Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

“Urtebetetik beherako haurtxoek, batez ere, sei hilabetetik beherakoek, ez lukete hondartzara joan beharko”

11.06.2018

“Urtebetetik beherako haurtxoek, batez ere, sei hilabetetik beherakoek, ez lukete hondartzara joan beharko”

2000tik 2012ra bitartean, 3.207 larruazaleko melanoma (larruazaleko minbizi-mota bietako bat) diagnostikatu ziren Euskadin, eta horien artean 1.408 (% 44) gizonengan eta 1.799 (% 56) emakumeengan. Neoplasia-mota hori gizonen minbizien % 1,5 da eta emakumeen minbizien % 3. Eusko Jaurlaritzako ‘Minbizitik bizirautea Euskal Autonomia Erkidegoan, 2000-2012’ ikerlanean adierazi denez, minbizi hori diagnostikatzen denetik urte betera, biziraupen garbia adinaren arabera estandarizatua, adin guztientzat, % 95,0koa izan zen gizonengan eta % 97,1ekoa emakumeengan. Diagnostikatzen denetik bost urtetara, gutxitu egin zen: % 78,1ekoa, gizonengan eta % 88,9koa, emakumeengan.

Ikerlan horren arabera, diagnostikatzean batez besteko adina 61 urtekoa da gizonengan eta 58 urtekoa emakumeengan. Haatik, “pentsatu behar dugu eguzki-erradiazioaren eragina metagarria dela eta bizitza osoan zehar izango dugula. Haurtzaroko eguzki-erredura batzuek bakarrik gure seme-alabek helduaroan larruazaleko minbizia izateko arriskua areagotuko dute”, adierazi du David Belver doktoreak, IMQ-ko pediatrak.

Egun gutxi barru Larruazaleko minbizia prebenitzeko Europako Eguna izango denez, pediatrak gogorarazi nahi du haurtxoak eguzki-erreduretatik babestu egin behar direla: “Oro har, urtebetetik beherako haurtxoak ez dira hondartzara eraman behar, batez ere, 6 hilabetetik beherakoak. Eta eramaten badira, goizeko lehenengo orduetan eta arratsaldeko azken orduetan egingo da, hain zuzen ere, eguzki-erradiazioa motelagoa denean. Ez dugu ahaztu behar eguzkitakoek ez dutela hareak edo urak, itsasoan nahiz igerilekuan, islatutako argitik babesten”.

“Udaldian eguneko erdiko orduetan eguzkiaren eraginpean zuzenean ez jartzea” neurria ez ezik,komenigarria da hau ere: “jantzi arinak, mahuka luzedunak eta kolore argidunak, eramatea. Era berean, kasketak eta eguzkitako betaurrekoak oso lagungarriak dira. Eta haurrei ura eskaini behar zaie maiz, egarri izan ala ez”.

Eguzki-iragazkiei dagokienez, IMQ-ko pediatrak hauxe gogorarazten du: “babes-indizerik handiena duten eguzkitako kremak erabiliko ditugu, iragazki kimikodunak, eguzkitan jarri baino 30 minutu lehenago, edo iragazki mineraldunak, batez ere, bularreko haurren kasuan”.

Eguzki-iragazkiak

Larruazalean ondorio gehien dituzten erradiazio-zerrendak erradiazio ultramore A (UVA) eta erradiazio ultramore B (UVB) dira. “UVB erradiazioak, eguzki-erredurak, DNA zelularraren erasana –mutazio kartzinogenoak sor ditzakeena– eta D bitaminaren sintesia eragiten ditu. Bestetik, UVA erradiazioak brontzeztatzea eta fotozahartzea (zimurrak eta eguzki-orbanak) eragiten ditu. Halaber, hantura-kontrako eraginkorra da eta larruazaleko gaixotasunak sendatzen laguntzen du”, azaldu du IMQ-ko dermatologo Ana Sánchezek.

Adituaren aburuz, eguzki-iragazkiak “oso baliagarriak” dira UVB erradiaziotik, hots, eguzki-erreduratik, babesteko; izan ere, ontzian agertu ohi den babes-indizearen zenbakiak, krema horrek zenbat UVB erradiazio iragazten duen adierazten du. “2 babes-indizea duten eguzkitako kremek UVB erradiazioaren % 50 iragazten dute; 15 babes-indizea dutenek, UVB erradiazioaren % 90-95; 30 babes-indizea dutenek, % 96, eta 50+ dutenek, UVB erradiazioaren % 98. Argitu duenez, “ez dago UVB erradiazioaren % 100 iragazten duen kremarik; ez dago, beraz, ‘erabateko pantailarik”.

Gure buruak UVA erradiaziotik ere babestu nahi baditugu, “ontzian hori berariaz adierazi behar du kremak. Oro har, UVA erradiaziotik babesteko iragazkiak ez dira UVB erradiaziotik babesteko iragazkiak bezain eraginkorrak, eta UVA erradiaziotik babesteko babesa UVB erradiaziotik babesteko babesaren herena da. Beraz, 30 babes-indizea duen krema batek 30 babesten gaitu UVB erradiaziotik eta 10 UVA erradiaziotik”.

Oro har, IMQ-ko espezialistaren hitzetan, helduok “30 babes-indizedun krema batek behar bezala babestuko gaitu erredurak eregiten dituen erradiaziotik; eta, gainera, eguzki-orbanak edo zimurrak eragiten dituen erradiazioa saihestu nahi badugu, 50+ edo gehiago behar izango dugu”.

IMQ-ko dermatologoak azpimarratu duenez, krema erruz eman behar dugu larruazalean eta “maiz, bi orduro, baita bainatu edo izerdi asko bota ondoren ere, iragazkia 15 edo 50+ dela ere”.