Iradokizunak
02.02.2021
Onkologia Medikoko Espainiako Sozietateak jakinarazi duenez, konfinamenduan % 21 gutxiago diagnostikatu da minbizia autonomia-erkidegoetan. Izan ere, Euskadin, urtero 13.500 kasuko intzidentzia-tasak (biztanleria eta denboraldi jakin batean gertatzen diren kasu berriak) esan nahi du 2.800dik gora euskal herritarrek badutela minbizia eta oraindik ez dakitela. Eta oraindik ez dakite, azterketak egitera (prostata, bularra, kolona, etab.) edo medikuarengana joan ez direlako lehenengo sintomak nabaritu dituztenean, eta kontsulta geroratu egin dutelako.
Horren harira, IMQ Zorrotzaurre Klinikako onkologo Ricardo Fernandezek hauxe adierazi du: “diagnostikoa atzeratzeak minbizia goiz tratatzeko aukera gutxiago ekarriko digu. Egoera horietan, tumorea lokalizatuta egon beharrean, egoera lokalki aurreratuan edo metastasikoan dago, eta hori gertatzen da pertsonak ez direlako medikuengana joaten, kontsulta medikoetan koronabirus berriaz kutsatzeko beldur direlako”.
Adinekoak “dira kontsultetara joateko beldur batik bat. Eta adinekoek adinari, konfinamenduari eta kalera joaterik eta lagunak eta pertsona maiteak ikusterik ez dutelako gogo-aldarteari leporatzen diote gehienbat beren sintomen (minbiziarena, ez badakite ere) arrazoia”.
IMQ-ko onkologoak gogorarazi du tumoreak espezialistengana egoera ez hain aurreratuan iristen badira, “sendatzeko eta bizi-kalitate hobeagoko tratamendu hobea izateko aukerak ugaritu egingo dira”.
Mezu itxaropentsua hainbat tumore-motatan
Diagnostikoaren atzerapenaz beste, espezialistak mezu itxaropentsua jakinarazi nahi die minbizidun pertsonei eta horien senideei.“Garrantzitsua da herritarrei jakinaraztea, bularreko minbizian bezala, egunetik egunera ikerketa molekular gehiago daudela eta ebidentzia zientifiko handiagoa dagoela tumoreen ikerketa molekular sakona egiten badugu, gai izango garela emakumeen ehuneko handi bati kimioterapia-tratamendua saihesteko. Izan ere, emakume batzuek kimioterapia alde batera utz dezaketela eta hormona eta erradioterapiarekin bakarrik trata daitezkeela frogatu duten lanak eta ikerlanak argitaratu dira aurten”, azaldu du adituak.
Bestetik, IMQ Zorrotzaurreko onkologoak gogorarazi du molekula berriak garatzen ari direla hainbat minbizi-azpimotatan, eta botika berriak onartzen ari direla, “agian ohi baino erritmo motelagoan, pandemia dela bide”.
Azken horren adibide gisa, bulerrareko minbiziari dagokinez, Ricardo Fernandezek hauek aipatu ditu: “HER-2 positibo bularreko minbizia tratatzeko botika eta estrategia berriak; minbizi negatibo hirukoitza tratatzeko estrategia berriak; hormonen mendeko hormonekiko sentikorra den eta errezeptore hormonal positibo eta HER-2 negatiboko bularreko minbizia sendatzeko tratamendu berriak”.
Prostatako minbiziari dagokionez, tratamendu berriez ari da:“gaixotasunaren abantzua atzeratzen laguntzen dute egoera goiztiarrenetan kasu ez-metastasikoetan ohiko tratamendu hormonalekiko erresistenteak direnean”.
Adituak, halaber, hauek izan ditu hizpide: “biriketako minbizia tratatatzeko botika berriak, kimioterapia eta immunoterapia konbinazio berriekin; konbinazio terapeutiko berriak giltzurruneko minbizia tratatzeko; botika berriak, garatzen ari diren maskuriko minbiziaren azpimota molekular jakin batzuetarako. Eta, era berean, tratamendu erradioterapikoko teknika berriak, oro har: teknika zehatzagoak, dosi altuagoekin, fokura hobeto bideratuak, toxikotasun txikiagoarekin eta, hainbat kasutan, tratamenduaren iraupena eraginkortasun bera izanda murriztuz, eta horrek tratamendu erosoagoa eta ez hain toxikoa dakar”.
Azaltzen amaitu duenez, “aurrerapen berri asko dago Onkologia kontsultak ohiko erritmoa noiz izango zain, pazienteei noiz iritsiko zain. IMQn dihardugunok kontsultak ugaritu ditugu telefono-arreta bidez, eta badugu arriskuak gutxitzeko plana, zuzeneko kontsultetan nahiz tratamenduetan. Ez gara etxean geratu behar, minbiziak ez baitu itxaroten”.
Gaur, IMQ Zorrotzaurre klinikak badu Asistentzia Integraleko Unitatea minbizia diagnostikatu eta tratatzeko.1.300 m2 ditu Unitateak, baita azken belaunaldiko ekipamendua (azeleragailu lineal bi, PET-TAC, gamma-ganbera eta kirurgia robotikoa Da Vincirekin, besteak beste), eguneko ospitale onkologikoa, pazienteentzako banakako gelak, farmazia onkologikoa, laguntza psikologikoa eta nutrizionala emateko zerbitzuak eta etxeko ospitalizazioa ere.
IMQ Zorrotzaurre, único hospital privado de Euskadi con dos aceleradores lineales de última generación frente al cáncer
La biopsia del ganglio centinela puede sustituir a la linfadenectomía axilar en determinados casos de cáncer de mama tratados con quimioterapia neoadyuvante
Los urólogos advierten de un descenso cercano al 50 % en el diagnóstico del cáncer de próstata