Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Dementzia frontotenporalak munduko dementzien % 10 eta % 20 artean dira

29.09.2020

Dementzia frontotenporalak munduko dementzien % 10 eta % 20 artean dira

 

Demencia frontotenporala (DFT) burmuineko lobulu frontalen edota tenporalen (lokietan daudenak) endekapen berdina duten baina aurkezpen klinikoan, genetikoan eta anatomopatologikoan beren artean desberdinak diren nahasmenduen talde heterogeneoa da.

Bilboko Zientzia Medikoen Akademiaren XLVII. Aste Mediko Neurologikoaren bigarren jardunaldian aditu gisa izan duen partaidetza dela eta IMQ-ko Elisa Blanco doktoreak azaldu duenez, “dementzia frontotenporala Alzheimer-en gaixotasunaren ondoren hasiera goiztiarreko bigarren dementzia mota ohikoena da eta mundu mailako dementzia guztien % 10 eta % 20 artean dago. 3-15 pazienteri eragiten die 55-65 urteko 100.000 biztanleko, bai gizonei bai emakumeei, modu berean”.

Dementzia horren eta Alzheimer-en gaixotasunaren arteko desberdintasunak

Dementzia frontotenporala honela agertu ohi da: "funtsezko bi alderdiren, hain zuzen, portaera eta hizkuntzaren apurkako gainbehera progresiboa da. Jokabidearen sintomak ditu bereizgarri, hala nola, desinhibitzea, apatia, enpatiarik eza edo hiperahozkotasuna (gehiegi jatea edo objektuak ahora eramatea), jokabide-aldaera duen dementzia frontotenporalean egiaztatu den bezala. Bigarren alderdia hizkuntzaren arazoak dira, primarioki progresiboa den afasian gertatzen den bezala. Gainera, mugimenduaren nahasmenduekin lotuta egon daitezke". Oro har, "dementzia frontotenporalean oroimenak Alzheimer-en gaixotasunean baino eragin txikiagoa du”.

Beste alde batetik, dementzia frontotenporalak Alzheimer-ek eragiten dien pazienteak  baino gazteagoak direneei eragiten die. "Kasu gehienak 45 eta 64 urte bitartean gertatzen dira; beraz, DFTak eragin handiagoa du lan- eta familia-jardueran", nabarmendu du Elisa Blanco doktoreak. Era berean, dementzia mota hori ez da Alzheimer-en gaixotasuna bezain ohikoa, eta ez da hain ezaguna; hortaz, batzuetan "gaixotasun horrekin edo gaixotasun psikiatrikoekin nahas daiteke”.

Hainbat urtez, dementzia frontotenporala “Pick-en gaixotasuna” bezala ezagutu zen, "baina gaur egun, termino hori tau izeneko proteina bat duen dementzia frontotenporalaren azpimota zehatz batez aritzeko erabiltzen da”.

Diagnostikoa

Proba analitikoen eta irudi-proben bidez beste gaixotasun batzuk baztertu ondoren, dementzia frontotenporalaren aldaerak diagnostikatzeko, diagnostiko klinikorako irizpide batzuk ezarri dira, "eskaner eta erresonantzia magnetiko zerebraletan ikusitako atrofia-ereduaren laguntzaz eta medikuntza nuklearreko irudi-probetan arrisku-ereduaz edota metabolismoaz (baxuak) baliatzen direnak. Behin betiko diagnostikoa azterketa anatomopatologikoaren bidez edo mutazio patogeno ezagun bat detektatu ondoren ezartzen da”.

IMQ-ko neurologoak azpimarratu duenez, “datozen urteotan aurreikusteko modukoa da irudi-biomarkagailuetan eta likido biologikoetan iraultza egongo dela”.

Genetikaren garrantzia

Jokabide-aldaera duen dementzia frontotenporala duten pazienteen % 40 inguruk familia-aurrekariak ditu, eta ehuneko hori txikiagoa da primarioki progresiboa den afasian. "Gainera, dementzia frontotenporala duten pertsonen % 10ek “autosomiko gainartzailea” deituriko herentzia genetikoko eredu batekin jar daiteke  korrelazioan”.

Adituak xehatu duenez, “genetikan egindako aurrerapenak interesgarriak dira bai kontsultetan bai ikerketa-laborategietan. Gaixotasunaren prozesua hobeto ulertzen laguntzen digute, horren kausak identifikatu eta aztertzeari dagokionez, xede terapeutiko berriak identifikatzeko eta biomarkatzaileekin, irudi-probekin, anatomia patologikoarekin eta ezaugarri klinikoekin korrelazioak garatzeko”.

Tratamendurik gabe, baina etorkizunari begira itxaropentsu

Gaur egun ez dago dementzia frontotenporalaren progresioa sendatzen edo moteltzen duen tratamendurik. "Hala ere, neurri farmakologikoak eta ez-farmakologikoak har daitezke pazienteeren bizi-kalitatea eta sintoma disruptiboenak hobetzeko, pazienteen zaintzaileari laguntzak bilatzeari utzi gabe”.

IMQ-ko neurologoak adierazi duen bezala, “etorkizunean, I. eta II. faseko saiakuntza klinikoak ditugu, tau proteinadun dementzia frontotenporala duten pazienteentzat eta progranulinaren eta C9orf72 genearen mutazioek eragindako kasuetarako”.

Bilboko Zientzia Medikoen Akademiaren XLVII. Aste Mediko Neurologikoa

Bilboko Zientzia Medikoen Akademiaren XLVII. Aste Mediko Neurologikoak (ACMB) irailaren 28tik 30era bitartean, 18:00etatik aurrera, bere berrogeita zazpigarren Aste Mediko-Neurologikoa antolatuko du modu telematikoan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren, Osakidetza- Euskal Osasun Zerbitzuaren, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eta Bizkaiko Medikuen Elkargoaren laguntza jaso du prestakuntza-ekimen horrek, baita Igualatorio Médico Quirúrgicoren (IMQ) babesa ere.

Bilboko Zientzia Medikoen Akademiaz

Bilboko Zientzia Medikoen Akademiak 125 urte ditu. 1895eko urtarrilaren 19an sortu zen, Bilbon, eta horren ibilbidean zehar, XIX., XX. eta XXI. mendeetan osasun-zientzietako profesional entzutetsuek parte hartu eta lagundu dute. Harrezkeroztik, Akademiak osasun-arloko profesionalen etengabeko prestakuntzan aurrera egiteko aukera eskaintzen du eta, horretarako, ikastaroak, tailerrak, sinposioak, jardunaldiak eta biziaren zientzietan izandako aurrerapenei buruzko eztabaida eta sakontzea xede duten edozein bilera zientifiko antolatzen ditu, eta akademia berean Biologia, Farmazia, Medikuntza, Odona-Estomatologia (dentistak) eta Albaitaritza arloetako profesionalek dihardute.