Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k aurrera darrai hedatzen: beste zentro mediko bat zabaldu du Castro-Urdialesen eta hamargarren hortz-klinika, Algortan

12.01.2024

IMQ-k aurrera darrai hedatzen: beste zentro mediko bat zabaldu du Castro-Urdialesen eta hamargarren hortz-klinika, Algortan

Igualatorio Médico Quirúrgicok (IMQ) hazteko estrategiari bultzada berria emanez hasi du urtea, beste bi osasun-zentro zabaldu baititu: IMQ Castro zentroa eta IMQ Algorta hotz-klinika, bezeroei hurbileko gero eta zerbitzu gehiago eskaintzeko asmoaz.

IMQ Castro zentro medikoa da aseguratzaileak Euskaditik kanpo duen lehena. Kantabrian zabaldu du, non asteburuetan eta oporraldietan euskal herritar ibiltari asko dagoen eta EAEko herritar asko bizi den.

Diziplina anitzeko zentro berria Castro-Urdialesko Javier Echavarría kaleko 5. zenbakian dago eta, gaur egun, horretan 17 profesional mediko arduratzen dira osasun-estalduraz, hots, lehen mailako arretako zerbitzua ematen dute, 11 espezialitate mediko-kirurgikoen eskutik: Medikuntza Orokorra, Pediatria, Dermatologia, Psikologia, Otorrinolaringologia, Oftalmologia, Urologia, Traumatologia, Angiologia eta Hodietako Kirurgia eta Nutrizioa. Halaber, Erizaintza zerbizua eta Analisi Klinikoen zerbitzua ere baditu, eta Larrialdi Anbulatorioak, etenik gabeko ordutegian, 8:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan eta igandetan, 9:00etatik 14:00etara.

Zentro horrek 225 m2 –ko azalera du, eta bertoko asistentzia-azpiegituraren barruan 7 kontsulta balioaniztun ditu espezialista mediko-kirurgikoen eskura, eta areto zuri bat, berariaz diseinatuta kutsadura-maila baxuak eta ingurumen-baldintza kontrolatuak izateko.

Hamargarren hortz-klinika

Bestetik, IMQ Algorta da IMQ-k azkenaldian zabaldu dituen hamargarren hortz-klinika. Horrela, negozio-linea hori finkatu egin du eta gero eta garrantzitsuagoa da konpainiaren asistentzia-jardueraren barruan.

IMQ Algorta hortz-klinika Getxoko Amezti kaleko 6. zenbakian dago, eta horren eskutik aseguratzaileak eskaintza odontologikoa ugaritu du Bizkaiko eskuinaldean, non IMQ Areeta hortz-klinika ere dagoen.

Taldearen gainerako zentroetan bezala, abangoardiako ekipamendua du hortz-klinika berriak, eta espezialitate guztien teknologia aurreratuenez hornituta dago. Ohiko tratamenduak eta tratamendu prebentiboak ez ezik, ortodontzia, periodontzia, ahoko kirurgia, inplantologia edo hortz-estetika ere eskaintzen dira bertan, baita Haurren Hortzak zaintzeko Programa (PADI, gaztelaniazko sigletan) ere. Halaber, 3D eskanerra duen Getxoko lehenengo hortz-zentroa da.

Instalazio hauek ditu klinikak: 4 hortz-kabinete, esterilizazio-aretoa eta izpi-gunea, eta horietaz erabat prestatuta dauden profesionalak arduratzen dira, hala nola bi odontologo eta bi higienista, era guztietako tratamenduen bitartez, arreta-ordutegi zabal batean, 8:00etatik 20:00etara, bezeroen beharretara moldatzeko. Klinikak erabiltzaile guztiei eskaintzen die asistentzia, IMQ-ko bezero izan ala ez, baina bezeroek hasierako sustapena izango dute eskura, klinika abiarazi izanaren eskaintza gisa.

Eta zabaltzeko joera horrekin jarraitzeko, bi zentro horiek ez ezik, beste instalazio batzuk ere zabalduko ditu laster IMQ-k –gaur egun, obra-fasean–: erabilera anitzeko kontsultategi berri bat eta adinekoentzako egoitza bat, IMQ Alhóndiga izenekoa, Bilboko Fernandez del Campo kalean. Halaber, IMQ Zorrotzaurre Klinika handitzeko lanak egiten ari dira egun, eta horiek osatzeko, beste espazio bat abiaraziko da aurrean, kanpo-kontsultak artatzeko.