Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ eta FVEM erakundeek beste lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Bizkaiko metalgintzako enpresen artean osasun aseguramendua sustatzeko

19.09.2018

IMQ eta FVEM erakundeek beste lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Bizkaiko metalgintzako enpresen artean osasun aseguramendua sustatzeko

Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioko (FVEM) presidente José Luis López Gilek eta Igualatorio Médico Quirúrgico-ko (IMQ) zuzendariondoko nagusi Javier Aguirregabiriak, sinatu dute gaur Euskadiko aseguru-konpainia liderrak FVEMrekin 2015. urteaz geroztik duen lankidetza-hitzarmena berritzeko agiria.

Hitzarmen horren helburua Bizkaiko metalgintzako enpresen artean osasun-aseguramendu pribatua sustatzea da, horrek enpresei nahiz langileei dakarzkien abantaila  ugariengatik.

Enpresei dagokienez, frogatuta dago aseguru medikoek absentismoa murriztu eta lan-inguru osasungarria ahalbidetzen dutela; ondorioz, produktibitatea areagotzen da, langileak motibatuago eta fidelizatuago daude, enplegu-txandaketa gutxitzen da eta talentua erakartzerakoan entzutea nabarmen hobetzen da.

Langileei dagokienez, hainbat azterlanen arabera, aseguru medikoa da langileek gizarte-onuren artean gehien aintzat hartzen dutena, eta enpresaren bidez osasun-asegurua dutenen % 70en ustez oso galera handia izango litzateke hori galtzea lana aldatzean.

Enpresaren aseguru pribatuen –batez ere, IMQ-koaren– alderdi hauek hartzen dira aintzat: sendagile-talde (oheburuko medikuak eta espezialistak) handiaren artean eta zentro askoren artean aukeratu ahal izatea, itxaronaldirik gabeko arreta, arreta pertsonalizatua, kontsulta-ordutegi zabaleko arreta, asistentziaren kalitatea abangoardiako teknologiaren bidez eta, prezio on baten truke, senideak ere barne hartzeko aukera.

Osasun-zerbitzu digitalak izateko aukera bereizgarri handia da gaur egun, zeren eta erabiltzailearen esperientzia hobea eta arreta hurbilagoa, arinagoa eta pertsonalizatuagoa baitakartza. Izan ere, IMQ-k buru-belarri dihardu arlo horretan proiektu handien bitartez bereizten, hain zuzen, hainbat ekimenen bidez: bideo-kontsulta, online hitzordua, osasun-kanalak edo historia klinikoa txertatzen duen app-a, online aholku ematen duen medikua eta eHealthzerbitzuak, besteak beste.

IMQ-k, FVEMrekin sinatu duen hitzarmenaren arabera, osasun-laguntzako eta ospitaleratzeko aseguruak ez ezik, istripu- eta ehorzketa-aseguruak ere jarriko ditu Federazioko enpresen eskura; horrela, sektoreko 900 enpresa inguruk oso baldintza onenetan, 35.000 langileentzat eta senideentzat Euskadiko aseguru mediko liderra kontratatzeko aukera izango dute.

Izan ere, IMQ-k enpresa txiki eta ertainentzako berariazko polizak jartzen dizkie eskura, hala nola,  “Póliza IMQ Activa” edo la “Póliza IMQ Azul” izenekoak: osasun-estaldura osoa ematen dute lehen mailako medikuntzan, larrialdietan, anbulantzia-zerbitzuetan, espezialitate mediko eta kirurgiko guztietan, proba diagnostikoetan eta tratamenduetan, baita goi-mailako kirurgia espezializatuan ere, haurdunaldian eta erditzean, familia-plangintzan, ospitaleratzean eta psikoterapian, besteak beste.

Edozein eskakizuni moldatzeko nahian, IMQ-k konponbide malguak eskaintzen ditu enpresentzako aseguruetan: kolektibo handientzako aseguruak, konpainia bakoitzaren araberako askotariko aukeradunak edo enpresa txikientzat berariaz taxutu direnak.

Hitzarmen horri esker, FVEMeko enpresek, hala eskatzen badute, itxaronaldirik gabeko eta Euskadiko mediku-talde nagusienaren artean eta estatuko eta nazioarteko zentro entzutetsuen artean gogokoena aukeratzeko, zerbitzu-multzo hori eskuratu ahal izango dute. Halaber, Euskadiko klinika pribatu nagusiak eta zentro propioen sare nagusia jarriko ditu enpresen eskura IMQ-k.

Gaur egun, IMQ-k 1.000tik gora enpresa eta 354.000 asegurudunen konfiantza du.

Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioak (FVEM) hitzarmen hori eta horren norainokoa sustatuko ditu federazioko enpresen artean, hainbat komunikazio-modu eta euskarriren bitartez.