Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k hitza emango die pandemiak eragindako emozioei “Kutsa zaitez” izeneko istorioen bankuaren eskutik

07.04.2021

IMQ-k hitza emango die pandemiak eragindako emozioei “Kutsa zaitez” izeneko istorioen bankuaren eskutik

 

Pandemiaren gaineko esperientzia arrasto sakon eta ezabaezina uzten ari da pertsona askorengan. Ziurgabetasuna, beldurra, mina, asperdura, hobetzeko grina eta erresilientzia nahasi egiten dira gutariko bakoitzak bere bizkarrean daramatzan bizi, pairatu eta negar egindako istorio ugarietan.

Horretaz jabetuta eta Osasunaren Mundu Eguna dela baliatuz, IMQ-k (Igualatorio Médico Quirúrgico) ekimen bat jarri du abian gaur, helburu honekin: “gure barrutik mina eta iluntasuna ateratzen, onuragarria dena berreskuratzen eta geure buruarengandik eta besteengandik irakasten eta ikasten laguntzea, esperientzia ahaltsu eta inspiratzaileei hitza emateko, bizi izaten ari garen hain testuinguru gogorretan balio bikoitza baitute. Norberaren istorio eta bizipen partekatuak, egoera gainditzen lagunduko digutenak, kutsatze onuragarria ekarriko dutenak, urrun bagaude ere elkarrengandik hurbilduko gaituztenak eta pertsonak eta haien sentimenduak erdigunean jarriko dituztenak”.

“Duela urtebete inguru, etxean konfinatuta geunden, eta egoera horrek, inoiz ez bezala, osasuna gure lehentasun handi eta ia bakarra bihurtu zuen mundu mailan, eta sentimendu-zaparrada erraz eta berehala agertzen zitzaigun, kutsatzeko beldurra zela eta, aske utzi ezin genituenak. Harrezkero, egun oro izan da osasunaren eguna. Norbera eta gainerakoak zaintzeko egunak, guztiok gaixotasunaren aurka borrokatzekoak, ahalegindu, eutsi eta solidario izatekoak, laster konponbidea aurkituko zelakoan. Egun haiek guztiok markatu gintuzten, eta bizi-eragin sakona eta emozionala utzi zuten gurengan, eta hori sendatu ahal izateko, bizi izandakoa kontatu beharra dago”.

IMQ-k sendatzeko prozesu horri lagundu nahi izan dio, eta “istorioen banku” partekatua sortu du, hots, www.kutsazaitez.eus espazioa, “lekuko izan dadila, adierazpenak jaso ditzala eta elkargune bihur dadila, gauza onez, hala nola itxaropenez eta ilusioz “kutsatzeko”. Gehitzen, indarberritzen eta hurbiltzen duen tokia, gizaki guztiok dugun zerarik gizartiarrenean, hots, sentimenduetan, elkartzen gaituena”.

“Pandemia ofizial egin eta urtebetera, emozioak aintzat hartzeko unea da jada, sendatu egiten dituzten uneak berreskuratzekoa, hain zuzen, istorio onak kontatzeko terapiaren bidez, zeren eta, berotasuna, hurbiltasuna, gizakiok bakarrik elkarri eman diezaiokegun maitasuna baitira bultzagarririk handiena, sendagairik onena, uneak eskatzen duen beste txerto handia”.

Helburu hori gauzatzeko, www.kutsazaitez.eus webgunea eta horretan jasoko diren istorioak ez ezik, beste ekimen batzuk ere abiaraziko dira urtean zehar, “kutsatze-puntuen” sarea sortzeko, “zeinean positibo izatea onuragarria izango den eta emozioek hunkituko duten”.

Espazio horren lehen ikus-entzunezko piezak “Kutsa zaitez” sortu izanaren berri ematen du, hau da, ekimenaren asmoa du hizpide, eta istorio indartsu baten eskutik abiarazten da: Leire COVID-19aren diagnostiko positibo batekin erdi zen lehen epidemia-olatuaren hasieran; egoera berri bati aurre egin behar izan zion Leirek, galderez eta ziurgabetasunez beterik. Egoera hark ez zuen utzi amaren eta haurtxoaren arteko besarkada ere. Konfinamenduan, beraz, amatasunari aurre egiteko modu berria aurkitu zuen, familian eta komunitatean bildurik, eta zoritxarrari aurre eginez, ongietorria egin zion bizi berri bati.