Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

San Mames, Europako estadiorik seguruena

29.08.2017

San Mames, Europako estadiorik seguruena

 

Jon Muñozek (Athletic Clubeko Segurtasun Batzordeko idazkariordea eta arduraduna), Javier Aguirregabiriak (IMQko zuzendariondoko nagusia) eta Isabel Urrutiak (IMQko Kalitateko eta Pazientearen Segurtasuneko koordinatzailea) gaur jakinarazi dute San Mameseko instalazioetan UNE 179.003 ziurtagiria lortu dela, Pazientearen Segurtasunari lotutakoa. Era horretan, San Mames osasun-segurtasuna egiaztatuta daukan Europako lehen futbol estadioa da.

Estadio berriak 53.000 ikusle har ditzake, eta edozein ikuslek, zalek edo jokalarik senti dezake ondoeza edo bestelako osasun larrialdi bat izan, gure lehoiek eragiten dituzten ilusioak, zirrarak eta taupaden bizkortze nabarmenak bultzatuta.

Edozein arrisku egoera konpontzeko eta San Mamesen eta inguruetan dauden pertsona guztiei osasun asistentzia azkarra, segurua eta eraginkorra emateko, IMQk ehundik gora osasun-langile jartzen ditu partida bakoitzean. Langile horiek egiten dituzte egin beharreko zainketa eta tratamenduak eta urgentziazko lekualdaketak, edozein larrialdi gertatuz gero, tratu eta informazio pertsonalizatua emanez beti orain dela 20 urte. Asistentzia horren kalitatea eta garrantzia utzi du agerian Pazientearen Segurtasunari lotutako UNE 179.003 ziurtagiriak, eta horrek bihurtu du San Mames osasun-segurtasuna egiaztatuta daukan Europako lehen futbol estadioa.

“San Mameseko aingeruen” asistentzia taldeak bere jokalari-zerrenda propioa dauka: erdilariak (erizaintza zentrala eta UEFA erizaintza), hegalekoak (7 erizain periferiko), aurrelariak (UPV-EHUko 75 ikasle), atzelariak (3, hoietariko bat ZIU anbulantzia (bizi-euskarri aurreratua), atezaina (Kontrol Operatiboko Unitatea); baita bere talde teknikoa ere: zerbitzuaren koordinatzaile bat, asistentziaren koordinatzaile bi eta 10 mediku eta erizain.

Zauriak, zorabioak, traumatismoak, muskuluetako eta bularraldeko mina eta antsietatea izan dira gehien egin diren diagnostikoak 2016-2017 denboraldian. Denboraldi horretako asistentzia-jardueran, kasuen % 84 estadioan bertan artatu ziren, eta kasuen % 16tan baino ez zen beharrezkoa izan pazientea beste leku batera eramatea.

IMQk apostu sendoa egiten du kalitatearen eta kalitatearen alde bere zerbitzu kliniko guztietan eta horren erakusle da San Mameseko osasun-asistentzia. Modu horretan, konfiantza ematen die erabiltzaile, zale zein jokalariei, partida bakoitzean baliatzen dituzten ezagupenen, baliabide teknikoen eta know-howaren bidez.

Ziurtagiri honek dakarren lorpen garrantzitsua San Mames estadioko Asistentzia Segurtasuneko Batzordeak 2016tik hona egiten ari den esfortzuaren ondorio da. Batzorde horren kide dira anestesista bat, intentsibista bat, erizaintzako unibertsitate-diplomadun bi, koordinatzaile bat, kalitateko teknikari bat eta IMQ Taldeko kalitateko arduradun bat.

Batzorde horrek koordinatuta, antolaketa, teknika eta formazio lan handia egin da, eta horrek espero zen emaitza ekarri du azkenean, San Mames osasun segurtasunaren erreferente bihurtu baitu Europa mailan, eta IMQ ezinbesteko lankidea izan da lorpen horretan.