Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

RETAbet Bilbao Basket taldeko jokalariei azterketa medikoa egin zaie IMQ Zorrotzaurre Klinikan

05.08.2021

RETAbet Bilbao Basket taldeko jokalariei azterketa medikoa egin zaie IMQ Zorrotzaurre Klinikan

Denboraldi berriari begira, RETAbet Bilbao Basket taldeko jokalariak IMQ Zorrotzaurre Klinikatik igaro dira eliteko kirol-azterketa medikoa egiteko, kamiseta beltza janzteko gai diren ala ez zehazteko. Gaur Gytis Masiulis eta Valentín Miniotas –Bilboko klubeko azken jokalarietako bi–, Regimantas Miniotas eta Alex Reyes jokalariei egin zaizkie proba fisikoak.

Atzo hasi zen ‘Beltzez jantzitako gizonen’ azteketa, eta lehenak juniorjokalariaketa lehen taldeko batzuk –jokalari berriak ere, hala  nola Rafa Luz eta Alejandro Galán– izan ziren, eta  probak datozen egunotan luzatuko dira, Alex Mumbrúren gizon guztiak sasoi-sasoian daudela eta kirol-errendimendu egokia dutela egiaztatu arte.

Eliteko azterketa medikoak hainbat alderdi hartzen ditu kontuan; hortaz, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatearen arduradun Pablo Aranda sendagileak azaldu duenez, proba hauek egin ohi zaizkie kirolariei: «balorazio zineantropometrikoa (pisua, altuera eta tolesturak); esfortzu proba maximoa laktatoekin, zinta irristakor batean, gehikuntzazko mailen arabera, eta balorazio isozinetikoa, jokalari bakoitzak mugimendu  jakin batean abiada konstantean egiten duen indar muskularra neurtzeko».

Era berean, atsedeneko balorazioa egiten zaie saskibaloilariei: elektrokardiograma, tentsio arteriala neurtzea eta ekokardiografia (bihotzaren ekografia). «Proba horren bidez, azterketa biribildu egiten da eta ohiko miaketan, elektrokardiograman eta esfortzu-proban antzematen ez diren kardiopatietako batzuk antzematen dira, zeren eta horiek kirola egitean konplikazioak ekar bailitzakete», adierazi du Aranda doktoreak.

Jokalari berriak eta aspaldiko ezagunak

Gytis Masiulis (Lituania, 23 urte, 2,06 m). Hegaleko pibot lituaniarra Lietkabelis taldetik iritsi da, eta horretan batez beste 12,8  puntu eta 5,6 errebote lortu ditu partidu bakoitzeko (Lituaniako ligan eta Eurocup-ean), eta % 38,5eko arrakasta, hiru puntuko jaurtiketetan. Masiulis jokalari baliotsuena (MVP) izan zen Eurocup-eko azken edizioko taldeen faseko laugarren jardunaldian, 26 puntu 10 errebote eta 38ko balorazioa lortu baitzituen, bere taldeak Telenet Giants Antwerp taldearen kontra irabazi zuenean. Jokalari hori Zalgiris taldearen beheko kategorietan prestatu da, eta Lituaniako ligako talde batzuetan jokatu du, esaterako, Neptunas Klaipeda taldean, bi denboralditan.

Valentin Bigote (Frantzia, 29 urte, 1,96 m). Hegaleko jokalari frantsesa, 21/22 denboraldiari begira ‘Beltzez jantzitako gizonen’ lehenengo indargarria dena, Frantziako Le Mans taldetik dator, eta talde horretan azken hiru denboraldietan jokatu du. Azkenekoan, 20/21 denboraldian, alegia, batez beste 12,2 puntu, 2,6 errebote eta 2,5 asistentzia lortu ditu partidu bakoitzeko, eta % 41eko arrakasta, hiru puntuko jaurtiketetan, 22 minututan. Bigotek 11 denboraldiz jokatu du profesional bezala Frantziako talde batzuetan, hala nola Denain, Nancy, Dijon edo Le Mans taldeetan.

Regimantas Miniotas (Lituania, 25 urte, 2,08 m). Hegaleko pibot lituaniarrak RETAbet Bilbao Basket-en jokatu zuen 20/21 denboraldian, eta taldean (ligan zehar) batez beste 7,1 puntu eta 4,3 errebote lortu ditu partidu bakoitzeko, eta % 29,2 arrakasta, hiru puntuko jaurtiketetan. Vytautas Prienu taldetik iritsi zen jokalaria Bilboko klubera.

Alex Reyes (Espainia, 27 urte, 2,02 m). Miniotas bezala, hegaleko jokalari espainiarrak Bilboko taldean jokatu zuen aurreko denboraldian, eta talde horretan, batez beste 3,6 puntu eta 1,6 errebote lortu ditu, eta % 36,6ko arrakasta, hiru puntuko jaurtiketetan.

IMQ, euskal kirolaren alde

IMQ-k eliteko kirol profesionalaren nahiz oinarrizko kirolaren alde jokatu du beti, eta kirol-erakundeek datozen belaunaldien osasuna sustatzeko egiten dituzten jarduera askori ematen dio laguntza.

Gaur egun, IMQ da RETAbet Bilbao Basket eta Baskonia saskibaloi-taldeen nahiz Athletic Club, Deportivo Alavés eta SD Eibar futbol-taldeen aseguratzaile mediko ofiziala.