Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k berrikuntzaren alde egin du apustu, Cyber Surgery-ren bazkide gisa, horren bizkarrezurrerako robot kirurgikoaren eskutik

17.05.2023

IMQ-k berrikuntzaren alde egin du apustu, Cyber Surgery-ren bazkide gisa, horren bizkarrezurrerako robot kirurgikoaren eskutik
  • Cyber Surgery-k proba berriak egin ditu bizkarrezurrerako robot kirurgiko batekin IMQ Zorrotzaurre Klinikan, oso emaitza onak lortuta. Arrakastari esker, Espainian aitzindaria den osasun-teknologia eraginkor horrek aurrera egiten jarrai dezake 2024. urterako aurreikusitako merkaturatzeko prozesuan.

  • IMQ da Gipuzkoako startup gazte horren proiektuan, 2018. urteaz geroztik, bazkide inbertitzaile gisa kolaboratzen duen konpainietako bat. Izan ere, konpainia horrek laguntzaile kirurgiko berri bat diseinatu du kirurgialariaren lagungarri, ebakuntza motzagoak, zehatzagoak eta minimoki inbaditzaileak egin ditzan, eta alde hori ezinbestekoa da bizkarrezurreko ebakuntzetan.

Gaur egun, saiakuntza aurreklinikoen bidez 13 ebakuntza egin dira Espainian aurrendaria den lehenengo euskal robot kirurgiko horren bitartez, bizkarrezurrean torloju transpedikularrak jarrita. Izan ere, ebakuntza hori gehien erabiltzen dena da, hainbat patologia tratatatzeko, hala nola eskoliosia, bizkarrezur-hodiko estenosia, orno-hausturak, tumoreak edo endekapenezko gaixotasunak. Era berean, robota beste prozedura batzuetarako erabil daiteke, esaterako, plangintza kirurgikoa egiteko edo hezurra mozteko, eta konpainiaren estrategiaren barruko helburu bat da ebakuntza-gela erabat robotizatua sortzea.

Cyber Surgery-k garatutako robotaren bereizgarrietako bat da pazientea denbora errealean kokatu eta jarraitzeko teknologia patentatua, zeinari esker zehaztasun handiagoa ez ezik, pazientea eta kirurgialaria X izpien eraginpean denbora gutxiago egotea ere lortzen den, baita ebakuntza-gelako lan-fluxua hobetzea eta ebakuntza laburtzea ere. Izan ere, kirurgiaren denborak laburtzen dituzte, eta hura segurua eta minimoki inbaditzailea da, eta, hortaz, pazientea azkarrago sendatzen da: ospitalizazio-denbora 9-10 egun izatetik 6-7 izatera igarotzen da.  Zehaztasunaz gain, robotaren adimen artifizialari esker, hark kirurgialariari euskarria ematen dio ebakuntzaren plangintza egiten duenean eta ebakuntza egiten duenean, eta maneiatzeko erraztasuna, ergonomia eta moldagarritasuna dakarzkio.

IMQ Zorrotzaurre Klinikako Neurokirurgiako espezialistek robota ebakuntza-gelan probatu dute, horren efizientzia eta abantailak probatu eta baliozkotzeko eta hobekuntza posibleak edo sendagileen behar ohikoenetara egokitutako funtzionalitate berriak iradokitzeko. Proba hori IMQ-k Cyber Surgery-rekin duen etengabeko lankidetzaren parte da; hala, euskal aseguratzailea haren bazkide inbertitzailea ere bada, berrikuntzaren alde duen konpromisoaren eta Zorrotzaurre Klinikan, hots, IMQren erreferentziazko zentroan eta Euskadiko ospitale pribatu nagusian azken teknologiak eta ekipamenduak txertatzeko apustuaren erakusgarri. Hori guztia, pazienteen arreta eta zainketak hobetze aldera.

Probara bertaratutako IMQ Zorrotzaurre Klinikako neurokirurgialari eta bizkarrezurreko patologietako espezialista Enrique Vázquezek adierazi duenez, “itxura oso ona hartu diogu robotari. Oso esperientzia ona izan da Cyber Surgery-rekin kolaboratu ahal izatea prozesu guztiaz eta horren hobetzeko arlo posibleez feedback-a ematen”.

IMQ Zorrotzaurre Klinikan egin den proba hori robotaren ziurtapena lortzeko pazienteengan egin diren saiakuntza klinikoen faseari gehitu zaio. Gertaera gogoangarria ekarri duen Espainiako lehen robota da, eta 2024ko merkaturatzearen bezpera. Cyber Surgery-ko CEO Jorge Presak adierazi duenez, “lau urtetan bakarrik prototipo batetik eta kontzeptu-proba batetik produktu erreal batera igaro gara, hainbat erakunderi esker, hala nola IMQri esker, ahalegin eta talde-laneko bidean gurekin elkarlanean ari izan baitira, eta horretatik emaitzak lortzen ari gara”.

IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiria pozik agertu da Cyber Surgery-n egindako inbertsioagatik: startup hori berrikuntzaren eta lan onaren erreferentzia berezia bilakatu da bizkarrezurreko patologien lan-arlo garrantzitsuan, eta IMQn laguntzen digu gure pazienteen eskura punta-puntako teknologiak eta tratamenduak jartzen jarrai gaitezen”.

Cyber Surgery 2017ko azaroan eratu zen, eta IMQ 2018an bilakatu zen horren akziodun, gorpuzkiekin lehen probak eginda zeudenean. Gaur egun, saiakuntza aurreklinikoetan lortutako emaitza onak ikusita, startup-a kapitala zabaltzeko prozesuan dago robota nazioartean merkaturatzeko asmoz.

Hainbat jakintza-alorretako –mekanika, software-a, robotika, telekomunikazioak edo bioingeniaritza– 27 doktorek eta ingeniariek osatzen dute taldea. Sortu zenetik, nazioarteko bost patente eskatu ditu, eta baditu mundu mailako sendagileen eta osasun-erakundeen aintzatespena eta laguntza.