Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Imq Zorrotzaurre Klinikak bere 7. urteurrena ospatzen du Ospitaleko Arretari Medikuntza Saria jasotzen

26.04.2019

Imq Zorrotzaurre Klinikak bere 7. urteurrena ospatzen du Ospitaleko Arretari Medikuntza Saria jasotzen

Klinikako ateen irekierarin orain dela zazpi urte bat datorren eguna behar bezala ospatzeko, IMQ Zorrotzaurrek XXI. Mendea Medikuntza Sarien II. Edizioaren lehen saria jaso du ospitaleko arreta espezialitatean.

Sari banaketa Madrilgo The Westin Palace Hotelean egin zen atzo, apirilaren 25ean ospatutako gala-ekitaldian.

Sari hauek profesionalen lana, ospitaleak, klinikak eta medikuntza arloko espainiar zein nazioarteko erakundeen lana saritzen dute eta horrez gain, ezagutza-trukerako espazio bat eskaintzen dute eta honek networking proaktiboa sustatu du batetik, Pedro Ensunza Doktorearen, IMQ Taldeko presidentearen, eta bestetik, Nicolas Guerra Doktorearen, IMQ kliniken zuzendari nagusiaren artean; era berean, biek jaso zuten saria IMQren izenean.

Suplementos y Monográficos S.L. enpresa, sarien sustatzailea, argitaletxe-talde garrantzitsu bat da eta bere xedea arlo ezberdinetako enpresa eta profesionalen lana herritarrengana hurbildu eta nabarmentzea da, baita “medikuntza arloan, zientzian eta formakuntzan egunero lanean, gogotsu, arretaz eta aparteko sentsibilitatearekin diharduten profesionalek egindako lanari merezi duen esker ona aitortzea” ere. Xede honekin 10 urte baino gehiago daramatzate arlo ezberdinetan sariak banatzen: Zuzenbidea, Teknologia eta Medikuntza. Zehazki Medikuntzan, sarien Batzordeak kontuan hartzen dituen irizpideak dira: enpresaren ibilbidea, mediku-ibilbidea, espezialitatea, medikuntzan aurrerabideak, bezeroari/gaixoari arreta eta I+G+b baliabide alderantzikatuak. Antolatzaileek adierazten dutenez “inoiz ez da kontuan hartzen fakturazio-bolumena; izan ere, horrela egin ezean, beti berdinek irabaziko lukete".

Kategoria bakoitzeko bost finalistak aukeratzeko, Taldeak urtebetez jarraipena egiten die, sail ezberdinen bitartez, zentro ezberdinen lanari eta kontuan hartzen dira bai gomendioak eta bai hautagaiek epealdi horretan eragindako albisteak, dagokien kategorian lan on bat egiten dutela egiaztatzeko baliagarriak diren berriak.

Bigarren ekitaldi honetan 28 kategoria saritu dira. IMQ Zorrotzaurre Klinikako Ospitaleko Arretari emandako sariaz gain, hurrengo kategoriak saritu dituzte: Medikuntza-berrikuntza, Alergologia, laguntza bidezko Ugalketa, ahoko eta aurpegi-masailetako Kirurgia, Dermatologia, Geriatria, Kirurgia ortopedikoa eta Traumatologia, Uroginekologia, Onkologia, Kardiologia, Neurokirurgia, Pneumologia, Kirurgia Kardiobaskularra, Neurofisiologia klinikoa, Medikuntza prebentiboa, Onkologia erradioterapikoa, Urologia, Otorrinolaringologia, Medikuntza Estetikoa, Hepatologia, Neurokirurgia, barne-Medikuntza, Hematologia, Komunikazioa, Ikerketa eta XXI. Mendea Medikuntza sari berezia.

Pedro Ensunzak, IMQ Taldeko presidenteak, klinikak jasotako saria eskertu zuen adieraziz “gure lanean kalitate gorena eta segurtasuna lehenesten dugu gure bezeroei arreta pertsonalizatua, eraginkorra eta gertukoa eskaini ahal izateko, profesional handien talde-lanari esker eta ekipamendu eta teknologia aurreratuekin, benetan pozgarria da lan hau nabarmentzen duen saria jasotzea, baina batez ere gure pazienteek, egunez egun horrela sentitzea da gure helburua.”

IMQ Zorrotzaurre Klinika

2012ko apririlak 26an, oraindela 7 urte, IMQ Zorrotzaurre Klinikak, Euskadiko osasun zentro pribatu garrantzitsuenak, bere ateak irekitzen zituen. Garai bateko Vicente San Sebastián Klinikaren garapen naturalaren emaitza izanik IMQ Virgen Blanca Klinikarekin batera, kudeaketa unitatea osatzen du, biak IMQ Taldean.

Medikuntza eta kirurgia espezialitate guztiak eskaintzen ditu eta azken puntako osasun-ekipamenduak ditu, berrikuntza funtzionalak, teknologikoak eta arretakoak. Horrekin guztiarekin diziplina anitzeko arretan lehen mailako erreferentea da. Urtean 10.000 ospitaleratze baino gehiago eta 43.000 egonaldi baino gehiago zenbatzen dira eta 79.000 larrialdi inguru erantzuten dira.

Bere erronkari esker, bereizgarria eta diferentziala, bermatutako kalitatezko ereduak jarraituz, Joint Commission International entzutetsuaren merezimendua jaso du. Horrez gain, beste ospitale batzuek ez bezala, gure ospitaleak baditu: ISO 9001 kalitatezko kudeaketari dagokiona, ISO 14.001 ingurugiroaren kudeaketari dagokiona eta 50.001 energia eraginkortasunari dagokiona, hala nola UNE 179.003 segurtasun klinikoari dagokiona, UNE 166.002 I+G+b-ri dagokiona, SEMES egiaztagiria larrialdi orokorretan; Gorputzez kanpoko Kirurgian; Irudi bidezko Diagnosian “Bikaintasun” Zigilua Kalitateari edo Lan eta Osasun Segurtasuneko OSHAS 18.001 ziurtagiria. Gainera ***QH IDIS-ak ere baditu, eta baita SEP egiaztagiria ere, EFQM Europar Bikaintasun Ereduan oinarrituta.

Osasun-arretarako pertsonengan pentsatzea xede nagusia izanik, abian jarri ditu 50 programa baino gehiago antolakuntza osoaren gainean eraginez, bereziki ZIU, ospitaleratzeak, pediatria, erditzeak, paziente onkologikoak eta bizitzaren amaierako zaintzetan.