Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Zorrotzaurrek Erizaintzako 400dik gora ikasle prestatuko ditu urtero 2025-26 ikasturtetik aurrera

11.05.2023

IMQ Zorrotzaurrek Erizaintzako 400dik gora ikasle prestatuko ditu urtero 2025-26 ikasturtetik aurrera
  • Deustuko Unibertsitateko Erizaintzako graduaren promozioak ondoz ondo ikasten hasteak eta UPV/EHUko Erizaintzako graduko ikasleek egun egiten dituzten praktikek Euskadiko osasun pribatuko erizaintzako unibertsitate-prestakuntza praktikoaren erreferentzia bilakatuko dute zentroa.

  • Estíbaliz García erizaina izendatu du Erizaintzako Irakaskuntzako arduradun oraintsu zentroak.

Erizaintzak Nazioarteko Eguna ospatzen du maiatzaren 12an urtero, erizaintza profesional modernoaren aurrendaritzat jotzen den Florence Nightingaleren jaiotza-egunaren oroitzapena egiteko. Erizain hura 1820an jaio zenetik, osasun-lanbide hori, Euskadiko ugariena, profesionalki garatzen jarraitu da. Izan ere, asistentzia-rol tradizionalari –herritarrei erizaintza-zainketak ematea– beste batzuk gehitu zaizkio, hala  nola kudeatzaile-, ikertzaile- eta irakasle-rolak.

Azkenari dagokionez, IMQ Zorrotzaurre Klinikak aditzera eman du zentro horretako Erizaintzako Irakaskuntzako arduradun Estíbaliz García erizaina izendatu izana. Horrek azaldu duenez, «IMQ Zorrotzaurre Klinikak, duela urte batzuez geroztik, irakaskuntzako –unibertsitatekoa eta unibertsitateaz kanpokoa– zeregin garrantzitsua du osasun-zientzietan. Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) eta Deustuko Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmenek Medikuntzako nahiz Erizaintzako profesionalak prestatzen dituen unibertsitate-ospitale bilakatu dute gure zentroa behin betiko».

Izan ere, adierazi duenez, «gaur egun, Erizaintzan, UPV/EHUko Erizaintzako graduko lau mailen txandaketak ditugu. Horiei Deustuko Unibertsitateko Erizaintzako gradu berriko ikasleak gehitu zaizkie, aurtengo ikasturtetik, eta horiei ikasle-promozioa gehituko zaizkie ondoz ondo. Hortaz, 2025-2026 ikasturterako 400dik gora Erizaintzako ikasle izango ditugu urtero IMQ Zorrotzaurre Klinikan prestatzen, eta Euskadiko osasun pribatuko erizaintzako unibertsitate-irakaskuntza praktikoaren erreferentzia bilakatuko gaitu  horrek».

Estibaliz Garcíak azpimarratu du irakaskuntzak, prestakuntzak eta doktoretzak erizaintzako lanbidearen etorkizun gisa izango duten garrantzia: «teoriako, praktikako, deontologia profesionaleko eta asistentziaren humanizazioko prestakuntza osoaren bidez bakarrik eman daitezke bikaintasunera bideratutako erizaintzako zainketak. Horretarako, ezinbestekoa da talde oso kohesionatua izatea, txandakatze-eremu bakoitzerako izendatutako irakasleekin etengabeko harremanean dagoena».

Erizaintzako Irakaskuntzako arduradunak –Erizaintzako Kudeaketa eta Lidergoko masterra duenak eta bost urtez UPV/EHUko Erizaintzako graduko irakasle elkartu lan egin duenak– hauxe nabarmendu du: «prestakuntzan zehar egoera errealei aurre egin ahal izateak ikasleentzat balio itzela du, betiere, eskarmentu handiko profesionalek lagunduta eta ikuskatuta. Ez dira gauza bera erizaintzako esku-hartze jakin batean zaintzak emateko moduari buruzko teoria ikastea edo minari, sufrimenduari, larrialdiei eta, are gehiago, heriotzari modu errealean aurre egitea. Hori unibertsitate-ospitale batean bakarrik ikas daiteke, gure ospitalean, alegia».

Irakaskuntzako arduradunari dagokion erizaintzako rola honetan datza: «ikasleak hartzea, horiei asistentzia-ikaskuntzako prozesuan laguntzea, aukera profesionalak baloratzen laguntzea, eta pazienteei humanizazio asistentzialean eta tratu etikoan oinarritutako balioak ematea. Hori guztia, etengabe aurrera egiten ari den ikuspegi pertsonalizatu batetik, ikasitakoaren arabera, ikasturtez ikasturte. Era berean, irakasleak ere orientatzen dira, saio monografikoen bidez, irakaskuntza-helburuak finkatzen edo irakatsi beharreko gaitasunen bitartez, besteak beste».

UPV/EHUrekin eta Deustuko Unibertsitarekin Erizaintza eta Medikuntzako unibertsitate-graduetan dituen lankidetza-akordioez gain, IMQ Zorrotzaurre Klinikak baditu beste akordio batzuk hainbat prestakuntza-erakunderekin, beste osasun-titulu batzuetan irakaskuntza praktikoa emateko: Erizaintzako Zainketa Osagarrietako teknikaria, Farmaziako eta Parafarmaziako teknikaria, Erradioterapiako eta Dosimetriako goi-mailako teknikaria eta Diagnostikorako Irudiko eta Medikuntza Nuklearreko goi-mailako teknikaria.