Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Emakundek eta IMQ-k genero indarkeriarekiko sentikortzen dituzte pazienteak, ikasleak eta herritarrak

25.11.2019

Emakundek eta IMQ-k genero indarkeriarekiko sentikortzen dituzte pazienteak, ikasleak eta herritarrak

 

Azaroaren 25ean Emakumeen aurkako Indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak eta IMQ-ko Zorrotzaurre eta Virgen Blanca klinikek, horrekiko sentikortzeko eguna antolatu dute. Jardunaldi hori, Eusko Jaurlaritzako erakundeak IMQ Zorrotzaurreko klinikaren kanpoandean (Olaeta balleten kalea 4) kokatu duen informazio-autobusean garatu da, 16.30etik aurrera.

Sarrera librea eta doan izan da herritar guztientzat. Era berean, sentsibilizazio-mintzaldiak eman zaizkie autobusera bertaratu diren ikasleei, eta Bertha Gaztelumendik zuzendutako Volar filmaren bideoa erreproduzitu da. Film horretan, genero-indarkeria jasan duten bederatzi emakumek beraiek kontatzen dituzte beren esperientziak eta bizi-ibilbidea. Era berean, autobusera klinikako pazienteak eta hainbat herritar gerturatu dira, eta osasun-zentroko profesional batzuek eman diete arreta, baita IMQ-ko kliniketako Berdintasun agente Daniel Solerek ere.

Berdintasun agenteak azaldu duenez, “Emakunderen autobusaren ateak zabaltzeko eguna IMQ-ko kliniketako Berdintasun Batzordeak taxutu dituen hainbat ekimenen amaiera izan da. Hortaz, poster bat egin da, IMQ kliniketan profesionalei, erabiltzaileei eta senideei egun horren berri emateko eta horrekiko sentikortzeko, baita emakumeen eta gizonen artean benetako berdintasuna lortzeko lan egiteak duen garrantzia ezagutarazteko ere”.

Lehenengo jarduera hori ikustarazteko, informazio-kartel batzuk jarri ziren IMQ Zorrotzaurre eta IMQ Virgen Blanca kliniketan, euskal aseguratzailearen Canal Mujer web-orriaren eta emakumeek IMQ kliniketan eskura dituzten baliabideen (esaterako, erditze planak eta pelbis-zoruaren kontsultak) berri emateko. “Jarduera horren bidez, osasun-arloko errealitatearekiko sentikortu eta hori ageriko egin nahi dugu, eta emakumeak ahaldundu beren osasunaren gaineko erabakiak har ditzaten”.

Kartel horiek IMQ kliniketako sarbide nagusietan jarri dira, hala nola, ospitaleratze-guneetan, larrialdi orokor eta pediatrikoetan eta kanpo-kontsultetan.

Halaber, Berdintasun Batzordeak informazio- eta sentsibilizazio-bilera batzuk egin ditu profesionalekin ekimen horiek aurketu eta laguntza eta inplikazioa eskatzeko.

IMQ Prevención-en sexu-jazarpenaren neurgailua

Lan-arloan emakumeen kontrako jazarpenari aurre egiteko, IMQ Prevención-ek sexu-jazarpenaren neurgailu erraza eta berria garatu du, eta hori bezero enpresa guztien eta Euskadiko eta Nafarroako 22 lantokietako 305 langileen artean zabaldu du. Sexu-jazarpenaren “neurgailua” doan dago eskuragarri Interneten, euskaraz nahiz gaztelaniaz, esteka honetan: https://www.imqprevencion.es/sala-de-prensa/internacional-contra-violencia-mujeres/.

Berdintasunerako 2019ko Gunea

Emakundek “Berdintasunerako Gunea” izeneko topaketa antolatzen du urtero, hainbat ekimenen topaleku izan dadin, erakunde publikoek eta pribatuek gizon eta emakumeen berdintasuna lortzeko. Berdintasunerako Gunea 2004 urteaz geroztik antolatzen da.

IMQ kliniken Berdintasun Batzordeak Emakunderen 2019ko “Berdintasunerako Gunea” izenekoari hasiera emateko jardunaldian parte hartu zuen, eta ekimen horretarako bideo bat prestatu zen, Zorrotzaurre eta Virgen Blanca IMQ kliniken jarduerak genero-ikuspegi batetik azaltzeko. Bideo hori Emakunderen YouTube kanalean eta horren sare sozialen profiletan argitaratu da, eta esteka honetan dago ikusgai: https://www.youtube.com/watch?v=QhAQhxVdeFk. Era berean, IMQ kliniketan lantaldeak antolatu ziren Guneak garatzen dituen jarduerak egiteko.

2019ko Gunearen ikurritza ‘Erabakitzen dudana izango naiz’ da, eta Emakundekoek adierazi dutenez, Guneak anitza eta zabala izan nahi du eta genero mugarik gabe  etorkizuna aukeratzeko eskubidean arreta jartzen du, modu aske batean eta berdintasunean, eta emakumeen eta nesken ahalduntzea indartzeko balio du. Gunean erakunde publikoek nahiz pribatuek parte hartzen dute, eta hori urriaren 9tik abenduaren 13ra bitartean izango da.

IMQ-ko emakumeak

IMQ-ko langileen % 75 (1.729 pertsona) dira emakumeak, erakundeak sortzen duen zuzeneko enplegu guztiaren artean (2.299 pertsona). Euskal aseguratzailearen klinikak, duela hainbat urtez geroztik, hainbat ekimen garatzen ari dira erakundearen Berdintasun Planaren arabera. Plan horren helburu nagusia da emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasuna osoa izan dadila urratsak ematea eta, aldi berean, desberdintasun-egoerak ekiditea, enpresan sartzean nahiz ordainsarietan, sustapenean eta prestakuntzan. Izan ere, hiru urteko (2017-2020) plana du, eta Berdintasun Batzordea arduratzen da horren ekintza eta adierazleen jarraipena egiteaz.