Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k aseguruak gizarteari eta ekonomiari egiten dion ekarpena aldarrikatzen du

11.05.2023

IMQ-k aseguruak gizarteari eta ekonomiari egiten dion ekarpena aldarrikatzen du
  • IMQ-k 670 milioi euroko ekarpena egiten dio Euskadiko barne-produktu gordinari; halaber, euskal osasun-sistema publikoari eusten laguntzen du, ematen dion prestazioari esker, urtean 250 milioi euro baino gehiago aurrezten baitio hari.

Aseguru-sektoreak datorren igandean, maiatzaren 14an, Aseguruaren Munduko Egunaren oroitzapena egingo du. Izan ere, 1946ko maitzaren 14an, New Yorken, izandako Aseguruen Lehenengo Biltzar Hemisferikoa –gaur egun, Aseguru Enpresen Federazio Interamerikarra (FIDES) izenez ezagutzen dena– ez ezik, Estatuan 1908ko maiatzaren 14an lehen Aseguru Legea aldarrikatu izana ere gogora ekarri nahi du egun horretan.

Egun  hori baino lehen, hain zuzen, gaur, IMQ-k bere 89. urtebetetzea ere ospatuko du.1934ko maiatzaren 11z geroztik, Bizkaiko mediku batzuen ekimenez, Asociación del Igualatorio Quirúrgico y de Especialidades elkartea, egungo IMQren hasiera, sortu zenetik ibilitako urteak.

Oro har aseguru-sektoreak eta, bereziki osasun-sektoreak arazoak konpontzeko, arriskuak kudeatzeko eta pertsonak babesteko helburuz elkartearen euskarri estrategiko gisa arrastoa utzi dute denboraldi horretan, gizartean nahiz ekonomian. Izan ere, sektore hori gabe, gainerako sektoreen jarduera geldituko litzateke, erakutsi baitu, halaber, jasangarritasunarekin gero eta konpromiso sendoagoa duela, bai gizarte- eta ingurumen-arloetan bai gobernaketa onean.

Datuak dira haren garrantziaren erakusgarri. Oro har, aseguru-sektoreak 64.673 milioi euro sortu zituen primetan, 2022an, Espainian; 40.240 milioi euro, bizi-aseguruak ez direnetan, eta 24.433 milioi, bizi-aseguruetan, 53.000 pertsona baino gehiagori lana emanez. Osasun-aseguruetako primak 10.543 milioi eurokoak izan ziren, eta 12 milioi pertsonari eman zieten estaldura eta asistentzia, hots, Espainiako biztanleriaren % 25,5i.

Euskadin ere gero eta pertsona gehigok erabakitzen dute osasu-aseguru pribatua izatea, abantaila gehiagarriak dakartzalako; batez ere, kontsultak, proba diagnostikoak, tratamenduak eta ospitaleratzea arinago eskuratzeko aukera. 20 urtetan bederatzi puntu hazi dira, eta, gaur egun, euskal herritarren % 23,03 dago osasun-aseguru pribatu batek babestuta.

Eta euskal herritar gehienek Euskadin konpainia liderra eta Estatuan seigarrena den IMQren eskuetan utzi ohi du aseguru pribatua; izan ere, gaur egun, erakundeak 385.000 pertsona baino gehiagori eta milatik gora enpresari ematen die asistentzia-estaldura.Horri guztiari gehitu behar zaizkio Euskadiko mediku-talde pribatu nagusian eta klinika eta zentro propioen sare handian medikuak eta zentroak aukeratzeko askatasuna.

Euskadiko barne-produktu gordinari 670 milioi euroko ekarpena egiteaz gain, IMQ-k euskal osasun-sistema publikoari eusten laguntzen du, ematen dion prestazioari esker, urtean 250 milioi euro baino gehiago aurrezten baitio hari.

Era berean, jasangarritasunaren alde ari da buru-belarri konpainia, eta, konpromiso horren arabera, ahalegin guztia egiten du pertsonen osasuna sustatzeko eta gizarte-ekintzaren, hezkuntzaren, kirolaren, zientziaren, kulturaren, ingurumenaren edo aurrerapen teknologikoaren ekimen kolektiboekiko konpromisoaren bidez. Hala, 2018. urteaz geroztik, Nazio Batuen Munduko Itunaren partaide da. Itun hori munduko enpresaren gizarte-erakuntzukizunaren borondatezko ekimen nagusia da, eta enpresetan unibertsalki onartutako kudeaketa etikoko hamar printzipio ezarri eta aplika daitezen sustatzen du, giza eskubideetan, enpresan, lan-arloko arauetan, ingurumenean eta enpresen jardueretan garapen jasangarria sustatzeko, eta enpresen negozio-estrategian ustelkeriaren kontrako borroka sustatzeko. Era berean, 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak garatzearen alde egiten du.