Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Deustuko Unibertsitateak eta IMQ-k europako lehenengo Ortodontzia masterra abiarazi dute Euskal Herrian

22.06.2021

Deustuko Unibertsitateak eta IMQ-k europako lehenengo Ortodontzia masterra abiarazi dute Euskal Herrian

Deustuko Unibertsitateak, IMQ-rekin (Igualatorio Médico Quirúrgico) elkarlanean, Euskal Herriko Ortodontzia master bakarra abiaraziko du. “Deusto Orthodontic Programme (DOP)” du izena, aurrez aurrekoa izango da eta hiru urte iraungo du. Datorren urtarrilean hasiko da, eta izena emateko epea badago zabalik.

Aste honetan aurkeztuko da programa, Expodental azokan, Madrilgo Ifema esparruan, ekainaren 24tik 26ra bitartean. Profesional tituludunentzat izango da: odontologoak eta Estomatologian espezializatutako medikuak. Bi master egin daitezke ondoz ondo: bata Ortodontziako master klinikoa da eta bestea, Hortzetako eta Aurpegiko Ortopedia eta Ortodontziakoa. Lehenengoak ortodontzia teorikoaren eta klinikoaren oinarriak finkatuko ditu,eta bigarrenak curriculuma biribilduko du, ortodontista batek Europako esparruaren arabera teorian eta asistentzian izan behar dituen gaitasun guztiak lortzeko.

Masterraren ikasleek, Deustuko Unibertsitateko campusean eskoletara bertaratzeaz gain, praktika klinikoak (ordu guztien % 50 baino gehiago) egingo dituzte hasieratik pazienteekin. Duela gutxi IMQ-k ireki dituen hortz-kliniketako batean –azken belaunaldiko teknologiaduna– izango dute irakaskuntza-unitatea praktika horiek. Halaber, IMQ Zorrotzaurre Klinikako ebakuntza-gela batean kirurgia ortognotikoko pazienteen diagnostikoa, tratamendua eta jarraipena egitea aztertu da, baita tratamenduen amaiera estetiko hoberena ematea ere.

Proiektu  horrek 192 kreditu (ECTS) emango dizkie ikasleei, eta Europako gidalerroetan Ortodontzia espezialitatea aintzat hartzeko eskatutako eskakizunak –Network of Erasmus Based European Orthodontic Programs-en (Nebeop) jasotakoak– betetzen ditu.

Masterrak irakasle-talde bikaina du, irakasle guztiek esperientzia ugaria baitute irakaskuntzan nahiz arlo klinikoan, estatutan zein nazioartean.

Masterrari buruzko informazio guztia, webgune honetan eskuragarri:

https://www.deusto.es/es/inicio/estudia/estudios/masterpropio/deustoorthodonticprogramme

Edo, nahi izanez, gero, helbide elektroniko honetara idazten ere: master.ortodoncia@deusto.es.