Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ APPa, aseguruen sektorean, funtzionalitateari dagokionez, hirugarren baloraziorik onena jaso duena

05.06.2020

IMQ APPa, aseguruen sektorean, funtzionalitateari dagokionez, hirugarren baloraziorik onena jaso duena

IMQ appa, funtzionalitateari dagokionez, baloraziorik onena jaso duen hirugarrena izan da, eta bost onenen artean kokatu da, aseguru-sektoreko osasun-aplikazioen artean egindako sailkapenaren lehen edizioaren arabera; sailkapena Innovación Aseguradora enpresak egin du eta duela gutxi argitaratu da. Azterlanak 182 aplikazio aztertu ditu 2020ko otsailean, guztiak aseguru-etxeenak, ospitaleenak eta sektoreko enpresa teknologikoenak.

Aplikazio honen garapenaren xedea  komunikaziorako kanal digital bat ezartzea da, aseguruaren eta osasunaren izapideak kudeatzeko. Kanal horrek, zerbitzuaren kalitatea hobetzeaz gain, orain arte bitarteko tradizionalen bidez egiten ziren eragiketen ehuneko oso handia bereganatu du. Erabiltzaileari zuzendutako aplikazioa da, eta aseguru-etxe gisa eskaintzen ditugun zerbitzuei buruzko esperientzia (UX) eta pertzepzioa hobetzera bideratuta dago. Oinarrizko lau funtzionalitate ditu:

IOS eta Android storeetan ere balorazio positiboak

Gure aplikazioak IOS eta Android storeetan 4.2 eta 4.1 puntuko balorazioa jaso du, hurrenez hurren (5 posibleetatik), ezagutzen duten eta erabili duten erabiltzaileen eskutik. Maiatzean 20.000 erabiltzaile sartu ziren guztira, eta 24.774 erabiltzaile erregistratu ziren. Aplikazioa tresna baliagarria izan da erabiltzaileentzat, eta teknologia digitalak emaitza positiboak izan dituzten negozioetara nola hurbildu erakusten du.

IMQren eta Init Taldearen (appa garatzen duena) arteko konfiantzazko harremanari esker, lan hurbila, sakona eta kalitatezkoa egin da, erabiltzaileei esperientzia ezberdin bat eskaintzeko. Esperientzia hori, gaur egun, positiboki baloratzen da, eta eboluzionatzen jarraitzen du.