Iradokizunak
Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritakoa betetzeko, zure esku ipintzen dugu "informazio orokorra" izeneko atala. Atal horrek webgune atari honetako (aurrerantzean, "Webgunea”) entitate titularraren identifikazio datuak jasotzen ditu:
Titularra: IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO, S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROS (aurrerantzean IMQ)
Helbidea: Maximo Agirre, 18 (bis), 48011 Bilbo
Posta elektronikoa: imq@imq.es
Telefonoa: 900 81 81 50
IFZ: A-95321386
Erregistroko datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 4587 liburukia, 15 folioa, BI-43293 Orria, 1. inskripzioa.
Bat-egitearen erregistro-datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 58 liburukia, 0 folioa, BI-3808-A, 15. inskripzioa.
Bere jarduerak burutzeko, IMQk honako erregistro datu eta administrazio baimen hauek ditu:
IMQk badu kode etikoa, eta honako bi gida hauei atxikita dago: "Jardunbide egokien gida bizi-aseguruak ez diren aseguruen produktuei buruzko informazio-agirian erabilitako terminologian” eta “Erreklamazioei barne ebazpena emateko jardunbide egokien gida", biak ala biak UNESPArenak.
En caso de que entienda que sus derechos como consumidor no se han visto respetados puede acudir a la plataforma de resolución alternativa de conflictos de la Comisión Europea https://ec.europea.eu/consumers/odr/ así como a la Dirección General de Seguros y Fondos de Pensiones a través de la web https://www.dgsfp.mineco.es/reclamaciones
Webgunera sartzea eta berau erabiltzea Legezko Ohar honetako zehaztapenei lotuta dago, zerbitzuren batean sartzean baldintza berezi batzuk onartu beharko direla baztertu barik.
Webgunera sartzea onartzen duen erabiltzaile orok onartzen du une horretan indarrean den Legezko Oharrean zehaztuatako baldintza orokorrei men egiten diela, eta, holakorik bada, aplikagarriak diren baldintza partukularrei ere.
Beraz, erabiltzaileek arretaz irakurri behar dute Legezko Oharra Webgunea erabili nahi duen bakoitzean, baita unean erabili bahi dituzten produktu eta zerbitzuei dagozkien baldintza partikularrak ere.
Edonola ere, IMQk beretzat gordeko du Webgunearen itxura eta konfigurazioa, baita Legezko ohar hau edo unean uneko baldintza partikularrak, edozein momentutan eta aldez aurretik abisatu behar izanik gabe aldatzeko eskubidea.
Webgunean sartzea doakoa da erabiltzailearentzat. IMQk baimena ematen die erabiltzaileei Webgune honetara sartzeko eta bertatik ibiltzeko, bertan dauden zerbitzu eta edukiak erabiltzeko eta ikusteko.
Erabiltzaileak bere borondatez eta beren-beregi onartzen du Webgunean sartzeko eta hori erabiltzeko erantzukizuna, eta baita bertan eskaintzen diren eduki eta zerbitzuei buruzkoena ere.
Horrez gain, debekatuta dago Webgunera legez kanpoko edo baimendu gabeko helburuekin sartzea eta erabiltzea, xede ekonomikoa izan zein ez. Hori eginez gero, erabiltzailearen erantzukizunpean izango da.
Erabiltzaileak hitz ematen du ez dituela kenduko, ezabatuko, mugituko, manipulatuko edo aldatuko:
IMQk beretzat gortdetzen du dagozkion jarduera legalei ekiteko eskubidea, norbaitek ondoren agertzen diren debekuak urratuz gero:
Wegunearen helburua IMQk eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen informazioa zabaltzea da; hortaz, bertan agertzen den informazioa ez da eskaintza loteslea. Merkaturatutako produktuen tipologiari buruz eta emandako zerbitzuei buruzko informazio generiko guztia baliozkoa izango da web-orri honetan argiratatzen denean.
Era berean, Webguneak IMQk eskaintzen dituen produktuak kontratatzeko beharrezko datuak emateko aukera eskaintzen du.
IMQk osasunari, medikuntzari, ospitalei, gaurkotasunari eta bestelako gaiei buruzko artikuluak jar ditzake Webgunean. Eduki horiek IMQko erabiltzaileen esku jartzen da, bere edo hirugarrenen iturrietatik jasotako informazioarekin. IMQ saiatzen da edukiak ahal denik eta kalitaterik onena izan dezaten, baina ez du bermatzen eduki horien erabilgarritasuna, zehaztasuna, sakontasuna, egokitasuna eta/edo gaurkotasuna. IMQk adierazten du edukiek informazio helburu hutsa dutela eta erabiltzaileak berak kontrastatu eta ebaluatu behar du erabili nahi dituen.
