Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Sd Eibar taldeko jokalariek azterketa medikoak gainditu dituzte Zorrotzaurreko klinikaren Kirol Medikuntzaren Unitatean

09.07.2018

Sd Eibar taldeko jokalariek azterketa medikoak gainditu dituzte Zorrotzaurreko klinikaren Kirol Medikuntzaren Unitatean

Denboraldi-aurre bizi bati begira (Tudelanoren kontra, uztailaren 17an, eta Real Sociedaden kontra, 20an) eta Austriako Tiroleko Kössen biltokirantz abiatu aurretik, SD Eibar Lehen Taldeko jokalariek gaur egin dute goi-lehiaketazko azterketa medikoa IMQ Zorrotzaurre Klinikan, sasoian eta osasuntsu dauden eta kirol-errendimendu egokia duten egiaztatzeko.

José Luis Mendilibaren jokalari batzuei gaur egin zaizkie azterketak eta bihar, gainerakoei. Hortaz, IMQ Zorrotzaurre Klinikaren Kirol Medikuntzako Unitatetik jokalari hauek igaro dira jada: Paulo Rodrigues de Oliveira, Alejandro Gálvez, Markel Areitio, Pedro León, Sergi Enrich, Asier Riesgo, Iván Alejo, Joan Jordan, Tiago Dias, Christian Rivera, Pere Milla eta Alain Ribeiro.

Eta bihar hauek joango dira: Enrique García, Anaitz Arbilla, Jordi Calavera, Charles Dias, José Ángel Valdés, Rubén Peña, Iván Ramis, Yoel Rodríguez, Alexander Mesa, Gonzalo Escalante, Fabián Orellana eta Papakouly (Pape) Diop.

“Armaginak” IMQ-ko Kirol Medikuntzako espezialista Pablo Arandak eta IMQ-ko kardiologo Zigor Madariak aztertu dituzte. Halaber, SD Eibar Taldeko Medikuntza Zerbitzuetako profesional batzuek proba osagarriak egin dizkiete jokalariei.

Probak

Goi-lehiaketazko mediku-azterketek proba hauek barne hartu dituzte: balorazio zineantropometrikoa (pisua, altuera eta tolesturak) eta atsedeneko balorazioa (bihotzaren auskultazioa, biriken auskultazioa, atsedeneko elektrokardiograma eta tentsio arteriala). Ondoren, ekokardiografia (bihotzaren ekografia) egin zaie jokalariei, azterketa osatzeko, eta miaketan, elektrokardiograman eta esfortzu-proban antzematen ez diren kardiopatiak antzemateko.

Ondoren, esfortzu-proba maximoa egin zaie laktatoekin, jokalari bakoitzaren maila aerobikoa eta anaerobikoa ezagutzeko, entrenamendu-saioak hobeto programatu ahal izateko.

Jarraian, balorazio isozinetikoa egin zaie, jokalari batek mugimendu jakin batean eta abiadura iraunkorrean egiten duen indar muskularra neurtzeko. Muskuluen indarra neurtzeko proba hori, jokalariek, muskuluen ikuspegitik, lesionatzeko duten arriskua ebaluatzeko modua da, baita errehabilitazio- eta entrenamendu-programen eraginkortasuna neurtzekoa ere.

IMQ, SD Eibar taldearen aseguratzaile mediko ofiziala

SD Eibar klubak IMQrekin duen harremana sendotu egin du, zeren eta Lehen Taldeko jokalariek, hirugarren urtez jarraian, goi-lehiaketazko osasun- eta kirol-azterketa osoa gainditu baitute.

IMQ da SD Eibar taldearen aseguratzaile mediko ofiziala 2016/2017denboralditik. IMQ Zorrotzaurre Klinikaren Kirol Medikuntza Unitateak –non jokalariei osasun-azterketa egiten zaien– punta-puntako teknologia du kirol-arloan, baita kardiologiako eta kirol-medikuntzako mediku espezialistak eta errehabilitazio eta fisioterapia zerbitzua ere.