Iradokizunak
10.11.2020
IMQ Seguros bere jarduera sustatzeko egiten ari den hedapen- eta dibertsifikazio-estrategiarekin bat etortzeko, hotz-eremuan berariazko linea garatzen ari da azken urteotan, hainbat inbertsio eta instalazioen eskutik. Apustu horri esker, gaur egun zazpi hortz-klinika ditu Euskadin.
Izan ere, aseguratzaileak azken klinika zabaldu du gaur Bilboko Henao kalean, hirigunean bertan, gainerako seiek bezala, odontologia integraleko zerbitzuak eskaintzeko, hala nola, mota guztietako tratamenduak, ohiko prebentzio-zerbitzuetatik hasita, ortodontzia, protesi edo inplantologiara, sedazio kontzientearen teknika –zeinak pazientearengan edozein beldur edo antsietate sentsazio minimizatzen duen– edo larrialdiak artatzeko zerbitzuak barne. Bestetik, martxoko konfinamendua zela bide bete ezin izan zen eskariari erantzuten lagunduko du zentro berriak.
2020an dagoeneko, pandemia gorabehera, 30.353 pazienteri eman zaie arreta eta 43.446 kontsulta eta 73.597 hortz-egikune egin dira, hala nola, lehenengo kontsultak eta jarraiko azterketak.
Segurtasuna zaintzea, are gehiago egungo osasun-egoeran, lehentasuna da IMQrentzat; hortaz, behar diren neurri eta ekipamendu guztiak dituzte zentroek, baita arreta bermatzen duten kalitate eta segurtasun asistentzialaren hainbat ziurtagiri ere. IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriak adierazi duenez, “pazientearen segurtasuna funtsezkoa ez ezik, gure helburu nagusia ere bada. Hortaz, gure hortz-klinikek, IMQren ohiko bermea eskaintzeaz gain, AENORen UNE 179001 arauaren arabera ziurtatzen lehenak izan ziren eta, gaur egun, protokolo zorrotzak betetzen dituzte pazientea covid-19aren aurrean bermatzeko”.
Halaber, klinikek abangoardiako ekipamendua dute eta Euskadiko hiru hiriburuetan daudenek, teknologia berriak, esaterako, 3D eskanerra, eta gero eta zerbitzu digital berritzaile gehiago eskaintzen dituzte, esaterako, bideo-deia, aurretiko balorazioak egiteko.
Klinikek IMQren bezero direnei nahiz ez direnei eskaintzen dizkiete zerbitzuak, eta 123 pertsonari ematen diete enplegua, hala nola, odontologoei, hortz-higienistei eta laguntzaile eta langile klinikoei.
Encías que sangran, caries sin empastar y dientes que se mueven son algunos de los principales problemas de salud bucal de la población vasca
La Clínica Dental IMQ Zurriola abre sus puertas