Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Athleticeko jokalariek denboraldiko lehenengo azterketa gainditu dute Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatean

26.07.2021

Athleticeko jokalariek denboraldiko lehenengo azterketa gainditu dute Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatean

 

Taldearen aurkezpen ofizialaren bezperan, Athletic Clubeko emakumezko jokalariei denboraldiko lehenengo kirol-azterketa medikoa egin zaie IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatean. Emakumezkoen talde zuri-gorriko jokalariei goi-lehiaketazko bete-beteko kirol-azterketa egin zaie, urtero bezala.

Klub zuri-gorriko lehen taldeko 23 jokalariak osasun-instalazioetatik igaro dira gaur, goi-lehiaketazko kirol-azterketa baten eskutik beren osasun-egoera eta kirol-errendimendua egiaztatzeko, taldearekin denboraldi-aurrea sasoi onean has daitezen.

IMQ-ko Kirol Medikuntzako espezialista Pablo Aranda medikuak azaldu duenez, azterketa hasteko, “lehen-lehenik, odol-laginak atera dira, analisi klinikoa egiteko, odol-gazurraren hainbat alderdi biokimiko egiaztatzeko. Jarraian, balorazio zineantropometrikoa (pisua, altuera eta tolesturak) egin dugu”.

1998/99 denboraldiaz geroztik Athletic Cluben aseguratzaile mediko ofiziala den IMQren eskutik emakumezkoei egin zaien azterketak –gizonezkoenei uztailaren 5ean egindakoak bezala– proba hauek barne hartu ditu: test isozinetikoa, indarra eta giltzaduren mugikortasuna neurtzeko testa, elektrokardiograma basala eta esfortzu-proba, eta azken hori, Aranda sendagileak adierazi duenez, “jokalariei gehien kostatzen zaiena da, esfortzu gehigarria baitakar, oporraldiaren ondoren zorrotza delako eta proba maximoa delako”.

Halaber, proba hauek ere egin zaizkie jokalariei: bihotzaren eta biriken auskultazioa, lokomozio-aparatuaren miaketa, gorputz osaera eta gantz-ehunekoa neurtzea, esfortzu proba maximoa zinta irristakorrean eta pultsu kardiakoak lortzea. Hori guztia, jokalari bakoitzaren kirol-baldintzak hobetzeko eta jokalarien entrenamendua banan-banan antolatzeko.