ZER ESTALTZEN DU?

  • Zeuri eta zure egoerara moldatzen den koordainketa bako aseguru medikoa. Lehen mailako osasun asegurua zuretzat eta zure familiarentzat, itxaron barik, kontsultarako ordutegi zabalarekin eta estatuko 43.000 profesionalen eta 1.150 zentroren artean aukeratzeko askatasunaz.
  • IMQ autonomos aseguruan zerbitzu hauek barne daude: medikuntza orokorra zein espezialitate gehienak, larrialdi anbulatorioak, analitikak eta diagnostiko probak, haurdunaldia, familia plangintza, odontologia, fisioterapia eta errehabilitazioa, etab...

ESTALDURA AIPAGARRIENAK

  • Lehen mailako arreta (medikuntza orokorra, pediatria, erizaintza) eta espezialitate gehienetarako kontsulta medikoak.
  • Analisi eta diagnostiko probak (analitikak, eskanerra, erresonantzia magnetikoa, PET onkologikoa...).
  • Haurdunaldia eta erditzeko prestaketa.
  • Odontologia: haginak ateratzea, ahoa garbitzea, sendaketa estomatologikoak eta erradiografiak.
  • Etxeko eta anbulatorioko larrialdiak 24 orduz.
  • Ekintza terapeutikoak eta kirofano edo anestesia beharrik ez duten tratamenduak, ohiko ospitalean nahiz eguneko ospitalean ingresatuta edo ingresatu barik.

BARNE DAUDEN ZERBITZU BEREZIAK

  • Istripu asegurua, 30.000 €tik gorako kalteordainarekin, istripuagatiko baliaezintasunaren edo heriotzaren kasuan

  • Bigarren Iritzi Medikoa, munduan gailentzen diren profesionalekin, gaixotasun larria diagnostikatuz gero
  • Arreta eguneko 24 orduetan
  • Atzerrirako bidaietan larrialdiko arreta, 12.000 € arte.
  • IMQ Ayuda: adinekoentzako aholkularitza integrala: egoitzak, eguneko zentroak, etxeko laguntza... eta beste soluzio sozio-sanitario batzuk.
  • Vidalis: deskontu garrantzitsuak ongizateko zerbitzuetan, esaterako tratamendu estetikoetan, bidaietan, entzumen eta ortopedia zentroetan, telelaguntzan, etxez etxeko laguntzan eta beste askotan.
  • Mediku baimenak eta beste hainbat gestio zeure Online Bulegoan.
  • Eta nahi baduzu, hortz-aseguruarekin behar dituzun odontologia-tratamendu guztiak izango dituzu. Hilean eta pertsona bakoitzeko 3,33 €tik aurrera IMQ DENTAL FAMILIA aseguruarekin.
  • IQM Autónomosen estaldurak eta zerbitzuak [pdf,XX KB]