Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ eta FVEM erakundeek beste hitzarmen bat sinatu dute metal sektoreko enpresen artean lan-ingurune osasungarriagoa bultzatzeko

02.02.2022

IMQ eta FVEM erakundeek beste hitzarmen bat sinatu dute metal sektoreko enpresen artean lan-ingurune osasungarriagoa bultzatzeko

Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzako (FVEM) presidente Tamara Yagüek eta IMQ-ko Negozio Garapeneko eta Salmenta Kanaletako zuzendari Luis Fernández de Larreak sinatu dute lankidetza-hitzarmena berritzeko agiria. 2015. urteaz geroztik sortu zuten hitzarmena bi erakundeek.

Hitzarmen horren xedea da Bizkaiko Metaleko enpresen artean osasun-aseguramendua bultzatzea, oro har, eta, are gehiago, pandemiako garaiotan enpresei nahiz langileei abantaila ugari dakarzkielako.

Enpresei dagokienez, aseguru medikuek lan-absentismoa murrizten eta lan-ingurune osasungarria sortzen laguntzen dutela egiaztatu da, eta horrek produktibitatea handitzea dakar. Halaber, langileak motibatuago eta fidelizatuago ohi daude, lana gutxiago txandakatzen da eta talentua erakartzerakoan enpresen entzutea nabarmen hobetzen da.

Langileei dagokienez, aseguru medikua da, hainbat azterlanen aburuz, konpainiek eskaintzen dituzten gizarte-onura guztien artean langileek gehien baloratzen dutena; izan ere, enpresaren bidez osasun-asegurua duten langileen % 70en ustez galera handia izango litzateke, lanez aldatuz gero, asegurua edukitzeari uztea.

Osasun-aseguruen, batez ere, IMQren aseguruen, alde hauek baloratzen dira gehien: mediku (familiakoak zein espezialitatekoak) eta taldeko zentro eta klinika ugariren artean aukeratzeko askatasuna, itxaron-zerrendarik gabeko arreta, pertsonalizatua eta kontsulta-ordutegi zabala duena, abangoardiako teknologiadun asistentziaren kalitatea eta aseguruan senideak prezio abantailatsuan sartzeko aukera.  

Halaber, osasun-zerbitzu digitalak izateko aukera balio bereizgarri handia da gaur egun, erabiltzaileari esperientzia hobea eta arreta hurbilagoa, bizkorragoa eta pertsonalizatuagoa ematen zaizkiolako. Izan ere, IMQ-k, esparru horretako hainbat ekimenen alde agertzen da; esaterako, garaiotan hain beharrezkoak diren beste funtzionalitate batzuen artean, bideo-kontsulta, hitzordu mediko elektronikoa, osasun-kanalak, historio klinikoa, online aholku ematen duen sendagile bat eta eHealth zerbitzuak barne hartzen dituen app-a eskaintzen ditu.

FVEMrekin sinatu duen hitzarmenaren arabera, osasun-asistentziako eta ospitalizazioko aseguruak ez ezik, istripu- eta hileta-aseguruak ere jarriko ditu IMQ-k Metaleko enpresen eskura, sektoreko 900 enpresa elkartu inguruk, baldintza oso onuragarrietan, 35.000  langileentzat eta horien familientzat Euskadiko aseguru mediko liderra kontrata dezaten.  

IMQ-k estaldura osoa ematen duten polizak harpidetzeko aukera ederra eskaintzen die, eta horiek zerbitzu hauek barne hartuko dituzte, besteak beste: lehen mailako medikuntza, larrialdiak eta anbulantzia-zerbitzuak, espezialitate mediko-kirurgiko guztiak, proba diagnostikoak eta tratamenduak, goi-kirurgia espezializatua, arreta haurdunaldian eta erditzean, familia-plangintza, ospitaleratzeak eta psikoterapia.

Hitzarmen horri esker, hortaz, FVEMko enpresek, hala eskatuz gero, zerbitzu horiek guztiak izango dituzte eskura, itxaronaldirik gabe, ordutegi zabalarekin eta Euskadiko mediku-talde ugariren artean eta estatuan nahiz nazioartean entzutetsuak diren zentroen artean hautatzeko askatasunarekin; era berean, Euskadiko klinika pribatu nagusiak eta zentro propioen sare handiena jartzen ditu haien eskura.

IMQ-k badu, gaur egun, 1.000 enpresa baino gehiagoren eta 384.000 asegurudunen konfiantza.