Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Bizkaiko Medikuen Elkargoak Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ) erakundeari eman dio Osasunarekiko Konpromisoaren VII. saria

09.02.2018

Bizkaiko Medikuen Elkargoak Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ) erakundeari eman dio Osasunarekiko Konpromisoaren VII. saria

Sari horren eskutik, Bizkaiko Medikuen Elkargoak IMQren lan garrantzitsua azpimarratu du. Izan ere, Estatuko lehenengo osasun-sistema pribatua sortu zuen, Gizarte Segurantza ere eratu aurretik.

 Bizkaiko Medikuen Elkargoko presidenteak adierazi duenez, medikuntza pribatuko erreferentziako erakundea da IMQ, eta horren medikuntza-profesionalen taldean Bizkaiko Medikuen Elkargoko kideen ehuneko handia dago.

IMQ Taldeak, 83 urteko historian, Euskadiko osasun-sektore pribatuko liderra izatera iritsi da: 354.000 bezero baino gehiago ditu Euskadin, baita 1.700etik gora profesionalek osaturiko talde medikoa ere.

Elkargoaren urteko ospakizunaren eremuan (Bilboko Euskalduna Jauregian izan zen ekitaldia, 200 gonbidatu inguru eta Bilboko alkate Juan Mari Aburto, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darpón eta Bizkaiko Medikuen Elkargoko presidente Cosme Naveda bertaratu zirela), Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ) erakundeari eman zaio Bizkaiko Medikuen Elkargoaren Osasunarekiko Konpromisoaren VII. Saria. IMQ-ko presidente Pedro Ensunza doktoreak jaso duen sari horren bidez, Bizkaiko medikuek medikuntza pribatua, elementu osagarri eta beharrezko gisa, agerian jarri izan nahi dute eta horren garrantzia azpimarratu, kasu honetan, 1934. urtean eratu zenetik, euskal osasun pribatuko liderra den taldeak kudeatzeko eta bikaintasuna bilatzeko egiten duen lan bikaina.

Bizkaiko Medikuen Elkargoko presidente Cosme Navedak adierazi zuenez, Elkargoak atsegin handiz eman dio aintzatespena Bizkaian nahiz Estatuan osasun-sistema pribatua sortzen aitzindaria izan den erakundeari. Medikuntza pribatuko erreferentziako erakundea da IMQ, eta horren medikuntza-profesionalen taldean Bizkaiko Medikuen Elkargoko kideen ehuneko handia dago. “Hain zuzen ere IMQ Bizkaiko eta Euskadiko gizartean hain errotuta dagoelako onartu da naturaltasunez osasun pribatuko eredua gure Lurralde Historikoan”, esan zuen Cosme Navedak. “Bizkaiko Medikuen Elkargoa eredu publikoa eta pribatua batera egotearen alde dago, gure ustez, elkarren osagarri direlako”.

IMQ-ko presidenteak “bene-benetan” eskertu zion Bizkaiko Medikuen Elkargoari sari “kutuna”, objetiboki berekin dakarrenagatik ez ezik, “batez ere, garenarekin, egiten dugunarekin eta sentitzen garenarekin hain lotuta dagoen erakunde eta talde batetik etortzeagatik ere”.

Ensunza doktoreak mintzaldian hauxe gogorarazi zuen: “profesional bizkaitarren talde batek 1934an agertu zuen konpromisoa, Gizarte Segurantza ere ez zegoenean, familia behartsuei osasun-arreta emateko, Espainiako lehenengo Igualatorio Médicoa sortu zuenean”.

“Gure medikuek pertsona, osasun eta euskal gizartearekin duten konpromisorako bokazio berberak jarraitzen du izaten, gaur egun lehen bezala, gure konpainiaren eragilea, definitzen gaituena, bereizten gaituena, eta oso harro gaude bereizgarri horiekin”, adierazi zuen IMQ-ko arduradunak.

Erakundeak eta osasun-sektoreak etorkizunean izango dituzten erronkez aritu zen hitzaldian Ensunza doktorea, hala nola, prebentzioaren eta bizi-aztura osasungarrien garrantziaz, zahartzeak eta kronikotasunak osasun-arretan duten inpaktuaz, digitalizazioaz –pazienteari balio erantsi handiago emateko tresna gisa– eta kalitate eta segurtasun-mailarik handienei eusteaz. “Apustu sendo bereizgarria, batez ere, azkena, IMQ munduan erreferentzia bezala kokatu duena, hainbat egiaztapen lortu baititu, esaterako, Joint Commission edo DIAS”.

Erronka guztien gainetik, IMQ-ko presidenteak  ideia hau azpimarratu zuen: “mediku eta pazientearen arteko ohiko harremana, medikuntzaren izateko arrazoia dena, zaindu eta hobetzeko beharra. Harreman estua, bihozbera eta emozionala, profesional eta espezializatutik haratago doana”.

Era berean, IMQ-ko presidenteak hau adierazi zuen: “gure helburu estrategikoen artean, osasun-arretaren humanizazioa eta pertsonalizazioa, gure profesionalen prestakuntza egokia edo sortzen ari diren aurrerapen teknologiko eta terapeutikoak etengabe sartzea eta berrikuntza eta etengabeko hobekuntza daude, besteak beste”.

IMQ erakundeaz

Euskadiko osasun-arreta pribatuko lidergoa du IMQ-k, izan ere, euskal merkatuaren % 74 dagokio eta 354.000 bezero baino gehiago ditu, baita osasun-sarerik hedatuena eta 1.700etik gorako profesional-taldea ere (SegurCaixa Adeslas erakundearekin duen itunari esker Estatu guztian dituen 40.000 profesional gehitzen zaizkie haiei). 60 sozietate inguruk osatzen dute Taldea, sanitarioek, soziosanitarioek, prebentziokoek eta ongizatekoek. Urteko fakturazioa 468 milioi eurotik gorakoa da, horren jarduerak 40 milioi euro sortzen ditu zergetan eta, horri esker, osasun publikoak urtean 223 milioi euro aurrezten ditu. Euskadiko osasun-zentro pribaturik handiena dauka: IMQ Zorrotzaurre Klinika. Eta 2.000tik gora lagunei ematen die zuzeneko enplegua.

Lehenago saria lortu dutenak

Bizkaiko Medikuen Elkargoak Osasunarekiko Konpromisoaren Saria hauei eman zien aurreko sei edizioetan: Anna Ferrer, Vicente Ferrer Fundazioko presidentea; Espainiako Osasun Publikoaren aldeko Mugimendua (“Marea Blanca” osatzen duten hainbat erakunde); Bizkaiko mediku lankide boluntarioak; pazienteen elkarteak; Bizkaiko organo-emaileak eta beren senideak, eta 2017ko edizioan, Rafael Matesanz Acedos doktorea, Transplanteen Erakunde Nazionalaren sortzailea eta lehenengo zuzendaria.