Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Adimen osasunaren norbere zaintza, ezinbestekoa konfinamenduak eta ‘ohikotasun berria’ pairatzeko

22.07.2020

Adimen osasunaren norbere zaintza, ezinbestekoa konfinamenduak eta ‘ohikotasun berria’ pairatzeko

 

COVID-19aren pandemiak “pertsonen oreka funtzional eta emozionalari eragin die, globalki. Izan ere, mundu guztiko milaka pertsonek egiaztatu dute beren ohiturak, egitasmoak eta nahiak bertan behera utzi direla. Gainera, batzuetan, hauek ere gertatu ohi dira: pentsamendu ezkorrak, beldurrak, inhibizioak, pertsona batzuk bere baitan ixten dira, pertsonen arteko harremanak desagertu edo hoztu egiten dira, koronabirus berriak kutsatuko duelako beldur latentea dago eta, oro har, barneko lasaitsuna galdu egiten da”, adierazi du IMQ-ko psikiatra Jerónimo Melchor García San Corneliok.

Datorren uztailaren 24an Norbere Zaintzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu osoan. Efemeride hori datekin jolasten da (7/24, 24 ordu/7 egun), ahal duen neurrian, nork bere osasuna zaindu behar duela modu globalean gogorarazteko. Aurten, aukeratutako gaia COVID-19aren kutsatzea prebenitzeko osasun fisikoaren zaintza da, baina, zer gertatzen da pandemian guztiz ahaztu den adimen-osasunarekin?

 “Pandemiak etengabeko arretako egoera agertarazi du, eta horrek neke emozional handia dakar, batzuetan, antsietatea, beldurrak, errua eta suminkortasuna ere", nabarmendu du IMQ-ko adituak.Egoerahori "deserosoa eta jasanzaila" da pertsona batzuentzat, eta, ondorioz, horrek "kopla-burukoak bilatzera eta krispaziora eraman dezake, ingurune sozial, laboral eta mediatiko asaldatua, aitzinamendu antsietate-egoera eta hiperzaintza eragin dezakeena”.

Psikiatriako espezialistak horretarako formula magikorik ez dagoela gogorarazi du eta axioma unibertsal bat ahotara ekarri du, “mens sana in corpore sano…”, eta horri “… et societas justa” amaierako argibidea gehitu dio, osasun kontzeptua, Osasunaren Mundu Erakundeak berak ezarri duenez, “maila fisiko, psikiko eta emozionalean ongizate osoa izateaz” ari baita. Hortaz, birusa etengabe berragertzen denean konfinamendu-aldietan eta ‘ohikotasun berrian’ egoera mental osasuntsua izateko gakoak, aski ezagunak diren printzipioetan oinarritzen dira: “elikadura osasungarria, askotarikoa, orekatua eta neurrizkoa izatea; gauez atseden hartzeko behar diren orduak zaintzen saiatzea, berandu oheratu gabe; jarduera fisikoa erregulartasunez egitea, nork bere adinaren eta ezaugarrien arabera, paseatzera irteteko balio terapeutikoari eutsiz; eta sozializazioa ez baztertzea, betiere behar den erantzukizunaz, baina gure pertsona maiteekiko eta harremanetan egon ohi garen eta lañotasun zintzoa dugun beste pertsona batzuekiko harremana alde batera utzi gabe”.

Aholkuak

Saihestu informazioaz asetzea. Komeni da buruari atseden hartzen uztea, hots, egunez egun gehiegizko informaziorik ez jasotzea. Onuragarria da selektiboa izatea eta fidagarritasun egiaztatutako iturri ofizialetara eta ganorazko komunikabideetara jotzea.

Telelana. Errespetatu ordutegiak eta errutinak, ez zabartu, zaindu jantziera, lan-eremuaren ordena, gorputzaren higienea, laneko helburuak eta atsedenaldiak. Era berean, saihestu gehigizko lan fisikoa eta laneko estresa eta ez egon denbora gehiegi pantaila digitalen aurrean.

Bikotekideen arteko harremanak. Banatu zuzen etxeko lanak, seme-alabak zaintzearekin zerikusia dutenak barne. Eman denbora bikotekidearekin mintzatzen, horren familiaz, lanaz, lagunez, pandemiari buruz dituen sentimenduez eta abarrez interesa agertzen.

Gizarte-harremanak. Gizakia animalia soziala da eta bere hurkoekin harremanak izan behar ditu. Distantzia sozialak kontaktu fisikoa errazten ez badu, badago hainbat modu pertsona maiteengandik hurbil sentitzeko. Teknologia berriek komunikatzeko aukera berriak ematen dizkigute, batez ere, urrutien dauden pertsona maiteekin. Komunikazio emozionala eduki daiteke urrundik.

Norberari denbora eskaintzea. Bakarrik, konfinatuta edo bakartuta egotea ez da beti ‘norberarekin egotearen’ sinonimo. Baloratu norberaren emozioak eta sentimenduak eta aztertu nolakoak diren egoera eta estimulu jakin batzuen aurrean garatzen ditugun erreakzioak. Identifikatu norberaren beldurrak eta ikertu horien kausak eta ondorioak. Geldiarazi pertsona batzuen hiperaktibitatea eta arreta-defizita. Gainera, entzuten eta partekatzen jakitea eta inposatzaileak ez izatea positiboa da.

Gozatu aisialdi osasungarriaz eta bultzatu sormena eta ikaskuntza. Hainbat jarduera, hala nola, irakurketa, musika, pintura, elkarrizketa atsegin bat, kirol motibatzaile bat  egitea edo leku hurbil eta berezi batean turismo egitea erregulartasunez egin daitezkeen jarduerak dira eta pertsona askori atsegin egiten diote. Bestalde, konfinamendu-aldi bat edo kalera gutxiagotan irtetea une egokia izan daitezke beti nahi izan dugun baina astirik ez izategatik inoiz ekin ezin izan diogun edo ekin nahi izan diogun ikaskuntza hasteko. Agian orain da une egokia.

Erresilientzia. Azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, gizakiak hondamendiak edo ezbeharrak gainditzeko duen gaitasuna positiboki baloratu behar dugu.