Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQk Mujer Kanala jarri du abian, emakumeen osasunean espezializatutako lehenengo gune digitala sektorean

07.03.2019

IMQk Mujer Kanala jarri du abian, emakumeen osasunean espezializatutako lehenengo gune digitala sektorean

Martxoaren 8ko oroimen-ekitaldiei osasunaren arlotik ekarpen berezia egiteko asmoarekin, IMQ taldeak gune digital berria jarri du abian, Mujer kanala, emakumeen osasunaren babesa eta zaintza ardatz izango duena.

Modu horretan azpimarratu nahi du IMQk genero-ikuspegiak osasunaren-arloan ere duen garrantzia, egiaztatuta baitago arlo horretan zehatzago landu beharreko berezitasunak dituztela emakumeek. Horretaz gain, agerian jarri nahi du saihestu egin behar dela emakumeek euren osasunaren gaineko ardura galtzea, egoera hori uste baino ohikoagoa baita, emakume askok gaur egun izaten duten eginbehar gainkarga dela medio. Horren froga da euskal emakumeen kontsulten arrazoi ohikoenak antsietatea, lorik eza, nekea eta ahuldadearen ondoriozko gaixotasunak direla, gripearekin lotutako prozesuekin batera.

Marta Verde medikuak, psikiatra eta IMQ Amsaren Emakumearen Unitatearen arduraduna, azaldu digunez, emakumeen kolektiboaren osasun mentalaren arazo espezifikoen artean, haurren jaiotzaren inguruko garaiarekin lotutakoak ere badira (haurdunaldia, erditzea eta erditu osteko garaia), haurdunaldiaren aurreko zailtasunak eta haurdunaldi galerak barne direlarik. Azpimarratu duenez: “bost emakumetik batek gogo-aldartearekin edo antsietatearekin lotutako nahasmenduren bat izaten du haurdunaldian edo amatasun garaian, eta gehienei ez zaie diagnosirikk egiten eta ez dute behar duten laguntza jasotzen”.

Izan ere, dena ondo dagoela iruditu arren, minik ez egon arren eta emakumeek familiaren osasuna eurenaren aurretik behar baino sarriago jartzen duten arren, osasun arreta beharrezkoa da kalitate oneko bizitza luzea izateko, aldizkako azterketa prebentiboak eginez eta edozein zalantzaren aurrean mediku espezialistengana joz.

Mujer kanala aseguratzaile batek Espainian duen era honetako lehenengo plataforma izango da eta emakumeentzat pentsatutako gai eta zerbitzu aukera zabala eskainiko du: patologia arruntenei buruzko azterketak, adin-tarte bakoitzean egin beharreko azterketa prebentiboak eta proba diagnostikoak, nutrizioari, edertasunari, estetikari, osasun mentalari, kirolari eta ongizateari buruzko aholkuak, termino medikoen hiztegia...

IMQren Muker kanal berria gizarte osoari irekita egongo da, eta IMQren mediku taldeko 1.700etik gora espezialisten sinadura eta ezagutzaren bermea izango duten aholku eta gomendioez elikatuko da. Eduki horiek guztiak etengabe zabalduz eta osatuz joango dira, eta multimedia informazioa eta lineako 3D nabigazioa ere erabiltzeko aukera emango du, e-osasunaren arloko abangoardiako tendentziekin. Gainera, laster app bat izango du ere mugikorrean hobeto ikusi ahal izateko. Kanala interesa duen pertsona ororen esku dago hemen:  https://canalmujer.imq.es/

Kontuan izanda zibernauten % 74,4k Internet erabiltzen duela osasunari buruzko kontsultak egiteko, kontsulta gehienak emakumeek egiten dituztela (kopuru osoaren % 63,4), eta ingurune horretan aurki daitekeen informazioa ez dela beti behar bezain zehatza izaten, “ezinbestekoa zen honen moduko ekimen bat abian jartzea, informazio kontrastatua, fidagarria eta sinesgarria eskaintzeko”, IMQko arduradunen esanetan.

Beste alde batetik, IMQk konpainia gisa bere bezeroentzat esklusiban abian jarri dituen aurrerapen digitalak biltzen ditu Mujer kanalak, eta aurretik ere bazituen osasunari buruzko beste bi guneekin bat egiten du (Salud kanala eta Gaztea kanala).

Adinaren araberako zainketa

Kontuan izanda emakumearen bizitzaren garai bakoitzean kontrolatu beharreko arrisku zehatzak egoten direla, Mujer kanalak aukera ematen du kontsultatu nahi den gorputz atalean klik egiteko. Orduan, tresnak izan daitekeen gaitzari buruzko azalpen laburra eskainiko du eta prebenitzeko aholkuak emango ditu. Hori guztia adinaren arabera.

IMQko mediku espezialisten hitzetan: “emakumea lanez gainezka egonda ere, gutxienez bisita bat urtean egin behar zaio familia-medikuntzako espezialistari, eta beste bat ginekologiako espezialistari. Haiek aginduko dituzte proba osagarriak, beharrezkoak izanez gero”.

 

BERDINTASUNAREN ALDEKO ELKARRETARATZEAK

Beste alde batetik, eta berdintasunaren aldeko jarrera adierazteko eta urteurrena gogoratzeko asmoz - plantillaren % 76 emakumezkoa den konpainia batean, berdintasunerako zein lana eta familia uztartzeko planak, zuzendaritza batzorde parekidea eta hizkera ez-sexista erabiltzeko gida dituena -, IMQk 5 minutuko elkarretaratzeak egiteko deia egin du bere lantoki guztietan, bihar, hilak 8, goizeko 12:00ak eta 12:05 bitartean.