-
Gure laguntza mediko-kirurgiko osoena duen mediku asegurua
- Imqren osasun sareko mediku eta zentro guztiak aukeran
- IMQ klinika eta zentroak barne

ZER ESTALTZEN DU?
- IMQ Oro bezero zorrotzengan pentsatuta dago.
- Imajina ditzakezun estaldura guztiak ditu: haurdunaldiak eta erditzeak, banakako gelak lagunarentzako ohearekin, laguntza bidezko ugalketa, bereizmen handiko kirurgia, puntako tratamenduak...
ESTALDURA AIPAGARRIENAK
- Bereizmen handiko kirurgia, teknika aurreratuak barne: parkinson eta epilepsiaren kirurgia, erradiokirurgia eta kirurgia estereotaktikoa, eta hezur-muineko transplantea.
- Tratamendu bereziak: hemodialisia eta arnas errehabilitazioa.
- Laguntza bidezko ugalketa: intseminazio artifiziala eta in vitro ernalketa.
- Ospitaletan egonaldi mugagabea (psikiatrikoan izan ezik: urtean 60 egun).
- Teknika eta tratamendu aurreratuak, urologiako laser berdearen teknika, bihotz errehabilitazioa eta litotrizia muskuloeskeletikoa (talka uhinak) barne.
- Hauek ere estaltzen ditu: protesiak, odontologiako karrakatze eta sustrai-leuntzeak, eta urtean 20 psikoterapia saio...
BARNE DAUDEN ZERBITZU BEREZIAK
- Heriotza dela eta 3.000 euroko istripu asegurua (bezero partikularrentzat bakarrik).
- Bigarren Mediku Iritzia Munduan nabarmentzen diren profesionalekin, gaixotasun larria diagnostikatuz gero.
- Arreta 24 ordutan.
- Atzerrira egindako bidaietan larrialdiko arreta, 12.000 euro arte.
- MQ Ayuda: adinekoentzako aholkularitza integrala: egoitzak, eguneko zentroak, etxeko laguntza... eta beste soluzio sozio-sanitario batzuk.
- Vidalis: deskontu garrantzitsuak ongizateko zerbitzuetan, esaterako tratamendu estetikoetan, bidaietan, entzumen eta ortopedia zentroetan, telelaguntzan, etxez etxeko laguntzan eta beste askotan.
- Mediku baimenak eta beste hainbat gestio zeure online bulegoan.
- IMQ Oro-ren estaldurak eta zerbitzuak (pdf). [pdf, 285 KB]
KONTRATAZIO BALDINTZAK
*Sustapena, % 30 arteko deskontua: merkataritzako deskontuetan oinarrituta, ondoren zehaztutako eran kalkulatutako ehunekoa, hurrenez hurren: % 20ko deskontua bezero berriek, 2021/03/31 baino lehen, kontratatutako IMQ Urrea poliza berrietan, eta % 10ekoa 5 asegurudun edo gehiago izanez gero, eta urteko ordainketa aukeratuta. Bezero berriei zuzendutako deskontua urtero indarrean dagoen primari aplikatuko zaio, poliza berrietan dauden bezero berriei, sustapenerako eskubidea ematen duen aseguru-kontratua indarrean dagoen bitartean, eta asegurudun kopuruagatik eta ordainketa eragatik lortutako deskontuak mantendu egingo dira baldintzak betetzen diren bitartean. Deskontu eta baldintza gehiago hemen ikusi: www.imq.es. Kontratatzeko adin-muga: 65 urte. Koordainketak eta frankiziadun estaldurak kontsultatu. 2021eko primak. Lehenengo ordainagiriak urte osoari dagozkion tasak eta zergak barne hartuko ditu (% 0,15). Zergak eta deskontuak aplikatu gabe. Aseguruaren baldintza orokorrak ikusi. RPS 122/20.
_ _
Hainbat zerbitzu erabiltzeagatik ordaindu behar izango duzun aparteko zenbatekoa da.
Aseguru medikoan alta egiten denetik polizak estalitakoaren barruko hainbat zerbitzu erabili ahal diren arte igarotako denbora tartea da.
Begiratu polizaren Baldintza Orokorrak gabealdi aplikagarriak zein diren jakiteko.
Titularra: IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO, S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROS (aurrerantzean IMQ)
Helbidea: Maximo Agirre, 18 (bis), 48011 Bilbo
Posta elektronikoa: imq@imq.ES
Telefonoa: 900 81 81 50
IFZ: A-95321386
Erregistroko datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 4587 liburukia, 15 folioa, BI-43293 Orria, 1. Inskripzioa
Bat-egitearen erregistro-datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 58 liburukia, 0 folioa, BI-3808-A, 15. inskripzioa.
Bere jarduerak burutzeko, IMQk honako erregistro datu eta administrazio baimen hauek ditu:
- C-0758 inskripzio-gakoa aseguru-erakundeen administrazio-erregistoan (Aseguru eta Pentsio-funtsen Zuzendaritza Nagusia).
- Osasun Publizitateko Administrazio Baimena, Osasun Publizitatearen 171/17 Erregistro zenbakia duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun eta Kontsumo Saileko Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaritzak kudeaturikoa.
Asegurua urrunetik egindako kontratu bidez hartu bada, hartzaileak egutegiko hamalau (14) eguneko epean ezetsi ahal izango du kontratua, kontratua egin zen egunetik zenbatzen hasita. Informazio gehiagorako begiratu Baldintza Orokorrak.
- IMQ Oro-ren baldintza orokorrak [pdf,XX KB]
_ _