Iradokizunak
22.02.2023
Cebek-ek (Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa) eta IMQ-k, Bizkaiko enpresen eta langileen arteko osasun-aseguramendu pribatua bultzatzeko 2015ean ekindako lankidetza-hitzarmena berritu dute. Hitzarmen hori sinatzera, Cebek-en izenean, Konfederazioko presidente Carolina Pérez bertaratu da eta, IMQren izenean, erakundeko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiria.
Hitzarmen hori betez, IMQ-k Cebek-eko kide diren 5.000tik gora enpresen eta 60 federazioen eskura jarriko ditu osasun-laguntzarako, ospitalizaziorako eta istripuetarako aseguruak, enpresetako kideek beraientzat eta beren familientzat Euskadiko aseguru mediko liderra kontrata dezaten, oso baldintza onuragarrietan gainera.
Izan ere, aseguru medikoa da Bizkaiko langileek gehien baloratzen duten gizarte-onura konpainiek eskaintzen dituzten guztien artean, eta, era berean, faktore positiboa da absentismoa murrizteko eta lan-ingurune osasungarriagoak sortzeko, baita enpleguaren txandaketa txikiagoa izan dadin edo talentua erakartzea erakargarriagoa izan dadin ere. Aseguru horri gehien lotzen zaizkion abantailen artean daude, halaber, medikuen (familiakoak zein espezialitatekoak) eta zentro ugariren artean gogokoenak hautatzeko askatasuna, itxarote-zerrendarik gabeko arreta, arreta pertsonalizatua, kontsulta-ordutegi ugaria, asistentziaren kalitatea, abangoardiako teknologiaduna, edo senideak aseguruan prezio onuragarrian sartzeko aukera. Pandemiaren ondorioz, bestalde, osasuna lehentasun nagusi bihurtu da enpresen eta langileen artean, eta, ondorioz, berme erantsien kontratazioak gora egin du.
Cebek-en bildutakoei abantaila horiek guztiak dauzkaten eta era guztietako enpresentzat –enpresa txiki eta ertainak nahiz handiak– egokiak diren polizak kontratatzeko aukera eskaini die IMQ-k, hala nola IMQ Aktiboa, Urdina eta Urrea polizak. Ohikoenek onuradunen eskura osasun-estaldura osoa jartzen dute: lehen mailako medikuntza, larrialdiak eta anbulantzia-zerbitzua, espezialitate mediko-kirurgiko guztiak, proba diagnostikoak eta tratamenduak, goi-kirurgia espezializatua, arreta haurdunaldian eta erditzean, familia-plangintza, ospitaleratzeak eta psikoterapia, besteak beste. Hori guztia, Euskadiko mediku-talde pribatu ugarienean eta klinika eta zentro propioen sare handienean gogokoenak hautatzeko askatasunarekin.
ADEGI vuelve a confiar en IMQ para cuidar la salud de sus asociados y asociadas
Asistencia sanitaria y dental para las y los trabajadores de las empresas asociadas de SEA
Cebek e IMQ renuevan su acuerdo de colaboración para fortalecer el cuidado de la salud en las empresas vascas