Iradokizunak
Euskadiko aseguru- eta laguntza-sektorean erreferente, IMQk etorkizunera begiratzen du, hazkundearen aldeko apustu irmoarekin, sendotasunetik eta kaudimenetik abiatuta. Horregatik, enpresa dinamikoa, berritzailea eta erresilientea izatearen alde egiten du, aseguramenduaren eta osasun-prestazioaren merkatu zorrotz batean etengabe gainditzeko gai dena.
Helburu horren esparruan, konpainiak tokian tokiko ezarpena bultzatzen jarraitzen du, eskaintza zabalari gehituko zaizkion klinika eta zentro propioekin, bai eta digitalizazio-prozesu garrantzitsu bati eta bezeroei eskaintzen dizkien estalduretan, zerbitzuetan eta arretan etengabeko hobekuntzei ekin ere.
Iraultza teknologikoa errotik aldatzen ari da medikuntza eta, oro har, osasun-sektorea, asistentzia-kalitatea eta pazientearen esperientzia hobetuz. IMQren ustez, aurrerapen hori ezinbesteko aliatua da egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Horregatik, azken hori bere instalazio eta zerbitzuetan sartzearen aldeko apustu irmoa egin du, espero dituen erronkei berme osoz aurre egiteko eta bezeroei maila desberdineko zerbitzuak eskaintzeko.
IMQk, teknologiak asistentzia-kalitatea hobetzeko eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeak duen garrantziaz jabetuta, eraldaketa digitaleko prozesu bati ekin dio, bere jardueraren arlo guztiak barne hartzen dituena, bezeroen eskura plataformak, zerbitzu digitalak eta teknologiak jarriz, behar duten arreta azkarragoa, erosoagoa eta eskuragarriagoa izan dadin.