Webgunean edukiak jartzeak ez dakar inola ere aseguruei, osasunari edo beste edozeri buruzko aholkularitza zerbitzua. Erabiltzaileak onartuko du Webguneko edukietan jasotako informazioa ez dela nahikoa edozein motako erabakiak hartzeko. Hortaz, Webguneko edukietan jasotako informazioa ezin da hartu aseguruei, osasunari edo beste edozeri buruzko aholkularitzaren ordezko gisa.
IMQk beretzat gordetzen du Webgunean aldaketak aldez aurretik jakinarazi gabe egiteko eskubidea, bertako edukiak edo diseinua eguneratu, zuzendu, aldatu, erantsi edota kendu nahi duenean. Webgunearen edukiak aldian-aldian eguneratzen dira. Informazioaren eguneratzea ez denez berehalakoa, gomendatzen dizugu Webgunean dagoen informazioa indarrekoa eta zehatza dela egiaztatzea beti.
IMQ sozietateak beretzat gordetzen du Legezko Ohar hau edota aplika daitezkeen bestelako erabilera baldintzak betetzen ez dituzten erabiltzaileei Webgunera edo bertako zerbitzuetara sarrera ukatzeko edo kentzeko eskubidea, edozein momentutan eta aldez aurretik jakinarazi barik.
IMQ sozietateak arrazoizko ahalegin eta baliabide guztiak jarriko ditu Webgunea eskuragarri egoteko; hala ere, ezin du bermatu Webgunerako sarbidean etenik edo akatsik egongo ez denik, eta ez du bere
gain inolako erantzukizunik hartuko Interneterako konexioak dirauen bitartean gerta daitezkeen arazo tekniko edo akatsengatik.
IMQ sozietateak, halaber, ezin du bermatu Internet bidezko informazio transmisioak erabat ziurrak izango direnik, hainbat faktore bere kontroletik kanpo daudelako. IMQ sozietateak ez ditu bere gain hartuko informazio transmisioan gerta litezkeen gorabeheren ondorioz erabiltzaileak paira ditzakeen kalte edo galerak, esaterako, datuak galtzea edota hirugarren batzuk baimen barik sartzea.
Dena dela, jakinarazten dizugu IMQ sozietateak segurtasun politikari eutsiko diola izaera pertsonaleko datuen tratamenduan, indarrean dagoen espainiar estatuko legeriari jarraiki.
Webgunearen diseinua, edukia eta iturburu kodea, bai eta bertan agertzen diren logo, marka eta gainerako zeinu bereizgarriak, IMQren edo horren alde lizentzia duten hirugarrenenak dira. Hortaz, guztiz galarazita dago horiek erabiltzea, erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, transformatzea edo bestelako antzeko jarduerak egitea, non eta ez duen hori guztia egiteko IMQk baimena idatziz eman ezean.
Bere webgunetik IMQren Webgunera hiperesteka bat edo lotzeko gailu tekniko bat (estekak edo botoiak esaterako) ezarri nahi duen erabiltzaileak eta, oro har, edozein pertsona fisiko edo juridikok IMQren baimena izan behar du, aldez aurretik eta idatziz.
Hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi harremana dagoenik IMQ eta Hiperesteka jartzen den webgunearen jabearen artean, ezta IMQk bertako edukiak edo zerbizuak onartzen edo onesten dituenik ere. Edonola ere, IMQk beretzat gordetzen du Webgunera egindako edozein hiperesteka edozein momentutan debekatzeko edo deusezteko eskubidea, hiperesteka jarri den Webgunearen jarduera eta edukiak ez-zilegiak izan daitezkeenean bereziki.
Halaber, IMQk interesgarriak gerta ahal zaizkizun beste webgune batzuetarako sarrera bideratzen dizu. Dena dela, web orri horiek ez dira IMQ sozietatearen ardura, eta ez ditu gainbegiratzen ez edukiak , ez Webgunearen funtzionamendu estekatua, ez bertan sartzeak edo hura erabiltzeak ekar litzakeen kalteak.
“IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO, S.A., DE SEGUROS Y REASEGUROS (“IMQ”) erakundearen aseguru-poliza bat webgunearen bidez kontratatzea eskatuz gero, zordunak (hartzaileak) honako hauei baimena ematen die:
· IMQri, instrukzioak bidal diezazkion zordunak (hartzaileak) kontua zorduntzeko aseguru-eskabidearen ereduan adierazi duen finantza-erakundeari eta
· finantza-erakunde horri, haren kontuan zordunketak egin ditzan hartzekodunaren (IMQ) instrukzioei jarraituz.
Dituen eskubideen zati gisa, zordunak legez eska diezaioke finantza-erakundeari dirua itzultzeko, harekin sinatutako kontratuaren zehaztapenetan eta baldintzetan ezarritakoa betez.
Kontuan zordundutako datatik hasita hurrengo zortzi asteetan egingo da itzultzeko eskabidea.
Zure eskubideei buruzko informazioa eskuratzeko zure finantza-erakundera jo dezakezu.
Aurrekoa gorabehera, IMQk, gainerako kontratu-agiriekin batera, etxera bidaliko dion SEPA helbideratze-agindua sinatuta itzultzera derrigortuta dago hartzailea”.
Lege Ohar honetako edukiak eta baldintzak espainiar estatuko legeen edo espainiar estatuan aplikagarriak diren legeen arabera arautzen dira.
“Online Bulegoa” IMQk bere bezeroen esku jartzen duen zerbitzua da, IMQrekin kontratatu dituzten produktu eta zerbitzuekin lotutako informazioa on line kontsultatzeko aukera izan dezaten.
“Online Bulegoan” sartzeko, IMQn aseguratutako erabiltzaileek erregistratu behar dute, bere poliza zenbakia, hartzailea baldin bada, edo txartel zenbakia adieraziz, beste datu pertsonal batzuekin batera. Era berean, Legezko Oharra (https://www.imq.es/sites/IMQCorporativo/default/es_ES/Aviso-Legal) eta Datuak Babesteko Politika (https://www.imq.es/sites/IMQCorporativo/default/es_ES/Protección-de-Datos) irakurri eta onartu beharko dituzte.
Erabiltzaileak bermea emango du jakinarazten dituen datu guztiak egiazkoak eta benetakoak direna, eta haren ardura izango da emandako informazioa egunean edukitzea. Halaber, hitz ematen du “Online Bulegoaren” Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetara sartzeko identifikazio datuak (erabiltzailea-pasahitza) behar bezala zainduko dituela eta ez diela hirugarrenei sartzen eta erabiltzen utziko. Erabiltzailea arduratuko da horiek behar bezala ez erabiltzeagatik sor daitezkeen kalte eta galerez.
AURRETIAZKO OHARRA:
IMQ APP-a IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROS ("IMQ") sozietateak, helbidea Máximo Aguirre kalea 18 (bis)-2 duena, eta IFK A-95.321.386 duena, bere bezeroen eskura jartzen duen aplikazioa da, honako hau egin ahal izan dezaten:
IMQk jakinarazten du ezen, aseguru-konpainia den aldetik, IMQ APPko bezero eta erabiltzaileen datuen Tratamenduaren Arduraduna baino ez dela, eta Aseguru Zerbitzuak eman ahal izateko tratatzen duela.
Zerbitzu horiek honakoak dira:
Tratamenduaren helburua: eskatutako zerbitzuak ematea eta legezko betebeharrak betetzea.
Bere eskubideak baliatzeko aukera: interesduna da bere datu pertsonalak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko, mugatzeko eta haien tratamenduaren aurka egiteko eskubideen titularra, eta era berean edozein unetan ken dezake emandako baimena, horrek tratamenduaren zilegitasunari eragin gabe.
IMQk tratamenduaren ardura duen datu pertsonalen gaineko eskubide horiek baliatzeko, datuen titularrak kanal hauetako edozein erabili ahal izango du: (i) aurrez aurre IMQren edozein bulegotan; (ii) postaz (Máximo Aguirre kalea 18 bis, 48011 Bilbo, Bizkaia), bezeroaren arretarako departamentuaren zerbitzura; edo (iii) posta elektronikoz (imq@imq.es). Eskubide horiek baliatzea doakoa da.
IMQren Datuak Babesteko Politikari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu www.imq.es webgunearen "datuen babesa" atala.
Horri dagokionez, jakinarazten da ezen Laguntza Zerbitzuak eman ahal izateko tratatzen diren IMQ APPko erabiltzaileen datuen Tratamenduaren Arduraduna aldatu egiten dela zerbitzu zehatzaren arabera, jarraian zehazten den bezala:
Arduraduna: Une bakoitzean lan egiten duen medikua edo Osasun Zentroa izango da.
