Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Baskonia eta Deportivo Alavés taldeek beste hiru denboraldi batzuetarako berritu dute akordioa IMQ aseguratzaile mediko ofiziala izan dadin

14.11.2019

Baskonia eta Deportivo Alavés taldeek beste hiru denboraldi batzuetarako berritu dute akordioa IMQ aseguratzaile mediko ofiziala izan dadin

Baskonia eta Deportivo Alavés taldeek jendaurrean eta elkarren segidan aurkeztu dute datozen hiru denboraldietan, 2022ko ekainaren 30era arte, IMQrekin sinatu duten  osasun-asistentzia eta babesletzari buruzko akordio berria. Mendizorrotza estadioan eta Vitoria-Gasteizko Buesa Arenan aurkeztu dute hurrenez hurren, akordioa taldeok.  

Deportivo Alavés taldeko Ticketing eta Negozio Ekitaldietako zuzendari Mikel Bárcenak eta IMQ-ko Enpresa Arloko zuzendari Pablo Ortizek eta IMQ-ko kontseilari eta zuzendari nagusi Miguel Ángel Lujuak, erakunde bereko Arabako ordezkari Álvaro Alonsorekin batera, jendaurrean ezagutarazi dute, esandako kirol-instalazioetan, hitzarmen hori formalizatu izana. Hitzarmen horren eskutik, IMQ-k Baskonia-rekin 2008. urteaz geroztik eta  Deportivo Alavés-ekin 2013. urteaz geroztik duen lankidetza berritu da, eta IMQ bi klubetako kategoria guztien –oinarri-saskibaloi eta futboletik hasita, lehen mailako jokalariak barne– IMQ aseguratzaile mediko ofizial gisa sendotu du.

IMQrekiko aliantza estrategiko horren bidez, bi taldeek Euskadiko liderra den konpainiaren estaldura eta bermea izango dituzte osasun-arloan. Aldi berean, Euskadi barruan nahiz hortik kanpo erreferentzia diren zentroak, teknologia eta profesionalak izango dituzte eskura, kirolariak eta horien egoera fisikoa ezin hobeki zaintzeko.

Hitzarmenaren berrizketan Baskoniako Luca Vildoza eta Deportivo Alavéseko Manu García ere egon dira, azken hau IMQren Arabako irudi berriaren protagonista delarik. Era berean, bi taldeon 5+11 Fundazioaren kide babesle izango da IMQ, irabazi-asmorik gabeko erakunde horrekiko lankidetza-hitzarmena 2022. urtera arte ere berritu baita.

Baskonia eta Deportivo Alavés taldeetako ordezkari Mikel Bárcenak eta Pablo Ortizek nahiz IMQ-ko ordezkari Miguel Ángel Lujuak eta Álvaro Alonsok pozik daudela adierazi dute, guztiontzat hain garrantzitsua den osasunaren konpromiso-arloan akordio hori lortu izanagatik. Halaber, akordio berriari esker lankidetza indartu izanak duen balioa adierazi dute.

IMQ-ko kontseilari zuzendari nagusiaren hitzetan, “gure taldeak eta bi klubok ibilbide profesional berdina dugu, luzea eta sendoa, baita printzipio eta jokabide berdinak ere, ahaleginean, gorputz eta arima aritzean eta konpromisoan oinarritzen direnak alegia, apaltasunetik ahalik eta gehien lortu nahi baitugu guztiok eta horretarako, talde-lana eta aztura osasungarriak sustatu nahi ditugu Araban”.

Miguel Ángel Lujuak IMQ-ko profesional, klinika eta zentro guztiak jarri ditu berriro bi klubetako kategoria guztien jokalarien eskura, eta IMQ Amárica zentroa nabermendu du, Araban oso errotuta baitago; askotariko zerbitzu eta diagnostikoak eta medikuntza eta kirurgiako 29 espezialitatetako 80 profesional ditu, baita Kirol Medikuntzako Unitatea ere, zeinean Deportivo Alavés eta Baskonia taldeetako jokalariei ohiko kirol-azterketa medikoak egiten zaizkien.