Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Denboraldiko lehen osasun azterketa, Athleticeko jokalariei, Zorrotzaurreko Klinikaren Kirol Medikuntzako Unitatean

01.07.2017

Denboraldiko lehen osasun azterketa, Athleticeko jokalariei, Zorrotzaurreko Klinikaren Kirol Medikuntzako Unitatean

Hasia da jada lehoien denboraldi-aurrea, beste behin, ohiko osasun-azterketen eskutik. Athletic Clubeko sendagileek eta IMQ-ko profesionalek Athletic Clubeko lehen taldeko jokalarien egoera fisikoa aztertu dute Zorrotzaurreko IMQ Klinikaren Kirol Medikuntzako Unitate berrian.

2017/18 denboraldi-aurrea uztailaren 3ko 10:00etan hasiko da Lezaman José Ángel Zigandaren jokalarientzat, osasun-azterketen probak arrakastaz gainditu ondoren.

Atzo goizean, Mikel Balenziaga, Óscar de Marcos, Xabier Etxeita, Iñigo Lekue, Ander Iturraspe, Mikel Vesga, Beñat Etxebarria, Ager Aketxe, Sabin Merino eta Unai Simón jokalariek egin zituzten probak. Gaur, larunbata, Eneko Bóveda, Enric Saborti, Enrique Sola, Mikel Rico, Unai Núñez, Raúl García, Aritz Aduriz, Asier Villalibre eta Iñigo Córdoba jokalariek egin dituzte.

Talde zuri-gorriko jokalariek goi-lehiaketazko osasun- eta kirol-azterketa osoa egiten dute urtero, IMQ-ko profesionalen eskutik. Aurten, kirol-medikuntzako espezialista Pablo Aranda eta Zigor Madaria kardiologoa arduratu dira proba hauek egiteaz: balorazio zineantropometrikoa (pisua, altuera eta tolesturak), atsedeneko balorazioa (bihotzaren auskultazioa, biriken auskultazioa, atsedeneko elektrokardiograma eta tentsio arteriala), esfortzu-proba maximoa laktatoekin, balorazio isozinetikoa eta atsedeneko ekokardiograma. Hori guztia, kirol-baldintzak hobetzeko eta entrenamendua jokalari bakoitzarentzat bereizteko helburuz.

Esfortzu-proba maximoa laktatoekin egitean, jokalari bakoitzaren maila aerobikoa eta anaerobikoa  ezagutzen dira, entrenamendu-saioak hobeto programatzeko, kirol-errendimendua hobetzearren.

Bestetik, balorazio isozinetikoaren eskutik, mugimendu jakin batean eta abiadura iraunkorrean egiten den indar muskularra neurtzen da. Muskuluen indarra neurtzea jokalariek, muskuluen ikuspegitik, lesionatzeko duten arriskua ebaluatzeko modua da, baita errehabilitazio- eta entrenamendu-programen eraginkortasuna neurtzekoa ere,  arlo  horretan, proba isozinetikoa metodo onenetako bat baita.  

Lanez beteriko aste dute aurrean lehoiek, astelehenetik larunbatera bederatzi entrenamendu izango dituztelako –egun batzuetan, bi aldiz–, futbolariak prest egon daitezen uztailaren 12an, kanpainako lehen partida, hots, FC Basel taldearen aurka adiskidantzako partida jokatzeko.

IMQ da Athletic Cluben aseguratzaile mediko ofiziala 1998/99 denboralditik. Zorrotzaurreko IMQ Klinikaren Kirol Medikuntza Unitateak –non jokalarien osasun-azterketa egiten den– punta-puntako teknologia du arlo horretan, gorputz-hezkuntzako eta kirol-medikuntzako mediku espezialistak ere, fisioterapia eta errehabilitazio arloaren laguntzarekin.