Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Bilbao Basket taldeko jokalari delgadok eta goudelockek azterketa medikoak gainditu dituzte IMQ Zorrotzaurre Klinikan

17.08.2021

Bilbao Basket taldeko jokalari delgadok eta goudelockek azterketa medikoak gainditu dituzte IMQ Zorrotzaurre Klinikan

Denboraldi berriari begira RETAbet Bilbao Basket taldeak egindako fitxaketa berrietako bi, Ángel Delgado eta Andrew Goudelock, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatetik igaro dira azkerketa medikoa egiteko; besteak beste, esfortzu-probak eta balorazio isozinetikoak egin zaizkie. Hortaz, bi jokalariok gainerako taldekideek egindakoa egin dute, horiek hilaren hasieran gainditu baitzituzten proba fisikoak IMQ-ko Kirol Medikuntzako espezialista Pablo Aranda medikuaren gainbegirapean.

Aurpegi berriak Bilbao Arenan

Ángel Delgado (Bajos de Haina, 26 urte, 2.08). Pibot dominikarra, denboraldi baterako sinatu duena, Movistar Estudiantes taldetik dator, eta horrekin aurreko denboraldiko apirileko eta maiatzeko jokalari baliotsuenaren sariak (MVP) lortu zituen. ACB Ligan jokatzen eman zuen lehenengo urtean, batezbesteko hauek lortu zituen: 8.5 puntu, 7.9 errebote eta 13ko balorazioa, eta Madrilgo taldearen kamisetarekin jokatu zituen azken hamar partidetan puntuazio hobeak lortu zituen, hain zuzen, 15.9 puntu, 12.9 errebote eta 24.5eko balorazioa.

Europan jokatu aurretik, Delgadok NCAA esperientzia bizi izan zuen Seton Halleko Unibertsitatean, eta profesional bilakatu zen G Leaguen Agua Caliente Clippers taldearen kamisetarekin, NBA Ligan Los Angeles Clippers taldearen kamisetarekin debuta egin zuen 18/19 denboraldian eta Israelgo Ligan jokatu zuen, Hapoel Holon taldean, 19/20 denboraldian, batezbesteko hauek lortu zituela: 8.5 puntu, 5.7 errebote eta 9.2ko balorazioa.

Andrew Goudelock (Stone Mountain, 1,91, 32 urte). Eskolta estatubatuarrak –Kobe Bryantek ‘Mini mamba’ ezizena jarri zion– esperientzia ugaria du NBAko frankizia nagusienetan (Los Angeles Lakers eta Houston Rockets) jokatu baitu, baita Europako talde onenetako batzuetan ere (Fenerbahçe Ülker, Maccabi Tel Aviv, Olimpia Milano edo UNICS Kazan, besteak beste).

Vilnius Rytas taldetik (historikoki Lietuvos Rytas bezala ezagutzen dena) etorri da Bilbora jokakaria, eta talde harekin batezbesteko hauek lortu zituen: 14.2 puntu, 2.4 asistentzia eta 1.9 errebote, partida bakoitzeko, eta % 47,5eko hiru puntuko jaurtiketa (T3); gainera, Basketball Champions Leaguen bere erregistroak hobetu egin ditu, partidako 14.5 puntu eta 2.8 asistentzia lortu baititu.

IMQ, euskal kirolaren alde

IMQ-k eliteko kirol profesionalaren nahiz oinarrizko kirolaren alde jokatu du beti, eta kirol-erakundeek datozen belaunaldien osasuna sustatzeko egiten dituzten jarduera askori ematen dio laguntza.

Gaur egun, IMQ da RETAbet Bilbao Basket eta Baskonia saskibaloi-taldeen nahiz Athletic Club, Deportivo Alavés eta SD Eibar futbol-taldeen aseguratzaile mediko ofiziala.