Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Bezeroen kexak eta erreklamazioak konpontzeko aseguru sektoreak baino 8,5 egun gutxiago ematen ditu IMQ-k

30.10.2018

Bezeroen kexak eta erreklamazioak konpontzeko aseguru sektoreak baino 8,5 egun gutxiago ematen ditu IMQ-k

Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ) erakundeak aseguru-sektoreak baino 8,5 egun gutxiago ematen ditu bezeroen kexak eta erreklamazioak konpontzeko. ICEAren datuen arabera, aseguru-sektoreak 2018ko lehenengo seihilekoan izapidetu zituen 47.300 espedienteak 14,5 egunetan konpondu zituen, batez beste, hots, sektorearen jardunbide egokien kodean (IMQ ere horri atxiki zaio) ezarritako 30 egunetan baino lehenago eta indarreko legeriak ezarritako bi hilabeteetan baino lehenago.

2017an aseguru-konpainia guztiek izapidetutako espedienteen % 89 30 egun baino lehenago konpondu ziren, eta Osasun-aseguruetan eta Auto-aseguruetan, espedienteen % 90. Espainiako aseguru-sektoreak hamarkada bete dihardu sektorea arautzen, merkatuaren gardentasuna eta asegurudunentzako zerbitzuen kalitatea hobetzeko eta aseguru-kontsumitzaileen babesa indartzeko.

IMQ buru-belarri ari da bezeroen erabilera-esperientzia eta gogobetetasuna hobetzen eta, hortaz, bere datuak aseguru-sektorearenak baino hobeak dira: 2018ko lehenengo seihilekoan erantzun-denborak batez beste 10,5 egunekoak izan ziren eta gaur egun, espedienteak 5,91 egunetan konpontzen ari dira, batez beste. Eta datu bikain horri, kexa eta erreklamazio-kopurua nabarmen gutxitu izana gehitu zaio, zeren eta azken sei hilabeteetan (maiatzetik urrira bitartean) 2017ko lehen seihilekoan baino % 38 gutxiago egon baitira.

Horiek horrela, hauek izan ziren aseguru-bezeroen kexa-zioak 2017an: arreta desegokia jaso izana (% 23,9) eta prestazioak berandu izapidetu izana (% 23,6). Erreklamazioei dagokienez, gehienak (% 26) ezbeharra atzera bota edo ukatu izana izan zuten arrazoi.

Aseguru-motaren arabera, Etxeko espedienteak % 6 hazi ziren (guztien % 29,9), eta Bizi-aseguruen espedienteak, % 7,8 (guztien % 7,2) eta Osasun- eta Auto-aseguruen espedienteak % 2,4 eta % 2,2 jaitsi ziren hurrenez hurren.

Bestetik, sektoreak gogobetetasun-maila handi du bezeroen artean, zeren eta horien % 73 pozik dago jasotako zerbitzuarekin –kontratatutako produktua edozein dela ere– eta % 71k lagunei eta senideei gomendatuko lieke konpainia. Bezeroen % 73 leialak dira eta ez dute datorren urtean beste konpainia batera joateko asmorik. Produktuen arabera, Osasun-aseguruak lortu ditu emaitzarik onenak, zeren eta bezeroen % 78k gomendatuko luke asegurua.

Kasu horretan ere, IMQ-k emaitza onak lortu ditu: bezeroek jasotako zerbitzuarekin duten gogobetetasun-maila, batez bestekoa, % 94koa da. Halaber, 2017an, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU) Espainiako aseguru-sektoreko osasun-asegururik onena zuen konpainia IMQ zela adierazi zuten. Bestetik, konpainiarekiko leialtasuna eta asegurudunen batez besteko iraunkortasuna 15-20 urte ingurukoa da.