Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Alex Txikonek azterketa medikoa gainditu du IMQ Zorrotzaurren K2 menditik itzuli ondoren

26.03.2019

Alex Txikonek azterketa medikoa gainditu du IMQ Zorrotzaurren K2 menditik itzuli ondoren

K2 mendirako espediziotik zetoztela, gaur arratsaldean, Bilboko aireportuan lurreratu ostean, Alex Txikoni eta bost taldekideri, proba mediko batzuk egin zaizkie IMQ Zorrotzaurre Klinikan, beraien oraingo osasun-egoera zehazki jakiteko eta, horrela, klinika horretan espedizioari ekin aurretik, hain zuzen, 2018ko abenduaren 21ean, hasitako azterketa osatzeko.

Espedizioa bukatzear zegoela, Alex Txikonek hori bertan behera uzteko erabakia hartu zuen: “Orduak igarotzen ari dira eta haize etengabea 50 km/ordutik gorakoa da. Ez ditut gure biziak arriskuan jarri nahi, inor baino gorago iritsi garela esateko, ezer ez lortzeko. Neu eta nire taldekideak bizirik jarraitzea eta horrelako abenturetan amets egiten jarraitzea nahi dut. Erabaki egin dut, beherantz goaz”.

Huts egindako saialdia badirudi ere, Txikonek etxera dakartzan aurrerapenak eta aurkikuntzak ikaragarriak dira eta ondarea dira jada alpinismoarentzat, baita hipoxiarekin –oxigeno falta odolean– zerikusia duten azterketa medikoentzat ere, zeren eta igoera gas haren bonbonarik erabili gabe egin baita.

Lemoaztarrak eta espedizioko 16 taldekidek —besteak beste, Eneko Garamendi, Bruno Barrilero, Kepa Lizarraga, Jon Barredo, Leire Aranbarri, Maite Zubizarreta, June Sáenz de Urturi eta Ane Hernani bilbotarrak—abenduan IMQ Zorrotzaurre Klinikaren Kirol Medikuntzako Unitatean azterketa medikoa gainditu zuten, eta gaur, berriro ere, azterketa kliniko osoa egin zaie, bioinpendentzia proba eta hainbat proba oftalmologiko.

Proba horiek, Bartzelonako Universitat Politècnica de Catalunya eta Biomedical Research Insitute del Hospital Sant Pau (IIB-Sant Pau) zentroetako profesionalek egiten ari diren ikerketa-proiektu batzuetan kokatzen dira, eta horiek egiteko, IMQ elkarlanean ari izan da Azterketa Klinikoko Unitatearekin. Halaber,  IMQ Zorrotzaurre Klinikaren unitate batzuetako espazioa utzi du ikerketa-proiektu horien probak egin daitezen. 

IMQ etengabe ari da eliteko kirol profesionalaren nahiz oinarriko kirolaren alde jarduten eta, hortaz, kirol-erakundeek osasuna sustatzeko egiten dituzten jarduera ugariri laguntzen die.