Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Aurreizateak eta gabealdiak dakartzaten mugak saihestea, gaztetan osasun asegurua kontratatzeko arrazoi nagusiak

23.11.2018

Aurreizateak eta gabealdiak dakartzaten mugak saihestea, gaztetan osasun asegurua kontratatzeko arrazoi nagusiak

“Aurreizateak  eta gabealdiak saihestea eta, jakina, estaldura eta zerbitzuen hedadura eta polizaren prezioa dira euskal gazteek osasun-aseguru bat kontratatzerakoan kontuan hartzen dituzten lau alderdi nagusiak”, adierazi du Javier Aguirregabiriak, Euskadiko osasun aseguru-etxe liderra den IMQ-ko zuzendariondoko nagusiak.

Oraintsu Fintonic-ek argitaratu duen “Mercado de los seguros en España 2018” ikerlanaren arabera, osasuna da herritarrak gehien kezkatzen dituzten alderdietako bat. Bost familien artean batek kontratatu du zuzenean osasun-aseguru bat, eta aseguru medikoen gastu orokorra % 12 handitu da azken hamabi hilabeteetan eta % 22raino iritsi da 30 urtetik beherakoen artean. Hortaz, osasun-poliza baten bezeroak urtean 811 € euro gastatzen ditu, batez beste, osasun-polizan; seme-alabak dituzten bikoteek, 960 €, eta seme-alabarik ez dutenek (ezkongabeak ala bikotekidearekin bizi direnak), 650 €, batez beste.

IMQ-k bildutako datuen arabera, Euskadiko 21 eta 35 urte artekoen artean, partikularren eta  kolektiboen bezero-zorroa zorro guztiaren % 8 inguru da, eta kontratatutako produktuen % 92 estaldura osokoak dira.

Azaroan kontratatzen dira, tradizioz, osasun-aseguru gehien, zeren eta, Javier Aguirregabiriak azaldu duenez, “sektorean polizak urte bukaeran amaitu ohi dira, kontratazio-data edozein dela ere”. Hori dela eta, aseguru-etxeak eskaintzak aurkezten saiatzen dira, eta IMQ-ko osasun-aseguruen kasuan, % 25erainoko beherapena lor daiteke aurten urtea bukatu baino lehen egiten diren kontratazio berrietan.

“Oro har”, adierazi du IMQ-ko zuzendariondoko nagusiak, “gurasoengandik emantzipatzerakoan, lehen enplegua lortzerakoan edo familia osatzerakoan kontratatzen dituzte batez ere euskal gazteek beren premiak beteko dituzten osasun-aseguruak”.

Gehien eskatzen diren osasun-laguntzak

Javier Aguirregabiriaren aburuz, “hauek dira Euskadiko asegurudun gazteek gehien eskatzen dituzten laguntza-aseguruak: hortzak zaintzekoak, ginekologikoak, traumatologiaren gainekoak, irudi bidezko probak, kirol-medikuntzako azterketak, fisioterapia eta errehabilitazioa, gidatzeko baimena berritzeko azterketak, psikoterapia, analisi klinikoak eta atzerriko bidaietako osasun-estaldura, gazteen bizimodu eta baldintzen araberakoak”.

Halaber, IMQ-ko arduradunak hau nabarmendu du: “zoritxarrez, gazte izatea eta osasuntsu egotea ez da immunitatearen bermea. Osasun-arazoak edozein adinarekin sor daitezke eta adinekoak bakarrik ez dituzte tratamenduak jarraitzen edo ebakuntzak behar izaten. Inor ez dago gaixotzeko, nahasmenduren bat izateko edo etxean, lanpostuan edo kirola egitean istripuren bat izateko arriskutik kanpo. Horregatik, osasun-aseguru bat kontratatzeko adina ez da aseguru-hartzailearen osasun-egoeraren baitan egon behar, geroko inbertsioa da, norberaren eta gurekin polizan ditugun onuradunen osasunaren aldeko apustua”.

Aurreizateak: zer diren eta nola kalte egiten diguten

Euskadiko osasun aseguru-etxe nagusiko zuzendariondoko nagusiak azaldu duenez, “gazte zarenean eta osasuntsu zaudenean, aseguru bat kontratatzean, gero osasun-aseguruen polizetan bazterketak ekarriko dituzten medikuntza-baldintzak aurreizatea saihesten duzu. Hots, gazte batek asegurua kontratatu aurretik izan ditzakeen gaixotasun kroniko edo istripuen arrastoak ez dira konpainietako aseguru medikoen estalduran sartzen. Hortaz, abantailatsua da ahalik eta gazteen asegurua izatea”.

Gabealdiak: osasun-asegurua kontratatzerakoan kontuan hartu beharreko beste faktore bat

Gazteek osasun-aseguru bat kontratatzerakoan gehien kontuan hartzen duten alderdien artean, gabealdia dago. “Aseguru-sektorearen argotean izen hori eman zaio pertsona batek, poliza indarrean jarri ondoren, osasun-aseguruaren zerbitzu jakin batzuez gozatzen hasteko igaro behar den denboraldiari”. Enpresa aseguratzaileek iruzurrik ez gertatzeko aplikatzen dute gabealdi, hau da, “norbaitek asegurua ez kontratatzea proba jakin bat bakarrik egiteko, tratamendu garestia izateko edo ebakuntza eskatzeko eta horren ostean, baja hartzeko. Osasun-aseguru bat zenbat eta arinago kontratatu, orduan eta nekezago gertatutako da asegurudunarengan gabealdiak eragina izatea”.

Prezioak garrantzia du beti

Gazteen kasuan, prezioa faktore garrantzitsua da. Adinari esker osasun-laguntza gutxi behar izaten dutenez, zenbat eta gazteago izan, orduan eta merkeagoa izango da prima. Gainera, prezio, eskaintza eta beherapen hobeak lortuko dira etorkizunean, premia sortuko denean.

Halaber, gerta daiteke, batzuetan, aseguru-etxe batzuek kontratatzeko adina mugatzea. “Horrek ez du esan nahi adin jakin batekin osasun-asegururik kontratatu ezin denik edo estaldurek ondorioa izango ez dutenik, baizik eta asegurua lehenago kontratatu behar izan baitela”. Oro har, kontratatzailea zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta garestiagoa izango da aseguruko prima.