Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

SD Eibar lehen taldeak azterketa medikoak egin ditu Zorrotzaurre IMQ Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatean

10.07.2017

SD Eibar lehen taldeak azterketa medikoak egin ditu Zorrotzaurre IMQ Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatean

Armaginek denboraldi-aurrea hasi dute beharrezko azterketa medikoak egiten, lehen aldiz Zorrotzaurre IMQ Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatean. SD Eibar taldeko sendagileak eta IMQ-ko profesionalak arduratuko dira gaur, uztailaren 10ean, eta bihar SD Eibar lehen taldeko jokalarien egoera fisikoa aztertzeaz, denboraldi-aurrean partida gehien jokatuko dituen taldeetako bat baita.

2017/18 denboraldi-aurrea uztailaren 12an hasiko da ofizialki, eta Mendilibaren jokalariek Austriara bidaiatuko dute 4 partida jokatzera, azterketa medikoen probak gainditu ondoren.

Gaur goizean jokalari hauei egin zaizkie probak: Markel Areitio, Roger Escoruela, Enrique García, Anaitz Arbilla, Jordi Calavera, Sergi Enrich, Tiago Dias, Dani García, Asier Riesgo eta Jon Ander Amelibia. Bihar –asteartea–, uztailaren 11an, hauei: Alexander Mesa, Christian Rivera, Rubén Peña, Takashi Inui, David Juncá, Álex Gálvez, Pedro León, Ander Capa, Gonzalo Escalante, Ivan Ramis eta Unai Elgezabal.

Talde armaginak IMQrekin duen harremana sendotu du talde gorri-urdineko jokalariek, bigarren urtez jarraian, goi-lehiaketazko osasun- eta kirol-azterketa osoa egitean, osasun-aseguratzailearen profesionalekin; hain zuzen ere, kirol-medikuntzako espezialista Pablo Aranda eta Zigor Madaria kardiologoa arduratu dira proba hauek egiteaz: balorazio zineantropometrikoa (pisua, altuera eta tolesturak), atsedeneko balorazioa (bihotzaren auskultazioa, biriken auskultazioa, atsedeneko elektrokardiograma eta tentsio arteriala), esfortzu-proba maximoa laktatoekin eta atsedeneko ekokardiograma. Hori guztia, kirol-baldintzak hobetzeko eta entrenamendua jokalari bakoitzarentzat bereizteko helburuz.

Esfortzu-proba maximoa laktatoekin egitean, jokalari bakoitzaren maila aerobikoa eta anaerobikoa  ezagutzen dira, entrenamendu-saioak hobeto programatzeko, kirol-errendimendua hobetzearren.

IMQ-ko kirol-medikuntzako espezialista Pablo Arandak azaldu duenez, “azterketek bi alde dituzte, elkarrengandik ondo bereizten direnak: alde batetik, jokalarien egoera fisikoa bikaina dela egiaztatzen dugu, eta bestetik, bihotzaren intentsitatea neurtzen dugu. Estutu egiten ditugu, sufriarazten diegu, izerdia botarazten diegu, baina hori da bihotzaren erresistentzia benetan egiaztatzeko eta patologiak baztertzeko modu bakarra”.

IMQ da SD Eibar taldearen aseguratzaile mediko ofiziala 2016/2017denboralditik. Zorrotzaurreko IMQ Klinikaren Kirol Medikuntza Unitateak –non jokalarien osasun-azterketa egiten den– punta-puntako teknologia du arlo horretan, gorputz-hezkuntzako eta kirol-medikuntzako mediku espezialistak ere, fisioterapia eta errehabilitazio arloaren laguntzarekin.