Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Alavés taldeko jokalariek IMQ Amárican kirol azterketa medikoak egiten hasi dute denboraldia

05.07.2021

Alavés taldeko jokalariek IMQ Amárican kirol azterketa medikoak egiten hasi dute denboraldia

Klub babazorroak gaur hasi du denboraldi-aurrea Gasteizko IMQ Amárica Zentro Medikoan lehen taldeko jokalariei goi-lehiaketazko kirol-azterketa medikoak egiten, Ibaian antigeno-testak, test serologikoak, PCRaketa analisi klinikoak egin ostean.

Osasun-zentrotik jokalari hauek igaro dira: Rube´n Duarte, Marti´n Aguirregabiria, Fernando Pacheco, Vi´ctor Laguardia, Lucas Pe´rez, Toma´s Pina, Joselu, John Guidetti, Luis Rioja, Ximo Navarro, Pere Pons, ‘Tachi’, Antonio Sivera, Carlos Isaac, Borja Sainz, Mahmoud Abdallahi, Jesús Owono, Adrián Rodríguez, Alan Godoy, Abdel Abqar y Taichi Hara.

9:00etan hasi dira probak; lehenik eta behin, analitika bana egin zaie, osasun-zentroko erizaintza-zerbitzuan eta, ondoren, zenbakien ordenaren arabera, 2013. urteaz geroztik Deportivo Alavés taldearen aseguratzaile mediko ofiziala den IMQ Osasun Zentroko María Sagasti eta María García medikuek –kirol-medikuntzako espezialista eta kardiologoa, hurrenez hurren–  banan-banan artatu dituzte zuri-urdinak. Jokalariei egin zaizkien proben emaitzak berehala jakinarazi zaizkio Deportivo Alavés taldeko sendagile Javier Barriori, lekuan bertan balora ditzan.

Goi-lehiaketazko osasun-azterketak proba hauek barne hartu ditu: balorazio zineantropometrikoa (pisua, altuera eta tolesturak), jokalarien atsedeneko balorazioa (bihotzaren auskultazioa, biriken auskultazioa, atsedeneko elektrokardiograma eta tentsio arteriala neurtzea) eta ekokardiografia, azterketa biribiltzeko eta miaketan eta esfortzu-proban antzematen ez diren kardiopatia batzuk detektatzeko.

Azkenik, Barrio doktoreak eskatuta, babazorroei ergometria edo esfortzu-proba egin zaie, eta hori, María Sagasti sendagileak azaldu duenez, honetan datza: “elektrokardiograma monitorizatua da, zeinaren bidez atsedenean bihotz-maiztasuna ikus dezakegun –trantsizionala da, esfortzu-maila ezberdinetan zehar–, baita indarberritzen ere”. Halaber, hau gehitu du: “bihotz-maiztasun teoriko maximoaren % 85ean egiten ari gara, hots, jokakariaren adinaren 220 baino  gutxiagotan, baina kirolariaren arabera, maximoetara irisiten ari gara”.

IMQ Amárica Osasun Zentroak punta-puntako teknologia du kirol-medikuntzan, baita Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako eta Errehabilitazioko profesionalak diren mediku espezialistak ere.