Tratamenduaren helburua: eskatutako zerbitzuak ematea eta legezko betebeharrak betetzea.
Zure eskubideak baliatzeko aukera: jarri harremanetan une bakoitzean zerbitzuak ematen dizkizun medikuarekin edo Osasun Zentroarekin.
Arduradunaren Datuak Babesteko Politikari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero: jarri harremanetan une bakoitzean zerbitzuak ematen dizkizun medikuarekin edo Osasun Zentroarekin.
Arduraduna: MEDIPREMIUM SERVICIOS MÉDICOS S.L. (mediQuo), arreta bere mediku-taldeak ematen duenean; edo artatzen duen IMQko mediku-taldeko medikua, arreta mediku horrexek ematen duenean.
Tratamenduaren helburua: eskatutako zerbitzuak ematea eta legezko betebeharrak betetzea.
Eskubideak baliatzeko aukera: dpo@mediquo.com posta elektroniko bidez.
Arduradunaren Datuak Babesteko Politikari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero: Arduradunaren Datuak Babesteko politikari buruzko informazio osoa eta zehatza kontsulta dezakezu Txat Medikoa atalean.
Arduraduna: FISIFY TECHNOLOGY, S.L.
Tratamenduaren helburua: eskatutako zerbitzuak ematea eta legezko betebeharrak betetzea.
Eskubideak baliatzeko aukera: info@fisify.com posta elektroniko bidez.
Arduradunaren Datuak Babesteko Politikari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero: Arduradunaren Datuak Babesteko politikari buruzko informazio osoa eta zehatza kontsulta dezakezu Fisioterapia digitala atalean.
Arduraduna: Une bakoitzean zerbitzuak ematen dizkizun medikua edo Osasun Zentroa izango da.
Tratamenduaren helburua: eskatutako zerbitzuak ematea eta legezko betebeharrak betetzea.
Zure eskubideak baliatzeko aukera: jarri harremanetan une bakoitzean zerbitzuak ematen dizkizun medikuarekin edo Osasun Zentroarekin.
Arduradunaren Datuak Babesteko Politikari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero: jarri harremanetan une bakoitzean zerbitzuak ematen dizkizun medikuarekin edo Osasun Zentroarekin.
Arduraduna: Une bakoitzean zerbitzuak ematen dizkizun medikua edo Osasun Zentroa izango da.
Tratamenduaren helburua: eskatutako zerbitzuak ematea eta legezko betebeharrak betetzea.
Zure eskubideak baliatzeko aukera: jarri harremanetan une bakoitzean zerbitzuak ematen dizkizun medikuarekin edo Osasun Zentroarekin.
Arduradunaren Datuak Babesteko Politikari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero: jarri harremanetan une bakoitzean zerbitzuak ematen dizkizun medikuarekin edo Osasun Zentroarekin.
Ikus aurreko (i) atala, “Fisioterapia Digitala” epigrafea.
Ikus aurreko (i) atala, “Txat Medikoa – Bideokontsulta” epigrafea.
Arduraduna: CONSULTORIOS MÉDICOS DEL IMQ BIZKAIA, S.L.U.
Tratamenduaren helburua: eskatutako zerbitzuak ematea eta legezko betebeharrak betetzea.
Zure eskubideak baliatzeko aukera: (a) aurrez aurre edo ohiko posta bidez Máximo Aguirre 18 BIS 48011 Bilbo helbidean; edo (b) posta elektroniko bidez centro-imqcolon@imq.es helbidean.
Arduradunaren Datuak Babesteko Politikari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero: Arduradunaren Datuak Babesteko politikari buruzko informazio osoa eta zehatza kontsulta dezakezu “IMQ Colón Zentroa”-n (Colón de Larreategui kalea, 45, Bilbo) jendaurrean jarritako dokumentazioan, zeinaren kopia erabilgarria eskatu ahal izango duzun eramateko.
DATUAK BABESTEKO POLITIKA ESPEZIFIKOA, IMQ-REN ZENTROETAN WHATSAPP BIDEZKO HITZORDU MEDIKOAK KUDEATZEKO
Datuak babesteko politika hau espezifikoa da, eta ondoren zerrendatzen diren baldintza guztiak betetzen direnean soilik aplikatzen da datuen tratamenduan:
Hain zuzen ere, IMQren zentro propioetarako WhatsApp bidezko zita medikoak kudeatzeko sistema IMQren zentro propioetan eta IMQren aseguratuek soilik dute gaituta hitzordu medikoak hartzeko.
