Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Bizkaia Open Future-ren bidez osasun profesionalak BBB-n trebatzeko abiarazitako IMQ Erronka irabazi du Ludus-ek

24.05.2019

Bizkaia Open Future-ren bidez osasun profesionalak BBB-n trebatzeko abiarazitako IMQ Erronka irabazi du Ludus-ek

Ludus-ek irabazi du IMQ Erronka. Erronka hori  IMQ-k Bizkaia Open Future-ren bitartez –Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak lurraldeko enpresen eraldaketa digitala sustatzeko martxan jarri dutena– abiarazi duen lehena da.

Ludus startup bizkaitarrak IMQrentzat (Euskadiko osasun-sektoreko liderra, Estatuko gailenetako bat) konponbide bat garatuko du profesionalak modurik errealistenean eta efizienteenean bihotz-biriketako bizkortze (BBB) tekniketan trebatzeko.

Proposamen horrek, BBB tekniketako trebakuntzaren alde praktikoan teknologia berriak aplikatzean jartzen du arreta, eta benetako egoeraren simulazio bisuala egiteko, trebatzaileak kontuan hartzen dituen adierazleak neurtzeko. Era berean, jarduera praktikoari buruzko datuak (maniobraren jarrera, masajearen maiztasuna, presioaren toki zehatza, …) lortzeko aukera barne hartzen du, eta datu horiek, ariketa praktikoa egiten den unean edo ondoren prestatzaileak ebaluatu ahal izango ditu, eta gaur egun prestakuntza-jardunbide horren bi oztopo nagusiak konpondu edo hobetu: jardunbidea panpinaren mende egon izana eta trebatzailea bertan egon behar izana.

Telefónica-ren Open Future plataforma orokorraren bitartez abiarazitako eta 34 ekintzaile, startup, ETE, teknologi zentro eta unibertsitate (Euskadiko 12, Estatuko 17 eta nazioarteko 5)  hautagai izan dituen erronkaren irabazle Ludus-ek, bere proiektuaren pilotu erreala egingo du, IMQ Zorrotzaurre Klinikak ordainduta, baita 15.000 euroko saria lortu eta Bizkaiko Foru Aldundiak ematen dituen laguntzak eskuratu ere, baldintzak betetzen baditu.

Ludus-i buruz

Lau ekintzailek eratu zuten Ludus, 2014an, eta, gaur egun, 20 langile ditu. Ludus teknologiak errealitate birtualeko simulagailuak eskaintzen ditu industriako eta larrialdietarako profesionalak prestatzeko, hainbat sektoretako lan-prozesuen optimizazioan murgiltze-ikaskuntza eta eraginkortasuna sustatzeko. Horien proposamenari esker, ingurune errealista eta murgiltze-inguruneak berregitea eta arrisku-egoerak modu seguruan trebatzea hobetu egiten dira. Horrela, arrisku-egoerak ingurune seguru batean simulatzea ahalbidetzen du Ludus-ek, ikaskuntza erraztu eta erabakiak hartzen laguntzearren.

IMQ, osasun-sektoreko talde liderra

IMQ enpresa-talde sendoa da, 84 urteko esperientzia ugaria baitu. Euskadiko osasun-sektore pribatuko konpainia liderra da, baita Estatuko nagusienetako bat ere.

Gaur egun, IMQ-k 365.000tik gora pertsonari eta 1.000tik gora enpresari ematen die osasun-estaldura Euskadin eta, halaber, IMQ Prevención-en bitartez, 138.575 langileri eta 5.457 enpresari ematen dizkie lan-arloko osasun-zerbitzuak.

Taldearen balioen artean, pazienteen gogobetetzea eta igurikimenak daude, eta haiei goi-mailako kalitate teknikoa eta zerbitzua, segurtasuna eta tratu pertsonalizatua eskaintzen dizkie, baita emaitzetara bideratutako orientazioa ere, eta etengabeko hobekuntza, efizientzia eta berrikuntza sustatzen ditu, arlo teknologikoan  nahiz antolamendu- eta asistentzia-arloetan.

Bizkaia Open Future-ri buruz

Bizkaia Open Future ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica-k sortu zuten, duela hiru urte, Bizkaiko industri sektoreari teknologikoki eraldatzen laguntzeko. Programa horren jasotzailea industria da, oro har, eta bertoko nahiz nazioarteko talentu ekintzaile berriaren eta lurraldeko industri enpresen arteko lotunea da.

Bizkaia Open Future abiarazi zenetik, Bizkaiko konpainia eta erakunde erreferenteren zortzi erronka abiarazi dira. Velatia, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESI, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Dibal, Ingeteam, Tecuni, Sidenor eta IMQ enpresa eta erakundeek 220 proposamen jaso zituzten Euskaditik, Estatuko gainerako lurraldeetatik eta munduko hainbat tokitatik.