako infekzioak tratatzea gero eta erronka handiagoa da. Antibiotikoak beren eraginkortasuna galduz doaz, eta, beraz, gerta daiteke tratamendu egokia hastea atzeratzea, eta ospitaleratutako pazienteengan konplikazioak, pronostiko okerragoa, ospitaleratzea luzatzea, kostu handiagoak, ondorio kaltegarri larriagoak eta emaitza kliniko eskasagoak agertzea, baita heriotza ere. Bakterio multierresistenteak (aldi berean hainbat antibiotikorekiko erresistenteak direnak) agertzeak mehatxu handia dakarkio osasun publikoari, gaur egun eskuragarri dauden bakterio guztiekiko erresistenteak ere izan baitaitezke. Erresistentzia-modu berriak agertzea nazioartean hedatzen ari da.

Bestalde, azken urteotan antibiotiko berri gutxi aurkitu eta merkaturatu dira. Horren guztiaren ondorioz, gaur egun tratatzeko modukoak diren infekzioak berriz ere hilgarriak izan litezke, eta, gainera, bideraezina izan liteke gaur egun hain ohikoak diren prozedura medikoak egitea, hala nola organoen transplanteak eta beste prozedura kirurgiko batzuk, edo minbiziaren tratamendurako kimioterapia ematea.

Bakterioek eragindako infekzioak prebenitu eta tratatzeko erabiltzen diren sendagaiak dira antibiotikoak. Horietako batzuek bakterioen heriotza eragiten dute (antibiotiko bakterizidak), eta beste batzuek haztea inhibitzen dute (bakteriostatikoak).

Bakterioek horiek desagerrarazteko edo kontrolatzeko antibiotikoen efektuetara egokitzeko duten gaitasuna da bakterioekiko erresistentzia. Bakterio batzuk berez dira erresistenteak antibiotiko batzuekiko (erresistentzia intrintsekoa), baina arazorik handiena hartutako erresistentzia da, bakterioek antibiotikoen eraginpean egotean garatzen dituzten aldaketen ondorioz sortzen dena. Aldaketa genetikoak izan ohi dira (geneen mutazioak eta transferentziak), denboraren poderioz berez ager daitezkeenak, eta tratamenduen eraginkortasuna galtzea eta beste pertsona batzuei hedatzeko eta kutsatzeko arriskua handitzea dakartzarenak.

Antibiotikoak neurriz gain erabiltzeak (agindu ez direnean hartzea, automedikazioan gertatzen den bezala) edo antibiotikoak desegokiro erabiltzeak (infekzio jakin baterako egokia ez den antibiotiko bat ematea, ordutegia edo agindutako dosia ez betetzea, edo tratamendua adierazitako iraupena bete baino lehen uztea, sintometan hobekuntza nabari denean) erresistentziak sortzeko prozesua bizkortzen dute. Fenomeno hori pertsonengan zein animaliengan gertatzen da.     

Horrek guztiak tratamendu antibiotikoko alternatiba berriak erabiltzeko beharra dakar, eta, gainera, maskarak izango dira oro har. Gaixotasunaren eta tratamenduaren iraupen luzeagoak, askotan ospitaleetan, areagotu egiten ditu osasun-arretaren kostuak eta gizartearentzako karga ekonomikoa.

Jarraian adieraziko den taulan erresistentzia-tasa batzuk bildu dira, hain zuzen, Espanian Gaixotasunak Prebenitu eta Kontrolatzeko Europako Zentroaren (ECDC) atariak 2020an bakterio batzuei aurre egiteko antibiotiko jakin batzuen gainean erregistratu direnak. Ikusiko denez, Escherichiacolis anduien erdia aminopenizilinekiko erresistenteak da, eta gauza bera gertatzen da Acinetobacter eta karbapenemekin.

 

Bakterioa

Antibiotikoa

Tasa deresistencia(2020)

Escherichiacoli

Aminopenizilinak

% 57,6

Klebsiellapneumoniae

3. belaunaldiko zefalosporinak

% 26,8

Pseudomonasaeruginosa

Fluorokinolonak

% 18,1

Acinetobacterspp.

Karbapenemak

% 61,5

Staphylococcusaureus

Metizilina

% 23,3

Streptococcuspneumoniae

Makrolidoak

% 22,2

Enterococcusfaecalis

Aminoglukosidoak(maila handia)

% 33,9

Enterococcusfaecium

Bankomizina

% 1,2

 

Antibiotikoen kontsumoaren joerak estatuan eta horrek erresistentzien gainean duen inpaktua

Gaixotasunak Prebenitu eta Kontrolatzeko Europako Zentroaren (ECDC) 2019. urteko datuen arabera, Espainia 5. postuan dago antibiotikoen kontsumoaren Europako sailkapenean, eta 14. postuan, ospitaletako erabilera bakarrik kontuan hartzen bada. 2020ko urtarriletik uztailera bitartean, Espanian giza osasunean kontsumitu ziren antibiotikoek % 21eko beherakada izan zuten Lehen Mailako Arretan eta % 5ekoa, ospitaletan, 2019ko denboraldi berarekin alderatuta, Osasun Ministerioko Antibiotikoekiko Erresistentziari aurre egiteko Plan Nazioanalaren (PRAN) datuen  arabera. 

