Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Prevención-ek lehen jardunaldia egin du Nafarroan zentro berria zabaldu ondoren

12.11.2019

IMQ Prevención-ek lehen jardunaldia egin du Nafarroan zentro berria zabaldu ondoren

 

IMQ Prevención-ek beste zentro bat zabaldu du oraintsu Iruñan, eta hori erakundearen lehena da, bere eremuan, eta Nafarroako Foru Erkidegoko liderra. Zentro berri hori gehituta, konpainiak, laneko arriskuen prebentzioan eta lan-osasunean diharduenak, badauzka 22 lantoki, Euskadin eta Nafarroan, baita 305 profesional ere.

Hori  oinarri hartuta, erakundeak, duela 21 urtez geroztik lan-osasunean eta laneko arriskuen prebentzioan diharduena, Baluarten “Los riesgos psicosociales en el ámbito laboral. Implicaciones legales y situación actual”  izeneko jardunaldia antolatu du, azaroaren 13an –asteazkena–,09.30etik aurrera. Jardunaldi horretan hauek parte hartuko dute: Ana Belén Alonso, Nafarroako Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzailea, eta Idoia Pozo, Nafarroako Enpresarien Konfederazioko Enplegu eta Laneko Arriskuen arduraduna. Biok, IMQ Prevención erakundeko Bezeroaren Kudeaketako zuzendari Esther Enalesekin batera, mahai-inguru batean arituko dira, gai hau hizpide izanda: “Implicaciones legales por falta de medidas derivadas de la evaluación de riesgos psicosociales”.

Halaber, prebentzioko enpresa eta  arduradunentzat antolatu den jardunaldi horretan, arrisku psikosozialen azterketari buruzko hainbat kasu praktiko azalduko dira, baita gatazka-egoeran dauden pertsonak kudeatzerakoan eta gatazkak prebenitu eta konpontzerakoan kontuan  hartu beharreko alderdiak ere.

IMQ Prevención-eko zuzendari kudeatzaile Jesús Dalmauk adierazi duenez, “arrisku psikosozialen ebaluazioa Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeak ezarritako beharra da eta, gainera, langileen osasuna zaintzen laguntzen du. Produktibitate txikia eta absentismoa, besteak beste, askotan arrisku psikosozialak txarto kudeatu direlako gertatzen dira, hots, ez delako kontuan hartu zerarik garrantzitsuena: langileei dakarkioten kaltea. Estresa, laneko indarkeria edo antolaketa gaizki kudeatzea kontuan hartu behar dira; izan ere, horiek ez dira beti behar bezala ebaluatzen”.

Lau jakintzagai

Estatu-mailan “Servicio de Prevención Ajeno” bezala ziurtatu zenetik, IMQ Prevención, Grupo IMQ taldeko erakundea, buru-belarri aritu izan da Laneko Arriskuen Prebentzioko lau jakintzagai hauetan: Laneko Segurtasuna, Industria Higienea, Laneko Medikuntza, eta Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua.

IMQ Prevención-ek Iruñan duen zentro berria Monasterio de Azuelo plazako 3. zenbakiko etxabean dago. Instalazio berriak prebentzioko lau jakintzagai horietan aise aritzeko diseinatu dira. Hortaz, Prestakuntza eta Osasunaren Zaintzako jarduerak ere biltzen ditu.

Zeregin horri ekiteko, zentro berriak behar beste baliabide material dauzka prebentzioko jarduerak egiteko, hala  nola, ekipamendu medikoa nahiz Industria Higienekoa. Bitarteko horiei esker, edonolako kutsatzaile fisikoak (zarata, bibrazioak, argiztapena, eta eremu eta karga elektromagnetikoak), kimikoak (hautsa, zuntzak, amiantoa, konposatu organiko lurrunkorrak eta formaldehidoa, besteak beste) eta biologikoak (hala nola, onddoak, birusak, bakterioak eta abar) neur daitezke.

Aurrekoak ez ezik, berariazko arrisku-ebaluazioak ere egiten ditu zentroak, eta Segurtasun, Higiene, Ergonomia eta Psikosoziologiari buruzko alderdiak barne hartzen ditu. Horiek horrela, larrialdietako eta autobabeserako planak garatu eta aldian-aldian aztertzen eta erakundeen prebentzio-planak egokitzen ditu.

Halaber, prestakuntzak garrantzi  handia du  IMQ Prevención erakundearentzat, eta Monasterio de Azueloko instalazioetan nahiz erdipresentzial moduan edo linean egin daiteke; halaber, prestakuntza teorikoa/praktikoak eta sektoreko hitzarmenei egokitzeak duten garrantzia azpimarratzen du.

Koordinatu izeneko zerbitzua ere nabarmentzen da, hain zuzen, teknologiaren eta kudeaketa dokumentaleko teknikari-talde propio baten bidez, laneko arriskuen prebentzioarekin loturiko alderdi administratiboak errazago eta modu eraginkorragoan kudeatzen dituena.

Era berean, IMQ Prevención-ek Enpresa Osasungarriaren arloan (aurretiko diagnostikoa egin eta ekintza-planak taxutu eta ezartzen ditu) nahiz erakundeetan arrisku psikosozialak detektatzeko eta gatazkak prebenitzeko arloan  lan egiten du. Izan ere, analisi-tresna propio bi dauzka: ICMA37 izenekoa, epe laburrera edo ertainera gatazkak sor ditzaten alderdiak detektatzeko, eta ICMA Diagnóstico delakoa, erakundeetan gatazka nabaria badagoenean erabili ohi dena.