Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

CAFek elkargokideei IMQ-ko aseguruak oso baldintza abantailatsuetan eskuratzeko aukera eman die

15.11.2017

CAFek elkargokideei IMQ-ko aseguruak oso baldintza abantailatsuetan eskuratzeko aukera eman die

Duela gutxi IMQ-k, Euskadiko aseguru-etxe liderrak, Bizkaiko Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoarekin (CAF) sinatu duen lankidetza-hitzarmenak, CAFen elkargokideen artean osasun-aseguramendu pribatua sustatzea du xede.

CAFen Gobernu Batzorde berriak –Pablo Abascal batzordeburua izan da Batzordearen ordezkari–, IMQrekin batera –Javier Aguirregabiria zuzendariondoko orokorra izan da IMQren ordezkari– lan egin du 600 elkargokideentzat nahiz horien ezkontide eta seme-alabentzat Osasun Laguntzako Aseguruetako produktuetan lehentasunezko baldintzak lortzeko. Halaber, eskaintza hori Bizkaiko Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoari atxikitako bulegoetako langileengana zabalduko da, baldin eta hori egiaztatzen badute, eta horien ezkontideak eta seme-alabak ere izango dira onuradunak.

Hitzarmen hori betez, IMQ-k osasun-laguntzako aseguruak, ospitaleratze-aseguruak, istripu-aseguruak eta ehorzketa-aseguruak jarriko ditu haien eskura.

Alta berrientzat gabealdi orokorrik gabeko sustapena da, 3 urtetara nahiz urteko ordainketagatiko eta onuradun-kopuruagatiko beherapenak dituena, ordainketa partekatu orokorrik gabe.

Hain zuzen ere, CAFeko elkargokideek eta bulegoetako langileek kolektibo zabalen Activa eta Azul polizak sinatzeko aukera eskainiko du IMQ-k. IMQ Activa asegurua, gazteentzat da, ezin hobea egunero erabiltzeko, oso prezio merkearen truke. IMQ Azul polizak, bestetik, estaldura zabala eskaintzen du, hain zuzen,  bezeroek gehien eskatzen dituzten medikuntza- eta kirurgia-zerbitzuak, onuradunei lehen mailako medikuntzan, larrialdietan, anbulantzia-zerbitzuetan, medikuntza- eta kirurgia-espezialitate guztietan, proba diagnostikoetan eta tratamenduetan –kirurgia espezializatua barne– osasun-estaldura osoa bermatzeko.

Hori guztia, itxaronaldi luzerik gabe, ordutegi zabalarekin eta Euskadiko medikuen artean eta estatuko nahiz nazioarteko osasun-zentro entzutetsuen artean nahi duena hautatzeko aukerarekin.