COVID-19aren pandemiaren lehen olatuan ospitale-mailan antibiotikoen erabilera nabarmen igo bazen ere (% 40) (paziente jakin batzuengan infekzio bakteriano sekundarioa gertatzeko aukera zela bide), 2014. urteaz geroztik zegoen goranzko joerara itzuli da, aldi berean, Lehen Mailako Arretan antibiotikoen kontsumoak ere behera egin baitzuen ( % 40). Ondorio gisa, pandemiaren hasieran ospitaleetan antibiotikoen erabilerak gora egiteak erresistentzien garapena erraztu lezake, eta Lehen Mailako Arretan murrizteak, berriz, arriskua murriztu lezake.

Euskadin antibiotikoen kontsumoak behera egin zuen, ospitaleetan (2020tik 2021era bitartean) nahiz erkidegoan (2019tik 2020era bitartean, azken datuen arabera).

Tratamendu antibiotikoak egoera klinikoaren arabera emateko beharra zehaztea

Saiakuntza klinikoen emaitzetan oinarrituta ezartzen dira infekzio bakterianoak desagerrarazteko botiken fitxa teknikoetan eta erabilera-orrietan gomendatutako tratamenduaren posologia eta iraupena. Antibiotikoa hartzea agindu duen medikuak  antibiotikorik egokiena aukeratuko du infekzio-motaren, zonako erresistentzia-patroiaren eta antibiotikoaren eragin-espektroaren arabera. Tratamendua ez bada zorrotz betetzen eta ez badira bakterio guztiak ezabatzen, bizirik irauten dutenak izango dira tratamenduarekiko sentikortasun gutxien dutenak, eta, ondorioz, denboran erresistenteak izango diren anduiak hautatuko dira.

Batzuetan, aldez aurretik beste gaixotasun baterako errezetatu den antibiotiko bat erabil ohi da sintomak antzekoak direnean, medikuari galdetu gabe; haatik, mediku batek bakarrik zehaztu dezake gaixotasunak tratamendu antibiotikoa behar duen. Hotzeriei eta gripeari aurre egiteko antibiotikoak emateak ez luke onura klinikorik ekarriko, eta erresistentziak garatzen lagunduko luke.

Bestetik, gehienetan ez da hartu behar infekzio bakteriano arinei (hala nola sinusitisa, eztarriko mina edo bronkitisa) aurre egiteko antibiotikorik, gure immunitate-sistema infekzio horietako guztiak gainditzeko gai baita. Halaber, gainerako sendagaiek bezala, antibiotikoek ondorio kaltegarriak eragiten dituzte, batzuk, larriak (horietako batzuk, antibiotiko-talde batzuek eragiten ditzute, esaterako, urdail-hesteetako nahasmenduak, larruazaleko erupzioak, onddoengatiko gaininfekzioak edo hipersentikortasun-erreakzioak).

Jarraian adieraziko den taulan, helduengan ohikoenak diren neguko infekzioetako batzuen sintomen batez besteko iraupenak jaso dira, gaixoen igurikimenak gaixotasunaren benetako garapenera egokitzeko helburuz. Sintomek alde egiten ez badute, medikuarekin kontsultatu beharko da.

 

Arnasbideetako infekzioa

Batez besteko iraupena

Bronkitis akutua

3 aste

Rinosinusitis bakteriano akutua

2 aste eta erdi

Rinosinusitis biriko akutua

Aste 1 eta erdi

Faringitis akutua

Aste 1

Erdiko otitis akutua

4 egun

Gripea

2 aste arte

 

Farmazia Familiar eta Komunitarioaren Espainiako Sozietateak (SEFAC) eta Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS), Antibiotikoen Erresistentziari aurre egiteko Plan Nazioanalaren (PRAN) esparruan, Espaniako antibiotikoen eskari orokorraz egin duten azterlan baten arabera, aztertutako denboraldian botika batera antibiotiko baten bila joan zirenen % 20ak ez zuen errezetarik. Testuinguru horretan, gaixoen osasun-heziketa funtsezkoa da botika horiek eraginkorrak izan daitezen.

Zer egin dezakegu antibiotikoak zuhurtziaz erabil daitezen?

Duela urte batzuez geroztik, hainbat estrategia martxan jarri dira, Estatuan, Europan eta munduan, gai horretaz jabearazteko, erresistentziak monitorizatzeko eta horiek ager ez daitezen neurriak jartzeko. Osasunaren Mundu Batzarrak 2015ean munduko ekintza-plan bat onartu zuen antimikrobianoekiko erresistentziaz.

Norberak gomendio hauek kontuan hartu beharko ditu antibiotikoak zentzuz eta arduraz erabiltzeko:

Hortxe, beste gomendio batzuk antibiotikoekiko erresistentzien inpaktua txikiagotzeko; infekzioak prebenitu eta kontrolatzeko estrategiak dira:

Kontuan hartu beharra dago guztiok arduratu behar garela antibiotikoak eraginkorrak izateaz, hots, horiek zentzuz eta arduraz erabil behar ditugula.