Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Gernu ihesa dutenen erdia ez da espezialistarengana joaten

20.09.2021

Gernu ihesa dutenen erdia ez da espezialistarengana joaten

 

Kontinente guztian Urologia Astea, Europako Urologia Elkarteak antolaturikoa, abiarazteak, gernu-ihesak duen garrantzia jakitera emango du aurten. IMQ Zorrotzaurre Klinikako Urología Clínica Bilbaoko espezialista Ander Astobieta eta José Gregorio Pereira sendagileek adierazi dutenez, ohiko arazoa da, bainakonponbidea du garaiz eta egoki tratatzen bada. Izan ere, horren prebalentzia handia da: 35 urtetikgorako lau emakumeren artean batek eta 40 urtetik gorako lau gizonen artean batek du gernu-ihesa.Haatik, horien artean erdiak ez du ez kontsultatzen ez laguntzarik bilatzen.

Maskuriaren kontrola galtzea zehazten du gernu-ihesa. Oso hedatua dago arazo hori, eta askotan, adinarekin eta sexuarekin dago lotuta. Zahartu ahala, maskuriaren eta uretraren muskuluek indarra galtzen dute. Emakumeek, gainera, hori izateko probabilitate gehiago dute, haurdunaldi, erditze, menopausia eta emakumezkoen anatomia direla kausa. Dena den, guruin prostatikoan arazoak dituzten gizonek premiazko eta gainezkatze gernu-ihesa izateko arrisku handiagoa dute.

IMQ Zorrotzaurre Klinikako Urología Clínica Bilbaoko arduradun Ander Astobieta doktoreak azpimarratu duenez, «oso ohikoa da patologia hori, eta pazientearen bizi-kalitateari eragiten dio, ondorio fisikoak ez ezik, emozionakak eta sozialak ere dakartzalako. Horrela bada ere, tratamendu ugari egon arren, ezkutuko arazoa da eta, lotsagatik, normalizatu eta onartzea erabakitzen da, espezialistarengana jo eta konponbidea bilatu beharrean».

Gernu-ihes edo inkontinentzia-motak

Hainbat inkontientzia-mota daude, eta ohikoak premiazkoa (edo hiperaktiboa), esfortzuko inkontinentzia eta mistoa dira.

Lehenengo kasuan, premiazkoan, pixa egiteko premia bat-batekoa eta bizia da, eta, ondoren, pixa nahi gabe galtzen da. Afekzio txikiagoa izan dezake kausa, hala nola infekzio bat, adibidez, edo nahasmendu larriagoa, esaterako, nahasmendu neurologikoa edo diabetesa. Arazo hori tratamendu farmakologikoarekin, estimulazioarekin eta errehabilitazioarekin konpon daiteke, baita maskurian botoxa aplikatuta ere.

Esfortzuko inkontientzian gernua nahi gabe kanporatzen da maskuriaren presioa areagotzen duten hainbat ekintza egitean, esate baterako, eztul edo doministiku egitean, barre egitean, ariketa fisikoa egitean edo objektu pisutsuren bat altxatzean.

IMQ Zorrotzaurre Klinikako Urología Clínica Bilbaoko espezialistek zehaztu dutenez, tratamendu kirurgikoa aukerarik egokiena ohi da, aldez aurretik arazoa  zoru pelbikoa errehabilitatzen konpontzen saiatzen bada ere.

José Gregorio Pereira sendagileak, Urología Clínica Bilbaoko espezialistak, adierazi duenez, «maskuria aztertu behar da, zein motatako inkontinentzia den jakiteko eta tratamendurik egokiena emateko. Inkontinentzia-motaren arabera, errehabilitazio-ariketekin, botikekin edota kirurgiarekin tratatu daiteke, eta tratamendurik ohikoena sare bat jartzea da. Lan-metodologiarik onena, zalantzarik gabe, jakintza-alor anitzeko talde bat da, gai dena paziente bakoitzaren tratamendua pertsonalizatzeko eta teknikak konbinatzeko, baldin eta egoerak hala behar izanez gero».

Edozelan ere, garrantzi handia du urologoaren bisita arazoa oso aurreratuta dagoenerako ez uzteak, emaitza, neurri handi batean, pazienteren ehunen narriaduraren araberakoa baita.

Prebentzioa

Gernu-ihesa ezin da beti prebenitu. Hala ere, arriskua txikiagotzeko, baliagarria izan daiteke pisu osasungarria izatea; zoru pelbikoa indartzeko ariketak egitea; maskuria narritatzen duen elikagairik –kafeina, alkohola, elikagai garratzak– ez hartzea; zuntz gehiago hartzea, idorreria prebenitzeko; edo erretzeari uztea.

Astobieta eta Pereira sendagileek prebentzio-metodo hauek aipatu dituzte: «pilatesa eta hipopresiboak; eta erditzeari euskarri ona ematea ere. Ariketa eta errehabilitazioa eginez lortzen den zoru pelbikoaren tonua, oso lagungarria da kirurgia aurretik, eta kirurgia saihesten eta emaitzen iraupena luzatzen lagun dezake».

Gernu-ihesa izateko probabilitatea areagotu ditzaketen arrisku-faktoreei dagokienez, haurdunaldia eta erditzea aipa daitezke, zahartze-prozesu bera, emakumeen menopausia, aurretiazko prostatako kirurgiak edo prostatako hiperplasia onberaren kirurgiak, tratatu gabeko prostatako minbizia, eta gernu-bideetako tumoreen edo gernu-harrien ondoriozko buxadura.

Halaber, nahasmendu neurologikoak ere hartu behar dira kontuan, hala nola esklerosi anizkoitza, Parkinson-en gaixotasuna, garuneko hodietako istripuak edo garuneko tumorea, gehiegizko pisua (maskuriaren eta horren inguruko muskuluen gaineko presioa areagotzen da), tabakoa, familiako aurrekariak eta gaixotasun batzuk, esaterako, diabetesa.

IMQ Zorrotzaurre Klinikak, UrologyWeek 2021 astearekin bat

IMQ Zorrotzaurre Klinikak Europan UrologyWeek 2021 Astearen eskutik kontzientziatu eta sentsibilizatzeko kanpainarekin bat egitea erabaki du. Hortaz, Klinikako hainbat eremutan —Ospitalizazioa, Kontsultak, Urologia— poster batzuk jarri ditu, euskaraz eta gaztelaniaz, herritar guztiei, gazteei, adinekoei eta emakumeei dagozkien gernu-ihesari buruzko argibideekin.