Zure datu pertsonalak kanal honen bidez tratatzearekin ados ez bazaude, gogorarazi nahi dizugu borondatezkoa dela eta telefono bidezko eta aurrez aurreko arreta duzula eskura, mediku-hitzorduak hartu ahal izateko.
2016/679 Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren ("DBEO") 13. artikuluaren arabera, honako informazio hau ematen dugu:
Tratamenduaren arduradunaren DBOrekin harremanetan jarri ahal izango zara posta elektronikoz, helbide honetan: dpd@imq.es
Mediku-zitazioa kudeatzeko eta kontrolatzeko beharrezkoak direnak dira, eta, batez ere, identifikazio-datuak (izena, abizenak eta NANa, jaiotze-data), harremanetarako datuak (telefono-zenbakia), IMQren polizetako baten pean aseguratuta bazaude (IMQren aseguratu-txartelaren zenbakia barne), hitzorduari buruzko datuak (zentroa, profesionala, espezialitatea, hitzorduaren eguna eta ordua, etab.).
Jarraian zehazten direnak dira:
|
Tratamenduaren arduraduna |
Helburua |
Legitimazioa |
|
IMQren zentro propioak edo, hala badagokio, profesional autonomoak |
Hitzorduen kudeaketa: (barne hartuta) · 16 urtetik gorako bezero aseguratuak identifikatzea eta balidatzea · Hitzorduen kudeaketari buruzko informazioa biltzea, nahi den espezialitatea eta hitzordurako garrantzitsua den beste edozein informazio barne, bezeroaren iritziz. Garrantzitsua: jasotako informazioak zure osasun-egoerari buruzko informazioa eman edo inferitzen lagun dezake. |
Zerbitzu medikoak emateko kontratu bat betetzea |
|
Eskatzailearekin telefonoz harremanetan jartzea, WhatsApp bidezko kudeaketan gorabehera teknikoren bat izanez gero, arazoaren berri emateko eta hitzorduaren kudeaketa eraginkorra bermatzeko. |
Interes legitimoa. |
|
|
IMQ Aseguruak |
Baieztatu zita medikoaren eskatzailea IMQren aseguratua dela. IT korporatiboen baliabideen kudeaketa zentralizatua. Harremanetarako datuak osatu (mugikorraren zenbakia, bereziki) eta datu horien zehaztasuna egiaztatu. |
Aseguru-kontratu bat betetzea. |
|
Eskatzailearekin telefonoz harremanetan jartzea, WhatsApp bidezko kudeaketan gorabehera teknikoren bat izanez gero, arazoaren berri emateko eta hitzorduaren kudeaketa eraginkorra bermatzeko. |
Interes legitimoa. |
Tratamenduaren arduradunak ez dizkio bere datu pertsonalak hirugarrenei lagako, salbu eta legezko betebeharren bat dagoenean edo lagapena kontratu-harremana gauzatzeko beharrezkoa denean.
Aurrekoari kalterik egin gabe, kontratua eta legeria aplikagarria betez, tratamenduaren arduradunak honako hartzaile hauei laga ahal izango dizkie kasu bakoitzean behar-beharrezkoak diren datuak: (i) IMQ, IMQren zentro propioak eta zentro horietakoren batean zerbitzuak beren kontura ematen dituzten profesional sanitarioak, kontratatutako aseguru-polizaren arabera; (ii) administrazio publikoak, epaileak edo auzitegiak; eta (iii) tratamenduaren eragileak.
Tratamenduaren eragileei dagokienez, jakinarazten dizugu datuak jaso eta gure TI zerbitzu-hornitzaileei jakinarazten zaizkiela, hala nola WhatsApp Ireland Limited, besteak beste. WhatsApp hirugarrenen plataforma bat da, bere pribatutasun-politikaren eta erabilera-terminoen pean jarduten duena. Komunikabide hori erabili aurretik baldintzak berrikustea gomendatzen da, eta WhatsApp harremanetarako bitarteko gisa erabiltzen jarraitzea erabakitzen badu, ezarritako baldintzak ulertzen eta onartzen ditu.
Eragile horiek (edo haien tratamendu-azpieragileek) nazioarteko datu-transferentziak egiten dituzte Europako Esparru Ekonomikotik kanpo, DBEOren V. kapituluari lotuta. Tratamenduaren arduradunak bere eragileei eskatzen die bete ditzatela DBEOk ezarritako bermeak. Berme horien arabera, tratamendu-eragileak edo azpieragileek ondoren egiten dituzten transferentziak aipatutako araudiaren V. kapituluan ezarritakoa betez egin behar dira. Gure eragileei eta azpieragileei buruzko informazio gehiago eska dezakezu.
