ZER ESTALTZEN DU?

  • IMQ Activa pertsona guztien esku dagoen asegurua da, egunez egun oso prezio ekonomikoan erabiltzeko aproposa.
  • IMQ Activarekin zentro propio eta hitzartuen sarea erabil dezakezu bai Euskadin bai Estatuan kirofanorik eta anestesiarik eskatzen ez duten zerbitzuetarako.

ESTALDURA AIPAGARRIENAK

  • Lehen mailako arreta (medikuntza orokorra, pediatria, erizaintza) eta kontsulta medikoak espezialitate gehienetan.
  • Analisi eta proba diagnostikoak (analitikak, eskanerra, erresonantzia magnetikoa, PET onkologikoa…).
  • Haurdunaldirako eta erditzerako prestakuntza.
  • Odontologia: haginak ateratzea, ahoa garbitzea, sendaketa estomatologikoak eta erradiografiak
  • Etxeko larrialdiak eta anbulatorioak 24 orduz.
  • Kirofanorik edo anestesiarik behar ez duten jarduera terapeutikoak eta tratamenduak, ospitalean edo eguneko ospitalean ospitalizatuta egon zein egon ez.

BARNE DAUDEN ZERBITZU BEREZIAK

  • Beste mediku baten iritzia. Munduan gailentzen diren mediku eta bestelako profesionalak ditugu, aldez aurretik gaixotasun larriaren diagnostikoa egonez gero, kontsultatzeko.
  • 24 orduko arretarako linea.
  • Larrialdiko arreta atzerrirako bidaietan, 12.000 euroraino.
  • IMQ Laguntza: adinekoentzako aholkularitza integrala: egoitzak, eguneko zentroak, etxez etxeko laguntza... eta bestelako zerbitzu soziosanitario batzuk.
  • Vidalis: ongizaterako zerbitzuetan deskontu garrantzitsuak, esate baterako, tratamendu estetikoetan, bidaietan, entzumen zentroetan eta ortopedian, teleasistentzian, etxez etxeko laguntzan eta askoz gehiago.
  • Online bulegoan baimen medikoak eta beste hainbat gestio egiteko aukera.