Iradokizunak
30.12.2021
Urtea amaitzear dagoela, Eguberrietako giroan eta magian jarraitzen dugu murgilduta. Kaleak argi, apaingarri eta koloreekin daude edertuta, eta jendez beteta. Esan liteke Eguberriak jaiaren eta gozamenaren, oparien eta pertsona maiteeekiko bileren sinonimo direla, urtea ilusioz hasteko, betiere osasun-agintariek kutsadura prebenitzeko gomendatzen dituzten neurriak kontuan hartuta.
Hala ere, Gasteizko IMQ Abendaño zentro medikoko psikologo sanitario Aitziber Altuzarrak adierazi duenez, «pertsona batzuentzat ez da horrela izaten; Eguberriak ez dira magikoak, eta ez da zorion garaia, pertsona maiteak galdu egin direlako, familia-bilerako mahaitik pertsona batzuk urrun daudelako edo bertan ez daudelako, edo zailtasun ekonomikoengatik, bakardadeagatik edo konpromiso eta estres gehiegi izateagatik ere …».
Eta hori guztia nahikoa ez balitz, «orain Covid-19ak eragindako ondorioak gehitu behar dizkiegu aurrekoei, hala nola itxialdiak, ospitaleratzeak, senideen arteko mesfidantza, bilerak egin aurretik antigenoen testak eskatzea, kutsatzeko beldurragatik senideen arteko kontaktu fisikoa murriztea, … ».
Adituaren ustez, hortaz, «Eguberriak omen dakartzaten poza eta zoriona tristura eta melankolia bilakatzen dira, eta pertsona bakoitzarentzat bestelako esanahia du».
«Kontsultan Eguberriez galdetzean, paziente askok garai zaila dela adierazten dute, oroitzapenak eta tristura baitira mahaiko plater nagusia. Nahiago izaten dute ospakizun handirik gabe bizi izatea, ahalik eta lasterren igaro daitezen, eta eman ohi zaion garrantzirik gabe», xehatu du psikologoak.
Horielakoetan, Aitziber Altuzarrak hau onartu du: «egia da Eguberrietako jaietan pertsona maite asko gogoan izaten ditugula, eta une horietan emozioak areagotu egiten direla, zama emozional handia baitakartzate. Baina ez da ezer gertatzen Eguberrietako espirituaren ideala ez betetzeagatik edo hainbeste aldarrikatzen den zorion garaia ez izateagatik».
IMQ Abendaño zentro medikoko adituak hau aholkatu du pertsona batek minez edo tristuraz bizi izaten baditu Gabonak: «bere itxaropenak egokitu beharko lituzke, hots, Gabonak garai normala direla pentsatu, bere errutina gehiegi nahasi gabe. Lagungarria izan daiteke, halaber, emozio horiek kudeatzea inguruko pertsonei nola sentitzen diren adierazita eta arreta gauza txikien alderdi positiboan jarrita».
Pertsona maiteak galdu badira, «onuragarria da horiek gogoan izatea, baina are mesedegarriagoa da gurekin oraindik dauden adiskideez gozatzea, konparaziorik egin gabe baduguna aintzat hartuta».
Gabonak garai zail bezala bizi izaten dituzten pertsonak tratatzeko moduari dagokionez,«espazioa eta unean uneko emozioak errespetatzea da garrantzitsuena, horientzat laguntza positiboa izaten saiatuta».
IMQ-ko psikologo sanitarioaren aburuz, «agian, Gabonen idealizazio hori benetakoago bihurtu beharko genuke, garai horretan inguratzen gaituen guztiak egoera emozional batera eramaten baikaitu eta pertsona guztiek ezin dute hori jasan, erronka itzela baita haientzat maila sozial eta pertsonalean».
«Gogoan izan ez dagoela Gabonak bizitzeko modu bakarra; bilatu zeuk haiek bizitzeko modurik atseginena», ondorioztatu du adituak.
Los casos de anorexia y bulimia que se detectan en Euskadi se duplican en Navidad
Las fiestas de Navidad en casa pueden suponer un incremento del uso de las redes sociales
Los empresarios alaveses visitan el nuevo centro médico IMQ Abendaño