Tratamenduaren arduradunak bere datu pertsonalak gordeko ditu kontratu-harremana indarrean dagoen bitartean eta, harremana amaitutakoan, legeak ezartzen dituen atxikipen-epeetan edo erantzukizunak erator daitezkeen epeetan.
Interesduna da bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta haien tratamenduari aurka egiteko eskubideen titularra, bai eta horien eramangarritasunerako eskubidearen titularra ere. Era berean, interesdunak edozein unetan ken dezake emandako baimena, tratamenduaren zilegitasunari eragin gabe.
Tratamenduaren arduraduna IMQ den zure datu pertsonalei dagokienez eskubide horiek baliatzeko, datuen titularrak honako kanal hauetako edozein erabili ahal izango du: (i) aurrez aurre, IMQren edozein bulegotan edo IMQren zentro propioetan; (ii) posta arruntez (Maximo Aguirre kalea, 18 bis, 48011 Bilbo, Bizkaia) edo 1. eranskinean jasotako edozein helbidetan; edo (iii) imq@imq.es helbide elektronikoan edo 1. eranskinean jasotako edozein helbide elektronikotan (edozein kasutan ere, zure NANaren kopia irakurgarria edo nortasuna ofizialki egiaztatzen duen beste agiriren bat erantsita). Eskubide horiek erabiltzea doakoa da.
Halaber, tratamenduaren arduradunak zure datu pertsonalak aplikatu beharreko araudiaren arabera tratatu ez dituela uste baduzu, Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke dpd@imq.es helbidean, edo erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es).
WhatsApp bidezko zita medikoak kudeatzeko tratamendua kontratu bat betetzeko egiten da, eta kontratu horretan interesdunak parte hartzen du. Beraz, zure identifikazio- eta harreman-datuen tratamendua beharrezkoa izango da. Identifikatzeko datuak ematen ez badituzu, ezin izango duzu mediku-hitzorduen kudeaketa WhatsApp bidez egin. Hala ere, gogorarazi nahi dizugu kanal hori borondatezkoa dela, eta eskura duzula telefono bidezko arreta eta aurrez aurreko arreta, mediku-hitzorduak hitzartu ahal izateko.
Ez da erabaki automatizaturik egongo.
Hitzordua kudeatzeko datuen bilketa errazteko automatizazio batzuk integratu ditugun arren, prozesua kasu guztietan pertsona fisiko batek berrikusi eta amaitzen du.
Ez dago aurreikusita geroko tratamendurik; hori aldatzen bada, behar den informazioa eta DBEO betetzeko beste berme batzuk emango dira.
Politika honetan jasotako berezitasunez gain, tratamenduaren arduradunaren datuak babesteko politika osoa eta zehatza kontsulta dezakezu hemen:
IMQ-REN ZENTRO PROPIOAK
|
Zk. |
IMQren zentro propioak |
Zentroen sozietate titularra |
Helbidea |
Harremanetarako emaila |
|
1 |
IMQ Amárica Zentro Medikoa (Vitoria-Gasteiz) |
AUXILIAR DE SERVICIOS MÉDICOS, S.A.U. |
k/ Máximo Aguirre, 18 (bis), Bilbo |
|
|
2 |
IMQ Colón Zentro Medikoa (Bilbo) |
CONSULTORIOS MÉDICOS DEL IMQ BIZKAIA, S.L.U. |
||
|
3 |
IMQ Barakaldo Zentro Medikoa (Barakaldo) |
|||
|
4 |
IMQ Zurriola Zentro Mediko-Kirurgikoa (Donostia-San Sebastián) |
TEKNIA GESTIÓN SERVICIOS MÉDICOS, S.L.U. |
k/ Juan de l Cruz, 5, Irún |
(*): Kasu jakin batzuetan, baliteke zure datuen tratamenduaren arduraduna profesional bat izatea, bere kontura IMQren zentro propio horietakoren batean lan egiten duena – eta ez zentro horren sozietate titularra – (IMQren zentro propio bakoitzaren datuen babesari buruzko informazio xehatuan jasotzen den bezala). Ondorio horietarako, profesional horien helbidea eta harremanetarako datuak IMQren zentro propioarenak bezalakoak dira.