Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoak lankidetza hitzarmena sinatu du IMQrekin

08.10.2018

Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoak lankidetza hitzarmena sinatu du IMQrekin

Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoaren Donostiako egoitza izan da IMQ eta Elkargoaren arteko lankidetza hitzarmenaren sinaduraren lekuko. Hitzarmen horren bitartez, Gipuzkoako artekariengandik gertuago egongo da IMQ, eta bere irudia agerian egongo da Elkargoaren webgunean. Modu horretan lortuko da artekariek IMQ behar bezala identifikatzea eta gogoan izatea Euskadin buru den aseguratzaile gisa. Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoa bertako presidenteak, Iñaki Duranek, eta bicepresidenteak, Javier Cartónek, ordezkatu dute, eta Javier Aguirregabiria, IMQko zuzendariondoko nagusia, IMQren izenean aritu da. IMQren Gipuzkoako ordezkaritzako arduradun Urko Odriozola ere izan da bertan.

IMQk artekarientzat antolatu duen lehen formazio-saioa Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoko ekitaldi-aretoan izango da 2018ko azaroaren 29an, eta urriaren 1ean indarrean jarri berri den Aseguruak Banatzeari buruzko Zuzentarau berria izango du hizpide.

Gaur egun, 1.000 enpresak eta 354.000 aseguratuk baino gehiagok jarri dute bere konfiantza IMQrengan.

Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoak, bere aldetik, Gipuzkoako artekari elkargokide guztien gidari, tutore, defendatzaile eta ordezkari izateko helburu argia dauka, eta 170 kide baino gehiago dauka une honetan. Elkargoak bere kideak babesten ditu, eta aseguru artekaritzaren jardunean laguntzen die, aseguratuen interesen alde.